Noticias
Filtrar por área:
Nekazaritza
-
MAGRAMAren Batzorde Fitosanitarioaren egitura aldatzea 14/03/11
Berrikuntza nagusia da Batzordearen barruan Higiene eta Trazabilitate Atala sortu dela, eta berari dagokiola arlo horretan Europako araudiak ezartzen dituen betebeharrak abiaraztea. Horrela, honako hauek dira nekazaritzako lehen ekoizpenaren arloan abiarazi beharreko betebeharrak: Nekazaritzako ustiategien erregistroa egitea. Eraginpeko sektoreekin batera, higiene-jardunbide egokien gidak egitea. Higienearen kontrol ofizialen programak ezartzea. Betebehar horiek betetzea ahalbidetzen duten neurriak…
-
Ekoizpen ekologikoari babesa emateko estrategia 14/03/07
MAGRAMAk estrategia bat definitu du, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sendotzera bideratuta, sektorearen aukerak optimizatzeko. Estrategia horrek oinarrizko 3 helburu ditu, eta 15 lerro estrategikoren eta 38 jardueraren bidez gauzatzen dira. Zehazki, honako helburu hauek proposatu dira: 1. Ekoizpen ekologikoa garatzea eta sendotzea babestu.2. Barne-kontsumoa sustatu eta produktu ekologikoen merkaturatzea hobetu.3. Sektorea egituratzen lagundu. Sendotzea lortzeko,…
-
Zitrikoen izurriteak sartzearen aurkako prebentzio-neurriak 14/03/03
Europar Batasunean (EB) zitrikoei eraso egiten dieten 2 gaixotasun larri sartzea saihesteko neurriak eraginkorrak dira. Hori da EFSAk eginiko arrisku-ebaluazioetan ondorioztatu duena. Zehazki, Phyllosticta citricarpa (zitrikoetan orban beltzak eragiten dituen organismoa) eta Xanthomonas citri (zitrikoen minbizia eragiten duen bakterioa) aztertu dira. Bi patogenoek arriskua dakarkiote EBko zitrikoen industriari; izan ere, landare ostalariak Europan daude, eta…
-
2014ko kudeaketa-plana, nekazaritzarako eta landa-garapenerako 14/03/03
Nekazaritzaren eta Landa-garapenaren Zuzendaritza Nagusiaren (DG AGRI) misioa da Europako nekazaritzaren garapen iraunkorra sustatzea eta landa-eremuen ongizatea bermatzea. Misio hori lortzeko, DG AGRik 2014ko plan operatiboa argitaratu du, besteak beste, honako hauek jasotzen dituena: Helburu nagusiak: NPBaren helburu nagusiak Batzordearen "Hacia la PAC en el 2020" komunikazioan ezarri ziren, hurrengo programazio-aldirako (2014-2020). 1306/2013 Araudian zehazten…
-
Arriskuaren ebaluazioa: Zearalenona elikagaietan Katalunian – ACSA 2014
ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa. Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo…
-
FAMILIAKO NEKAZARITZAREN NAZIOARTEKO URTEA – AIAF 2014
Familiako nekazaritza, nekazaritza- eta basogintza-ekoizpena antolatzeko modua da, eta beste horrenbeste arrantzari, artzaintzari eta akuikulturari dagokienez. Familia batek kudeatzen eta zuzentzen ditu, eta lana, oro har, soldatarik gabeko familiako eskulanaren menpe dago, hala emakumeen nola gizonen menpe. Euskadin, ia nekazaritza-ustiategi guztiek, edozein izanda euren teknifikazio-, intentsifikazio- eta modernizazio-maila, ezaugarri bera dute: familiako ustiategiak dira. Gure…
-
Landa-garapenerako 2014ko prestakuntza programa 14/02/12
MAGRAMAk 63 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Landa-garapenerako 2014ko Etengabeko Prestakuntza Programaren esparruan, landa ingurunean eragin handiena duten eta garapen iraunkorrean inplikatuta dauden pertsona eta taldeentzat. Ikastaro eta jardunaldi horiek oso arlo ezberdinak hartzen dituzte euren baitan, besteak beste: nekazaritza- eta baso-ustiategien modernizazioa, suteen aurkako borroka, uraren kudeaketa sail ureztatuetan, elikagaien kalitatearen kontrola, animalien ongizatea…
-
Oliba-olioari balioa ematea eta kalitatea hobetzea 14/02/11
Joan den urtarrilean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da, "oliba-olioari balioa eman eta kalitatea, promozioa eta kontsumitzaileentzako informazioa hobetzeko". Hitzarmenaren jarraipen-mahaia eratzeko bilkuran lau jardun-lerro nagusi aurreikusi dira: Auto-kontrolerako sistemak ezartzea sustatzea, arreta berezia jarrita kalitatea mantentzeari biltegiratze- eta banatze-fasean. Helburu horretarako, jardunbide egokien gidak egingo dira, ekoizpenaren eta banaketaren sektoreak ados jarrita. Kalitatea ebaluatzeko prozedurak hobetzeko…
-
Etiketatze-sistema, tokiko nekazaritzarako eta zuzeneko salmentarako 14/02/05)
Hurbileko produktuak erosteko/saltzeko eskaera (banaketa-kate laburrak) handitzen ari da, eta beharrezkoa da etiketatze-arau komun batzuk ezartzea, produktu horiek identifikatzeko. Batzordeak adituen aholkularitza eskatu zuen, dauden aukerak aztertzeko eta etiketatze-sistema bat sortzeko. Bada, adituen arabera, sistema horrek honako ezaugarri hauek izan beharko lituzke: hautazkoa izatea ekoizleentzat; ziurtagiriak eta egiaztagiriak egiteko prozedurak saihestea, luzetzat eta kostu handikotzat…
-
Nekazaritzako ustiategi txikien etorkizuna 14/01/28
Ustiategi txikiak EBn oraindik ere nagusi den nekazaritza sozialaren eredu dira, eta eredu hori bizi egin daiteke (eta bizi egin behar du) nekazaritzako goi eskalako beste eredu batzuekin. Hori dela eta, Europako Legebiltzarrak (EL) Nekazaritza eta Landa Garapena Batzordeari eskatu dio txosten bat egin dezala, nekazaritzako ustiategi txikien etorkizunari buruz. Txostenaren arabera, Europan behera egin…