FVOren ikuskaritza Espainiako sagar-barraskiloari buruz 14/03/13

FVOk egiaztatu zuen Espainiako agintariek sagar-barraskiloa desagerrarazteko edo geldiarazteko neurriak hartu dituzten arren, izurrite hori sistematikoki hedatzen aritu dela kutsatutako eremuan.

Hori da FVOk lortu duen ondorioetako bat, iaz Ebroren deltan ikuskaritza bat egin ondoren.

Ikuskaritzaren bidez lortutako beste ondorio batzuk dira hauek:

  • Sagar-barraskiloa desagerraraztea, arroz-soroetan behintzat, posible da teknikaren aldetik.
  • Desagerrarazteko helburua arriskuan jartzen da, nekazari guztiek ez dituztelako proposatutako neurri ofizialak erabat eta egoki ezartzen. Eskualdeetako agintariek ez dute eskatzen neurri horiek ezartzea derrigorra dela dioen legeria betetzea, eta ez dute kontrolatzen.
  • Ebro ibaian, desagerraraztea lortzea ez da xede errealista etorkizun hurbilean, eta momentuz, helburua da izurritea kentzea.
  • Egiaztatu da 2013-2014 eperako desagerrarazte-plan bat dagoela. Helburua da eremu jakin batzuetan behin betiko desagerraraztea, deltan dirauen hedatzea geldiaraztea eta arroz-soroetako kalteak murriztea.

Txosten honetan atzemandako gabeziak konpontzeko aholkuak aurki ditzakegu.

Espainian 2013ko irailaren 16tik 20ra egindako ikuskaritza baten azken txostena, Pomacearen inguruan aplikatutako kontrol-neurriak ebaluatze aldera – FVO

Sagar-barraskiloa europar batasunean bizitzen jartzea – ELIKA

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…