Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Arriskua Balioztatzea: merkurioa arrainetan – Health Canada 2007
Kanadako Osasun Sail Federalak (HC) argitaratu du merkurioaren gaineko Arriskua Balioztatzea. Balioztatze prozesuan arrainaren asteko kontsumoak dituen onurak aipatu ditu. Gaineratu egin du hainbat espezie kontsumitzearekin batera merkurioaren ingesta ere areagotu egin ahal dela, eta ingesta horrek merkurioaren Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) gainditu egin ahal duela. Aipatu behar da, helduen adin-taldean, ezpata-arraina ohi kontsumitzeak TDIaren…
-
Ardi eta ahuntzen artean EET arriskuaren gaineko iritzia – EFSA 2007
Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du gizakien artean Scrapie eta EETak gaixotasunen artean egon litekeen erlazioari buruz. Panelaren adituek ondorioztatu dute ez dagoela ebidentziarik erlazio horri buruz, eta EETen eragile zoonotiko bakarra EEBak eragiten duen prioia baino ez dela. Beraz, gaur egun ez da posible baieztatzea animalien beste EET batzuek ezin…
-
Oilasko-taldeetan Salmonellaren prebalentziaren gaineko txostena – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz oilasko taldeetan. Aztertutako oilaskoak Europar Batasuneko kontsumo-haragitarakoak izan dira. Emaitzen arabera, komunitate mailan, Salmonellaren prebalentzia %23,7koa da taldeen artean; dena dela, herrialdea zein den, %0tik %68,2ra bitartekoa ere izan daiteke. Artikulu osoa
-
Anisakis simplexa eta horrek eragiten dituen patologiak antzemateko eta inaktibatzeko metodoak – 2007
Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak…
-
Praktika Egokien gaineko Gidaliburua: Fusarium espezia kultiboetan murriztea – FSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) Praktika Egokien gaineko Gidaliburua hau argitaratu du. Gida honek kultiboetan Fusarium espezia murriztea du helburu. Artikulu osoa
-
Arriskuaren Balioztatzea: E. coli STEC hosto berdeko ortuarietan – NZFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) arrisku baten balioztatzea argitaratu berri du. Aipatu argitalpena shigatoxina sorrarazten duten E. coliren (STEC) arriskuari buruzkoa izan da, eta hosto berdeko ortuariak hartu dira aztergai. Balioztatze prozesuko emaitzen arabera, badirudi horrelako ortuariek ez dutela infekziorik sorrarazten. Artikulu osoa
-
EEB gaixotasuna eta arrain-irinen gaineko iritzia – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia iritzi bat argitaratu du. Behien Entzefalopatia Espongiformeen (EEB) gaixotasuna ardatz hartuta, hausnarkariak arrain-irinez elikatzean ager daitezkeen osasun arriskuen gainekoa izan da aipatutako iritzia. Horren arabera, EEBei aurre egiteko neurririk eraginkorrena ondoko hau izan da: animalia jatorriko proteina prozesatuak debekatzea kontsumo-abereen artean (hausnarkariak ez…
-
Salmonellaren prebalentzia arrautzatarako hegaztien artean – EFSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) bigarren txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz. Horretarako, ekaineko azterlana hartu du abiapuntu, arrautzatarako oiloen ustiategietan egindako azterlana, alegia. Txostenaren arabera, S. enteritidisen eta S. typhimuriumen prebalentzia espero zena baino askoz handiagoa izan da. Horra heltzeko estatu kideetan zaintzari buruz dauden datuak hartu izan dira kontuan. Horrez gain, agintaritzak adierazi…
-
Hainbat kutsatzaileren edukia arrain freskoan zein prozesatuan – FSAI 2007
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) azterlan bat argitaratu du dioxinen, furanoen, bifenilo polikloratuen (PCB) eta konposatu brominatuen edukiaz. Horretarako, 2004-2005. urteetan, arrain freskoa zein prozesatua aztertu zituen. Artikulu osoa
-
Metal astunen edukieraren gaineko azterlana – FSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du elikagaietako metal astunez. Horretarako, hainbat lagin aztertu ditu, eta hurrengo ondorioak atera dituzte: alde batetik, landaturiko perretxikoen lau laginek eta fruitu lehorren bederatzi laginek kadmio eduki altua izan dute. Eta bestetik, azenarioaren lagin batek eta fruitu lehorren zazpi laginek berunarentzat legezko baloreetatik gorako edukia izan dute.…