Noticias
Filtrar por área:
Nekazaritza
-
Uraren erabilera ahal beste murriztea patata hazteko 13/06/11
Uraren hornikuntza eta erabilera funtsezko faktorea da laboreen ekoizpenean. Gero eta eskasagoak diren baliabide hidrikoen gaineko muturreko presioaren aurrean, hurrengo hamarkadetan mundu-mailan ur-eskaera bikoiztea aurreikusi da. Mundu osoan uztak ureztatzeko 2,7 milioi gigalitro ur erabiltzen dira, elikagaien % 40 inguru ekoizteko. Klima-ereduek adierazten dute ur gez ugari egongo dela Kanada, Errusia eta Brasil bezalako lekuetan;…
-
Fipronil pestizidaren arriskua erleentzat – EFSA 2013
Fipronil intsektizidak arrisku akutu handia eragin dezake erleetan, baldin eta arto-haziak tratatzeko erabiltzen bada. Horixe da, hain zuzen ere, EFSAk atera duen ondorioa. Europako agintariek balioetsi egin dute fipronilaren arriskua, eta horretarako arreta berezia jarri diete, batetik, koloniaren biziraupenean eta garapenean dituen eragin akutu eta kronikoei, eta, bestetik, erleen hilkortasun-tasan eta jarreran dosi subletalek dituzten…
-
Berezi@ Lore jangarriak 13/05/29
Errezeta batean funtsezko osagai gisa, plater bat ontzeko edo, besterik gabe, apaingarri legez erabili ahal diren hainbat landare mota dago. Lore batzuk oso arruntak dira gure dietan, eta konturatu ere ez gara egiten: alkatxofa, azalorea, brokolia… Espeziak dira, bestalde, iltze usaintsua eta azafraia. Beste sukaldaritza batzuetan, gurean ohikoa ez bada ere, kalabazaren edo zuchiniaren loreak…
-
Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra 13/05/16
Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintzen Plan Nazionalak (EPN) helburuak, neurriak, egutegiak eta adierazleak ezartzen ditu, produktu fitosanitarioen erabileran iraunkortasun irizpideak sartzeko 2013tik 2017ra bitarteko epean. Planak bere baitan hartzen ditu irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako oinarriak. Dekretu horren xedea da ekintzen esparrua definitzea produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko. Horretarako, murriztu egin behar dira produktu…
-
Patatak hazteko lurzoruaren erabilera 13/05/13
Ekoizle eta operatzaileek kontziente izan behar dute lurzorua prestatzean eta ereitean lurzoruak duen egoeraz. Lurzorua ulertzeak lurzoruari, isurketa-urari eragindako arrisku eta kostuak murritz ditzake, bai eta erosioa ere. Patataren Europako Batzordeak eguneratu egin du lurzoruaren kudeaketa praktikoaren printzipioak jasotzen dituen gida: Lurzorua kudeatzea (ehundura, egitura, porositatea, etab.). Lurzoruarekin lotutako arazoak (higidura eta trinkadura). Nola egin…
-
Pestizidak lixibiatzeko ereduak berrikustea 13/05/10
PPR Panelak esan du lixibiazio-prozesuen eta horien eraginaren inguruko arriskuak ebaluatzeko prozesuen eraginkortasunak eta sendotasunak lotura zuzena duela "babes-helburuak" egoki definitzearekin. Bestalde, nabarmendu egin du oso garrantzitsua dela ur edangarria hornitzeko lurrazpiko ura berariaz babestu beharreko helburu izatea. Hori da lurrazpiko uren inguruko lan-taldearen txostena berrikusi ostean ateratako ondorio nagusietako bat (FOCUS, 2009). Beste alde…
-
Elikagaien Segurtasun arloko legedia sinplifikatzea eta eguneratzea 13/05/07
Europako Batzordeak neurri sorta bat hartu du, nekazaritzako elikagaien katean ezartzen diren osasun- eta segurtasun-arauak sendotzeko. Elikakateari buruzko EBko legeriak hirurogeita hamar lege-egintza ditu, ia, bere baitan. Bada, gaur onetsitako erreforma sortak bostera ekarriko ditu, eta nekazari, abeltzain eta nekazaritzako enpresen ustiatzaileentzako (ekoizleak, eraldatzaileak eta banatzaileak) prozesu eta prozeduren burokrazia murriztuko du, euren lana errazte…
-
Elikagaietan metatutako plagizida-hondakinak 13/04/24
BfRk gomendatu du elikagaietan plagizida-hondakinak metatzeko arriskua ebaluatzea, eta horretarako, substantzia aktibo indibidualetarako erabiltzen diren arrisku-indizeak (HI) zehaztea eta gehitzea. Arrisku-indizea neurri bat da, eta indize horretan elikagaien bidez hartutako substantzia aktibo jakin baten hondakinen maila muga toxikologikoari dagozkion balioetara (IDA, ARfD) iristen da. Gainera, substantzia indibidualen metatze-ebaluazioko taldeak euren eragin toxikologikoaren arabera sailkatzen dira,…
-
Pestiziden hondakinen kontrol ofiziletan hobetzeko arloak 13/04/23
Europako Batzordearen DG SANCOk txosten bat argitaratu du. Txosten horretan laburbildu egiten dira FVOk estatu kideetan 2006. eta 2011. urteen artean egindako hainbat ikuskapen, landare-jatorriko produktuetan pestiziden hondakinen kontrol ofizialei dagokienez. Guztira, 19 ikuskapen egin ditu 17 estatu kidetan. Ikuskapen horien emaitza, oro har, positiboa izan da. Halaber, praktika egokienak identifikatu ditu eta hainbat gomendio…
-
Pestiziden erreferentzia-balioak, osasunean oinarritutakoak 13/04/15
EFSAk duela gutxi argitaratu du HSEk (Britainia Handiko Osasun eta Segurtasun Batzordea) eginiko kanpoko zientzia-txostena. Lan horretan ebaluatu egin dira esposizio kimikoetarako gida-balorea lortzeko egungo ikuspegiak eta bestelako metodologiak, oinarri gisa osasuna hartuta. Txostenaren oinarria plagiziden ebaluazioak badira ere, oinarrizko ideiak arrisku kimikoen ebaluazioaren beste eremu batzuetan ezartzen dira. Txostenean honako ondorio eta aholku hauek…