Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Arrisku Kimikoak balioztatzearen metodologia-printzipioak elikagaien artean – OMS – 2009

    Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) zenbait ondorio argitaratu ditu aditu batzuen bilkuraren ostean. Bilkuraren helburua izan da elikagaien arloko Arrisku Kimikoak balioztatzearen printzipioak eta metodologia eguneratzea eta finkatzea. Dokumentuaren bidez, gidaliburu bat eskaini nahi izan du bai nazioarteko, bai tokiko erakundeetan esposizioarekiko balioztatzea aurrera eramateko eta interpretatze lanak egiteko. Artikulu osoa

  • Eusko Jaurlaritzaren Balioztatzea: Hondakinetarako Ikerkuntza Plana, animalia-jatorriko elikagaietan -Eusko Jaurlaritza – 2007

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailaren Zuzendaritzak argitaratu egin ditu hondakinetarako ikerkuntza planaren gaineko emaitzak. Plana animalia-jatorriko elikagaietan gauzatu da 2007. urtean. Txostenaren datuen arabera, laginen portzentaje handi bat antzeman dute kokzidiostatikoek kutsatuta, nahiz eta kokzidiostatikoen kopurua baxua izan. Hainbatetan, pentsuak ekoizteko prozesuetan, ezinezkoa izaten da kutsadura gurutzatua saihestea; hori dela eta, fenomeno hau kontuan hartze…

  • EETen esposizioa dela-eta, esnea eta esnekiak kontsumitzeak eragin litzakeen arriskuak – EFSA 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarrien (EET) arriskuaz. Horretarako, hausnarkari txikien (ahuntzak eta ardiak) esnea eta esnekien kontsumoan oinarritu da. Iritzia argitaratu baino lehen, beste zientzia-artikulu bi argitaratu dira lehenago. Artikulu horietan arriskua egon litekeela ohartarazi dute zenbait zientzialarik. Gauzak horrela, Panelak ondorioztatu…

  • Salmonellaren arrisku faktoreak indioilarren taldeetan – EFSA 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) azterlan baten emaitzak argitaratu ditu. Aipatu azterlana Salmonellaren prebalentziari lotutako arrisku faktoreen gainekoa izan da, eta bai aurrerakoen hazkuntzako, bai gizentzeko indioilarretan gauzatu da Europako hainbat ustiategitan. Aztertutako datuen arabera, badira hainbat faktore aurrerakoen hazkuntzako indioilarren taldeei lotuta egon litezkeenak, hala nola: 1) Kasu positiboak sarriago antzeman dira indioilar askoko…

  • Anisakis simplex 2008

    Clinical Microbiological Reviews, Apr. 2008, p. 360-379 Artikulu osoa

  • Abeltzaintza arloko Hondakinak lurzoruan sakabanatzea – FSAI 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) abeltzaintza arloko hondakinen arriskua balioztatu du, hain zuzen ere, ea hondakin horiek ongarri gisa erabiltzean eta giza kontsumorako elikagaiak ekoizteko lur-eremuetatik sakabanatzean arriskurik egon ote litekeen jakinarazteko. Dokumentuak informazio eguneratua bildu du horrelako hondakinak nekazaritza arloan erabiltzean sor litekeen arriskua aldez aurretik ekiditeko: tratamenduaz, kudeaketaz eta eskuragarri ditugun teknikarik onenez…

  • Kadmioaren presentzia elikagaietan – AESAN 2008

    Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) txosten bat argitaratu du elikagaietan antzeman daitekeen kadmioaren presentziaz. Horretarako, 2000. urtetik 2007. urtera bitartean Estatuan merkaturatutako elikagaiak hartu dituzten aztergai. Guztira 3.552 lagin aztertu dituzte; eta, batetik, kontsumitzailearen dietan kadmioaren esposizioa kalkulatzea izan dute helburu, eta bestetik, antzemandako mailen gaineko ondorioak ezartzea. Indarrean dagoen legedia kontuan hartuta,…

  • Aurreko Arriskuaren Balioztatzea: Melamina eta Azido Zianurikoa – OMS – 2008

    Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS), melamina eta azido zianurikoaren gaineko aurreko arriskuaren balioztatzea plazaratu egin du, esne-hautsaren inguruan Txinan antzemandako kutsadura kasua dela eta. Artikulu osoa

  • Nanoteknologiak izan litzakeen aplikazioak eta arriskuak – FSAI 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) txosten bat argitaratu du Nanoteknologiari buruz; zehatzago esanda, nolako aplikazioak izan litzakeen Nanoteknologiak bai elikagaien industrian, bai eta animaliak elikatzeko industrian ere. Bestalde, ager litezkeen arriskuak ere balioztatu egin ditu; eta, azkenik, Europako egungo legedia gainbegiratu egin du material hauei dagokionez. Gaur egun, Elikagaietako Industriak dituen aplikazio garrantzitsuenetako bi hurrengo…

  • Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentzia arrisku biologiko gisa – EFSA 2008

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentziari buruz, hain zuzen ere ea faktore hori arrisku biologiko gisa har litekeen ala ez jakinarazteko. Horretarako, identifikatu nahi izan dute zein elikagaik transmititu litzakeen bakteria iraunkorrak; eta, horrela, bakteria horien aurrean gizakiekiko esposizio maila murrizteko aukerak…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad