Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakarren kutsatzaileekiko esposizioaren gaineko azterlana – AFSSA 2006
Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) esposizio-azterlan bat argitaratu du. Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakarren kutsatzaileei buruzko esposizioaren gainekoa da aipatu txostena. Azterlana 2003. eta 2005. urte bitartean burutu dute Frantziako lau kostaldetan. Azterlanaren arabera, kutsatzaileetan neurtutako kontzentrazio guztiak onargarriak izan dira, bakar batzuk izan ezik: katuarraina, abadira, ezpata-arraina espezieen kontzentrazioak kasu. Era berean, azterlanaren ondorioz…
-
Hegazti-gripea eta animalien eta gizakien arteko loturaren gaineko txostena – OMS 2006
Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) txosten bat argitaratu du bai hegazti-gripeari buruz bai eta animalien zein gizakien arteko loturei buruz ere. Lan taldea Hegazti Gripeari buruzko adituek osatu dute, eta hainbat gai jorratu dituzte, hala nola: giza kasuak antzemateko eta diagnosia egiteko metodoak, txertoak eta birusaren kontrako medikamentuak erabiltzea gizakiekin, oraintsu kutsatutako guneetako aurkikuntza berriak eta…
-
HAPen edukiaren gaineko azterlana: arrain ketuaren produktuetan – EVIRA – 2006
Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) txosten bat argitaratu du hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) gainean. Ikerlanaren arabera, benzopirenoaren eduki altuek lotura estua dute HAPen eduki total altuarekin. Halaber, ketu baino lehen azala kenduz gero, HAPen edukia murriztu egiten dela antzeman dute. Informazio gehiago
-
Abere eta Giza Osasunan Hegazti-Gripea – CE 2006
Europako Batzordeko orrialde hauen bidez ondoko informazioa lortu ahal izango duzue: Hegazti-gripearen gaineko informazio zehatza; Europa mailako erantzuna zein den, eta abere osasunean eta giza osasunean duen garrantzia. Abere Osasuna Giza Osasuna
-
Gidaliburua: elikagaietako alergenoen arriskuak balioztatzea – FSA – 2006
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agintaritzak (FSA) gidaliburu bat argitaratu du elikagaietako alergenoak kudeatzeko eta kontsumitzaileari informatzeko. Gidaliburuak hainbat atal ditu arriskuaren balioztatu, kudeatu eta jakinarazteari buruz, eta oso tresna egokia izan ahal da elikagaietako alergenoen arriskuak balioztatzeko. Artikulu osoa
-
Datuak eguneratzea: Estatu Batuetako dioxinen esposizioa – CFSAN 2006
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Zentroak (CFSAN) dioxinen esposizioaren gaineko txostena eguneratu egin du. Ondorioz, talde guztien batez besteko esposizioa 9,6 pg WHO-TEQ/kg pisu/hilabetekoa izan da. Haurrak dira (16 urtetik beherakoak) esposiziorik altuena dutenak, eta 2 urteko umeen taldeak esposiziorik altuena jaso du. Horrek esan nahi du estimatutako batez besteko balioa 2,5 aldiz gainditu dela. Artikulu…
-
Arriskuaren Bailoztatzea: H5N1 Hegazti-gripea Erresuma Batura ailegatzeko aukeraren gainekoa – DEFRA – 2006
Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) txosten bat argitaratu du. Alde batetik, IA-APren gainean Europan gertatu berri diren gorabeherei egiten die erreferentzia txostenak; eta bestetik, H5N1 Hegazti-gripea Erresuma Batura ailegatzeko aukeraren gaineko Arriskuaren Bailoztatzea egiten du. Artikulu osoa
-
A Okratoxina elikagaietan – EFSA 2006
Batzordeak hala eskatuta, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzia argitaratu du elikagaietan egon litekeen A okratoxinari buruzkoa. Iritzi honen arabera, Europako helduen ingesta astean, 15etik 60ra ng/Kg gorputz pisu bitartekoa izango litzateke. Balore hori oso urrun dago mugatik (120 ng/Kg). Artikulu osoa
-
Mycobacterium avium paratuberculosis gaineko txostena, Erresuma Batuan – MSFFG 2006
Mikrobiologiako Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Taldeak (MSFFG), Erresuma Batuan Mycobacterium avium-i (paratuberculosis subsp.a) (MAP) buruzko azterlanen berrikusketa argitaratu du. Azterlanak 1990etik 2005era bitartean egin dira, eta aipatu taldea osatzen duten erakundeek burutu dituzte. Artikulu osoa
-
Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen Arriskuaren Balioztatzea Europan – ECDC 2006
Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC), giza osasunari dagokionezko, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (HPAI) birusaren gaineko Arriskuaren Balioztatzea, eguneratu du. ECDCk azpimarratu du gobernuek prebentzio-neurriak sendotu beharko lituzketela, posible den Influenza pandemia baten aurrean (ingelesez). Artikulu osoa