Noticias
Filtrar por área:
Nekazaritza
-
Lehenengo sektoreko profesionalek eta Elikagaien Segurtasuna
Bideo honen bidez, Lehen Sektoreak Elikagaien Segurtasunaren arloan duen garrantziaz kontzientziarazi nahi da. Nekazariek, abeltzainek eta arrantzaleek jardunbide egokien aldeko apustua egiten dute euren eguneroko lanean, guri elikagai osasungarriak eta seguruak eskaintzeko. Lurrean zein itsasoan lan egiten duten profesional guztiei omenaldi xume bat. Bideoa: Elikagaien segurtasuna Lehen Sektorean
-
Olibadia:Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko gida berria 14/10/28
MAGRAMAk orain dela gutxi argitaratu du Izurriteen Kudeaketa Integratuari (IKI) buruzko gida, eta horren helburua da nekazari eta aholkularientzatorientazio-tresna izatea, oliben uztetan IKIren hatsarreak ezartzea lortzeko. Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Jarduera Plan Nazionalean aurreikusi egiten da IKI gida horiek egitea, produktu horien erabilera iraunkorra lortzeko. OLIBEN IKI gida Honako gida hauek ere argitaratuta daude: TRANSFORMAZIO…
-
EBko nekazaritza-uztetako izurriteak ezaugarritzea 14/10/23
Gaur egun, Batzordea 2000/29/EE Zuzentarauaren eranskinetan zerrendatutako organismoen araudi-egoera berrikusten ari da. Nagusiki, berrikuste-lan hori jada EBn dauden organismoei dagokie (kasu askotan, aspaldi daude araupetuta Europan). Beraz, egoki iritzi zaio ebaluatzeari organismo horiek 2000/29/EE Zuzentarauaren menpe jarraitzea merezi duen edo, bidezkoa bada, landareak ugaritzeko materiala merkaturatzeko testuinguruan araupetu behar diren, edo araupetzetik kanpo gelditu behar…
-
Arriskuaren ebaluazioa: Salmonella meloietan eta Salmonella eta Norobirusa tomateetan 14/10/13
Europako Batzordeak EFSAko Arrisku Biologikoen Adituen Panelari (BIOHAZ) eskatu zion zientzia-irizpenak eman zitzala animalia-jatorririk gabeko elikagaiek (FoNAO dira ingelesezko siglak) kutsa ditzaketen patogenoen arriskuaz osasun publikorako. Oraingoan, meloietako Salmonellaren eta tomateetako Salmonellaren eta Norobirusaren presentziari buruz eginiko arrisku-ebaluazioaren bigarren zatia argitaratu du EFSAk. Bada, arrisku-ebaluazioa egiteko erreferentziazko terminoak honako hauek izan dira: (i) Aipatutako mikroorganismoetarako…
-
Ekoizpen ekologikoa eta etiketa: Espainiako gaur egungo egoerari buruzko txostena 14/09/26
Oro har, Espainian Kontrol Sistema egokia ezarri da, agintari eskudunak izendatu dira eta egin beharreko betekizunak argi banatuta daude tartean dauden kontrol-agintaritza eta -organismoen artean. Horixe da, hain zuzen ere, FVOk Andaluzia eta Valentzia bisitatu ostean, Estatuaren inguruan egindako txostenaren ondorioetako bat; izan ere, bi autonomia-erkidego horiek hautatu zituzten, produktu ekologikoak kontrolatzeko Espainian ezarritako sistema…
-
Pestizidak baimentzea, almendrondoaren “har buruhandia” tratatzeko 14/07/18
Uztailaren 1ean, Ministerioaren Nekazaritza Ekoizpenaren Osasuneko Zuzendaritza Orokorrak baimendu egin zuen, salbuespen gisa, zenbait produktu fitosanitario merkaturatzea (besteak beste, klorpirifoz eta tiaklopridaz egindako intsektizidak), almendrondoaren "har buruhandiari" aurre egiteko. Intsektizida horiek merkaturatzeko eta erabiltzeko baimenak honako epe hauetara arte egongo dira indarrean: Klorpirifozegindakoak: 2014ko uztailaren 15etik azaroaren 11ra bitartean. Tiaklopridaz egindakoak: 2014ko uztailaren 1etik irailaren…
-
Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu…
-
Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu…
-
Europan aztertutako elikagaien % 98,1ek betetzen du pestizidei buruzko araudiak ezarritakoa -EFSA 2014
EFSAk 2011n eginiko azterlanetan lortutako datuen arabera… aztertutako elikagai-laginen (12.000 baino gehiago) % 98,1ek betetzen zituen legeak ezarritako mugak (% 53,4k ez zuen inolako hondakin atzemangarririk). Arriskua kontsumitzailearentzat Epe luzerako esposizioa aintzat hartuta eginiko arrisku-ebaluazioak berretsi egin zuen ebaluatutako pestiziden % 99k ez zekarrela inolako arriskurik kontsumitzaileen osasunerako. Alabaina, horietako bik (dialdrinak eta heptakloroak) gainditu…
-
Pestizidek lurzoruan duten degradazioa neurtzeko gida 14/05/12
EFSAk beste gida bat egin du, komunitate zientifikoari pestizidekiko giro-esposizioaren nondik norakoak ebaluatzen laguntzeko. Agiri horretan, metodologia ezarri dute pestizida kimiko baten % 50 eta horren eraldatze-produktuak lurzoruan benetan degradatzeko (DegT50 balioa). Pestiziden degradazioa lurzoruan – Gida