Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Beste ebidentzia bat Akrilamidaren kartzinogenotasunari buruz – EFSA 2008

    Tabianon (Italia) 2008ko maiatzaren 22an eta 23an egindako bilkuraren ondorioak biltzen dituen txostena argitaratu dute. Bilkura hartan honako informazio hau aztertu zuten: akrilamidaren epidemiologia, toxikologia eta jarduera kartzinogeno gisa, eta dietaren bidezko esposizioa Artikulu osoa

  • Barazkiak kontsumitzeak ekar lezakeen Arriskua/Onura – EFSA 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) balorazio bat egin du barazkien gainean jakinarazteko nolako onurak eta kalteak izan litzakeen frutak eta ortuariak kontsumitzeak. Balorazio hau argitaratu du nitratoak eduki ahal dituztelako iritzi bat agertu eta gero. Iritziaren arabera, barazkiak kontsumitu eta gero, nitratoekiko esposizioa gehien baldintzatzen duen parametroa ez da…

  • Salmonellaren prebalentzia txerrien artean – EFSA 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Azterlana Salmonellaren prebalentziaren gainekoa izan da, eta Europar Batasuneko txerrien artean gauzatu du (hiltegietakoak hain zuzen). Hartutako laginen arabera, %10,3ko prebalentzia dugu Europa mailan, hau da, hildako hamar txerritatik batean antzeman da bakteria hau barnealdean. Eta kanalak aztertzetik ateratako emaitzei bagagozkie, aldiz, prebalentzia murriztu egiten…

  • Alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatzeko irizpideak – ILSI 2008

    Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) artikulu bat argitaratu du bere web orrian. Artikuluak hainbat irizpide deskribatzen ditu alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatu ahal izateko; izan ere, elikagai horiek kaltegarriak izan daitezke kontsumitzaileen osasunerako. Irizpideen artean honako hauek nabarmendu nahi ditugu: gai klinikoak (diagnostikoa, alergia sortzeko almena, erreakzioen arrisku-maila), populazio elementuak (prebalentzia eta esposizioa) eta…

  • Salmonellaren prebalentzia EBko indioilarren ustiategietan – EFSA 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz Europako indioilarren taldeetan. Laginak 2006 eta 2007. urteetan hartu dituzte, eta hamalau estatu kideetatik seitan Salmonella spp. antzeman dute aurrerakoen hazkuntza taldeetan. Horrek esan nahi du %13,6ko prebalentzia duela aipatu bakteriak. Artikulu osoa

  • Kutsatzaile kimikoen presentzia Kataluniako arrainetan zein itsaskietan – ACSA 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak.…

  • Datu-base sinplifikatua: elikagaien kontsumoa Europan – EFSA – 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) datu-base sinplifikatua sortu berri du. Aipatu datu-basea elikagaien kontsumoari buruzkoa da, eta Europako datuak biltzen ditu. Datu-base honi esker, arriskuak balioztatzeko eragileek errazago egin ahal izango dute lan, elikagaien kontsumoari buruzko informazioa eskuratu ahal izango baitute estatu kideen aldetik. Herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko, txosten mota bera erabiliko da…

  • Anisakis arriskua murrizteari buruzko irizpidea – AESAN 2007

    Elikadura Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak irizpen bat garatu du, Anisakidae familiakoek eragiten dituzten erreakzio alergikoak bultzatzen dituzten faktoreak eta epidemiologia deskribatzeko. Horrez gain, txosten horretan, kontsumitzaileentzako neurri eta gomendio batzuk ere eman dituzte (arriskuak murrizteko asmoz), etxean arrainak eskuztatzean kontuan hartzeko direnak. Artikulu osoa

  • Gizakietan Yersinia spp identifikatu eta kontrolatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du Yersinia spp.ren gainean. Gauzak horrela, iritzi horren bidez erantzun ahal izan die EFSAren barruan planteatutako hurrengo gaiei: 1) Gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak identifikatzea. 2) Hainbat gomendio eman ditu gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak animalietan zein elikagaietan antzeman…

  • Toxoplasma gizakietan, elikagaietan eta animalietan – EFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du toxoplasmosiaren gainean gizakietan, animalietan eta elikagaietan. Iritzi horretan hainbat gomendio eman ditu Toxoplasma antzeman eta identifikatzeko metodoez bai elikagaietan, bai animalietan. Era berean, gomendio batzuk eman ditu zoonosi mota hori zaindu eta kontrolatzeko metodoak eraginkorrenak izan daitezen. Artikulu osoa

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad