Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Elikagaietako kutsatzaileen gaineko txostena – JEFCA 2007

    Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/WHOren Aditu-Batzordeak (JECFA) txosten bat argitaratu du elikagaietako hainbat gehigarri eta kutsatzaile balioztatze-prozesuari buruz. Dokumentuan honako aspektu hauek landu dira: elikagaietako gehigarriei buruzko balioztatze toxikologikoko oinarriak zein hainbat baldintza, eta hainbat kutsatzaile balioztatzeko prozesua (metilmerkurioa eta aluminioa, besteak beste). Artikulu osoa

  • HEATOX proiektuaren azken txostena: Akrilamida – 2007

    Europan proiektu bat gauzatu dute beroak sorrarazi litzakeen elikagaietako toxikoei buruz (HEATOX). Hiru urtez ikerketak egiten egon eta gero (2003-2007), proiektu horren gaineko ondorioak argitaratu dituzte. Arriskuaren Ezaugarriak zehaztu ondoren egiaztatu ahal izan dute akrilamidak minbizia sorrarazi ahal duela. Eta adierazi dute, hein handi batean, konposatu hori industrian ekoiztutako elikagaien bidez kontsumitzen dugula gehienbat. Artikulu…

  • Aereetan zein elikagaietan VTEC jarraitu eta identifikatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Escherichia coli berotoxigenikoei (VTEC) buruz, zehatzago esanda: a) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak identifikatzea b) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak detektatzeko analisi-teknikei buruzko gomendioak (birus-faktoreak antzemateko testak barne) c) Abere populazioan eta elikagaietan erabiltzen diren zaintza-metodoei…

  • Mikotoxinen arriskua antzematearen gaineko azterlana – RIVM 2007

    Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) azterlan bat argitaratu du mikotoxinekin lotuta ager litezkeen arrisku-adierazleen jarraipenaz. Txosten hau garapen-proiektu baten barruan dago sartuta, arriskuak kudeatzeko sistema berri bati lotuta hain zuzen; eta hainbat elikagai kontsumitzeagatik ager daitezkeen gaixotasunak azkar antzematea du helburu. Artikulu osoa

  • OGMen gaineko txostena EAEko elikagaietan – Eusko Jaurlaritza – 2007

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Euskadiko elikagaieitan Genetikoki Eraldatutako Organismoen (OGMak) presentziaren gaineko txosten bat argitaratu du. Lagin guztietatik bostetan (guztien %5,4) OGMak antzeman ziren: hiru haragi-produktuetan, eta gainontzekoak arto-irinaz eta arto-fekulaz egindako produktuetan. Dena dela, nahiz eta ez den antzeman produkturik Europar Batasunak galarazita duen OGMrekin, lagin guztien %3,2k ez zuten betetzen etiketei buruzko legedia. Artikulu…

  • Zientzia-ebaluazioa Pasteurizazioari buruz: esnean zein esnekietan patogenoak murrizteko metodo gisa – FSANZ – 2007

    Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Agentziak (FSANZ) azterlan bat argitaratu du. Azterlana pasteurizazioari buruzkoa da (patogenoak murrizteko metodo gisa), eta esnean zein esnekietan eraman du aurrera. Azterlanean ateratako ondorioen artean nabarmendu ahal dugu kontsumitzaileen segurtasuna bermatuta dagoela pasteurizazioa oso baliabide eraginkorra baita. Dena dela, hainbat iruzkin egin dira horren gainean. Izan ere, salbuespenak salbuespen (esporak…

  • Metal astunak haurren elikagai-prestakinetan (As eta metilmerkurioa) – FSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko.…

  • EEB gaixotasunaz infektatzeko arriskuaren gaineko iritzia Arriskuko Material Espezifikoetan – EFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzia argitaratu du Arriskuko Material Espezifikoen (MER) bidez Behien Entzefalopatia Espongiforme gaixotasunaz infektatzeko arriskuaz. Materialak behi-aziendarena izan dira, adin ezberdinetako taldeetakoak, hain zuzen. Iritzi horrekin berretsi egin da 2005ean argitaratutako iritzia, hau da, Nerbio Sistema Zentraleko ehunak infektatzeko arriskua handiagoa dela inkubazio-aldiaren azken laurdenean,…

  • Metal astunak haurren elikagai-prestakinetan (As eta metilmerkurioa) – FSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko.…

  • Tuberkulosi zoonotikoaren gaineko iritzia Irlandan

    Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziaren (FSAI) Mikrobiologiako azpibatzordeak 2003an argitaratu zuen iritzia eguneratu egin du, Mycobacterium tuberculosis complex (MTBC) eta Mycobacterium bovis patogenoei buruzkoa, hain zuzen. Izan ere, elikakatean zehar egon eta animalien artean antzeman ahal baititugu aipatu patogenoak. Bigarren berrikusketa honetan, aldiz, honako ondorio hauetara heldu dira: Tuberkulosi zoonotikoa ez da ohikoa Irlandan. Halaber, batetik,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad