Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua-EFSA 2014

    Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua 14/05/12 Landareen Osasunerako EFSAren Panelak ebaluatu egin ditu Europar Batasunean (EB) filoxera sortzeko arriskua, EBko egungo legeria eta arriskua murrizteko aukerak. Hona hemen Panelak eginiko ebaluazioaren ondorioak: Sarbideak Landatzeko landareetan sartzeko aukera asko zegoela ikusi zen (nahiz eta 2000/29/EE Zuzentarauko III. eranskineko 15. puntuak bide hori itxi zuen hirugarren herrialdeetako landareen…

  • Fitosanitarioak EGUNERATU ZAITEZ!

    Informazio-material hau nekazaritzan aritzen direnentzat da, eta xedea du modu erraz eta laburrean deskribatzea honako alderdi hauek: zer diren fitosanitarioen hondakinak elikagaietan, nola ezarri eta kontrolatzen diren gehienezko mugak (LMRak), zein diren 1311/2012 EDaren berrikuntza aipagarrienak eta fitosanitarioen inguruan egunean egoten lagunduko dizuten erreferentziazko kontsulten datu-basea. Artikulu osoa

  • Marrubien zimurduretako birusaren arriskua-EFSA 2014

    EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren zimurduretako birusaren arriskua (SCV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak. Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira: Sarbideak Bi sarbide nagusi identifikatu ziren:Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Sartzeko aukerak…

  • Ertz horiaren birusaren arriskua marrubiaren hostoetan-EFSA 2014

    EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren hostoaren ertz horiaren birusaren arriskua (SMYEV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak. Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira: Sarbideak Bi sarbide nagusi identifikatu ziren: Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien…

  • Artikulua: A Okratoxina Ardoan 14/04/03

    Mahatsetan dagoen OTA mahatsetatik ardora igaro daiteke ardoa ekoiztean. Ardoa da, laboreen ondoren, OTAren eguneko ingesta-iturri nagusia. EBn, OTAren ingesta osoaren % 13 da. Azterlan gehienetan ikusten da OTAren mailak handiagoak direla ardo beltzetan, gorrietan eta zurietan baino, hurrenez hurren, muztioa mahatsaren patsarekin batera beratzen delako eta horrek erraztu egiten duelako OTA ateratzea Beharrezkoa da…

  • Aplikazio informatikoa Ekoizle eta Operadore Fitosanitarioen Erregistro Ofizialerako 14/04/01

    Fitosanitarioen erabilera iraunkorrari buruzko Errege Dekretuan (1311/2012 ED) jasota dago Defentsa Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO) eratzea. Horren xedea da autonomia erkidegoetako agintari eskudunek identifikatuta izatea bere lurraldean jarduten duten produktu fitosanitarioen hornidura-kateko agente guztiak, produktu horien merkaturatzea zaintzeko Europar Erkidegoko eta nazioko araudian jasota dauden arauzko programak abiarazte aldera. MAGRAMAk aplikazio…

  • Debekatu egin dute Indiako 5 fruta eta barazki inportatzea 14/04/01

    Europako Batzordeak debekatu egin du Indiako zenbait fruta eta barazki inportatzea: Colocasia sp (taroa, Eddoa) Mangifera sp, (mangoa), Momordica sp (kuia mikatza), Solanum melongena (alberjinia) eta Trichosanthes sp (suge-kuia). Xedea da EBra esportatutako produktuen ziurtagiri fitosaniotarioaren sistemaren gabezia garrantzitsuei aurre egitea. EBra iristean, izurri "kuarentenarioak", batik bat intsektuak (Europakoak ez diren fruta-euliak), dituzten bidalketa ugari…

  • Salmonella eta Norovirus arriskua hosto berdeko landareetan-EFSA 2014

    Arrisku biologikoei buruzko EFSAren panelak (BIOHAZ) zientzia-irizpen bat egin du hosto berdeko barazkiak elikakateko faseetan kutsatzen laguntzen duten arrisku-faktoreei buruz. Hosto berdeko hainbat landareren hostoak, zurtoinak eta kimuak dira hosto berdeko barazkiak, nahiz eta gordinik jaten direnak baino ez diren aintzat hartu EFSAren irizpenaren xedeetarako. Honako hauek dira labore-mota nagusiak: "uraza" gisakoak, brasikaze hostodunak, azak,…

  • FVOren ikuskaritza Espainiako sagar-barraskiloari buruz 14/03/13

    FVOk egiaztatu zuen Espainiako agintariek sagar-barraskiloa desagerrarazteko edo geldiarazteko neurriak hartu dituzten arren, izurrite hori sistematikoki hedatzen aritu dela kutsatutako eremuan. Hori da FVOk lortu duen ondorioetako bat, iaz Ebroren deltan ikuskaritza bat egin ondoren. Ikuskaritzaren bidez lortutako beste ondorio batzuk dira hauek: Sagar-barraskiloa desagerraraztea, arroz-soroetan behintzat, posible da teknikaren aldetik. Desagerrarazteko helburua arriskuan jartzen…

  • Pestiziden hondakinak Erresuma Batuko eskoletako fruta eta barazkietan 14/03/11

    Erresuma batuko Osasun Sailak, frutaren eta barazkien kontsumoa sustatzen duen "Egunean 5" programaren baitan, aztertu egin du pestizida-hondakinen presentzia fruta eta barazkien 68 laginetan. Laginketa horretan honako hauek aztertu dira: 14 sagar-lagin, 10 platano-lagin, 11 azenario-lagin, 2 anana-lagin, 5 mahaspasa-lagin, 12 zitriko-lagin, 2 marrubi-lagin, 6 ilar-lagin eta 6 tomate-lagin. Zehazki, lagin bakoitzean 323 pestizida inguru…