Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • EBra esportatutako barazkietako pestiziden kontrola 13/04/11

    2012. urtean bederatzi jakinarazpen egin ziren EBk Elikadura eta Pentsuetako Plagizidetarako duen Alerta Sistema Azkarrean (RASFF). Marokotik ekarritako produktuek (zehazki, tomateek, indabek eta mendak) eragin zituzten jakinarazpenok. FVOk ikuskaritza egin du herrialde horretan, Europar Batasunera esportatzeko landare-jatorriko elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko kontrolak ebaluatzeko. Ikuskaritzan parte hartu zuen taldeak agintari eskudunek hartutako neurrien jarraipena egin zuen,…

  • Betekizun berriak produktu fitosanitarioentzat 13/04/10

    Europako Batzordeak duela gutxi bi araudi argitaratu ditu (283/2013 eta 284/2013). Horietan, substantzia aktiboak eta produktu fitosanitarioak onesteko betekizunak ezartzen dira. Betekizun berriek datu osagarriak eskatzen dituzte, adibidez, produktu fitosanitarioek erleetan izan ditzaketen eraginen inguruan, edo neurotoxikotasunari, disruptore endokrinoei edo elikagaietan gerta litezkeen eraginei buruz. Behin-behineko epea zehaztu da araudi horiek aplikatzeko: 1) Produktu fitosanitarioei…

  • Inportazioen kontrol-sistemaren ebaluazioa landare-osasunari dagokionez 13/03/25

    Espainiako inportazioen kontrol-sistemak bat egiten du, oro har, EBko legeriak ezarritako betekizunekin, FVOk 2012ko irailaren 11tik 21era Espainian eginiko ikuskaritza-txostenaren arabera. Halaber, nabarmendu da sistemak bermatu egiten duela kontrol-praktiken uniformetasuna eta efizientzia (bata eta bestea modu eraginkorrean aplikatzen dira ikuskaritza-postuetan). Alabaina, zenbait gabezia atzeman ziren: Ez dago kontrol fitosanitariorik Kanariar Uharteetatik etorritako artikulu araupetuetan. Landareen…

  • Norobirusa indargabetzea izoztutako baietan – BfR 2013

    Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BFR) aholkatu egin du izoztutako baiarik ez ematea talde bereziki minberei (adin nagusiko pertsonak, jaioberriak eta haur txikiak), aldez aurretik behar beste berotu gabe. Badirudi baia barrualdetik 90º C-ko tenperaturan berotzea nahiko dela bertan egon litekeen edozein birus guztiz indargabetzeko. Egungo ezagutzaren arabera, infekzio-arrisku handia dago, bai baia freskoetan, bai oso…

  • Pestizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

    EFSA plagizida-hondakinei buruzko urteko txostena argitaratu du. Bertan, ikuspegi orokorra ematen da Europar Batasunean 2010ean zehar elikagaietan antzemandako plagizida-hondakinei buruz, eta ebaluatu egiten da europar kontsumitzaileek dietaren bidez hondakinekiko duten esposizioa. Aztertutako laginen % 97,2 legeak ezarritako gehienezko mugen parean edo horien azpitik daude. Txostenean aparteko atal batean aipatzen dira programen emaitzak; zehazki, Programa Erkide…

  • Trazabilitatea landare kimuen ekoizpenean 13/03/13

    Batzordeak 208/2013 Araudia argitaratu du, 2013ko martxoaren 11koa, kimuen eta kimuak ekoizteko hazien trazabilitatearen gaineko betekizunei buruzkoa. Araudia 2013ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean. Araudi hori argitaratu da 2011ko maiatzean Europar Batasuneko zenbait elikagai Escherichia coli bidez (Shiga toxinak ekoizten ditu) kutsatu zirelako. Kimuen ekoizpen-baldintzek arrisku handia ekar dezakete osasun publikorako; izan ere, elikagaien agente…

  • Arrisku Metaketa Balioestea: plagiziden substantzia aktiboak – EFSA 2013

    EFSAk kanpoko zientzia-txosten bat argitaratu du. Txosten horretan biltzen dira 5.000 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko datu toxikologikoen analisiak, eta datu-base zabala eskaintzen du. Hortaz, informazio toxikologiko garrantzitsua eskura daiteke, plagiziden substantzia aktiboen eragin metagarriak eta sinergikoak lantzeko. Honako hauek egin dute azterlana: Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionala (RIVM), Pestiziden eta Osasun Arriskuen…

  • 2012ko txostena: fitosanitarioen hondakinak elikagaietan– FAO/OME 2013

    Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 41 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa. Ebaluazio horien artean, 8 materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ametoctradina, clorfenapirra, dinotefuranoa, fluxapiroxada, MCPA, pentiopirada, picoxistrobina y sedaxanoa. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, ametoctradinerako salbu, ez baitu…

  • Gidaliburuak: fruta-arboletarako gomendatutako tratamenduak 13/01/09

    Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin ditu gomendatutako tratamenduei buruzko bere gidaliburuak. Horietan, zehaztu egiten dira zein diren fruta-arbolen ohiko izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko tratamendu fitosanitario egokienak. Gaur egun, honako gidaliburu hauek daude eskura: Mahairako sagarra Sagardoa egiteko sagarra Madaria Mahatsa Bizkaiko Foru Aldundiko informazio teknikoari buruzko orrialdea

  • Arrisku Balioztatzea: Tomatearen Brontzeztatze Birusa Europan 12/12/26

    Tomatearen Brontzeztatze Birusa (TSWV) oso zabalduta dago estatu kide guztietan, zenbait landare-espezie kaltetzen ditu eta Europan oso ugariak diren 3 trip bektoreren bidez transmititzen da. EFSAren Panelak, Europako Batzordeak hala eskatuta, patogeno honen Arrisku Ebaluazioa egin du. Bertan, honako ondorio hauek nabarmentzen dira: Birusaren transmisioa trip bektoreen jardueragatik eta infektatutako landareen salerosketaren bidez gertatzen da.…