Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • EFSAren iritzia: MON89788 Genetikoki Eraldaturiko Soja – EFSA – 2009

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Genetikoki Eraldaturiko Organismoen (GMO) Panelak zientzia iritzi bat argitaratu du. Aipatu iritzia genetikoki eraldatutako MON89788 sojaren gainekoa izan da; izan ere, erresistentea da glifosatoaren aurrean. Panelak ondorioztatu du soja hau genetikoki eraldatu gabea bezain segurua dela, abereen zein giza osasunean eta ingurumenean izan lezakeen eraginari dagokionez behintzat. Bestalde, alergenotasun mailari…

  • EFSAren iritzia: merkurioa pentsuetan – EFSA 2009

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzi bat argitaratu du. Argitaratutako iritziak hizpide du merkurioaren kaltegarritasuna pentsuetan. Honen arabera, pentsuetako merkurioaren iturri nagusia arrain-irina da. Hala eta guztiz ere, aztertutako irin guztietatik batek ere ez ditu gainditu EBk zehazturiko legezko mugak. Bestalde, akuikulturako pentsuen %8k gainditu egin dituzte aipatu mugak.…

  • EFSAren iritzia: nitritoak substantzia kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan – EFSA 2009

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du nitritoei buruz jakinarazteko, hain zuzen ere, ea substantzia horiek kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan. Alde batetik, argitaratutako hainbat txostenek jasotzen dute nitritoek ondorio kaltegarriak eragiten dituztela, txerrien eta hausnarkarien artean bereziki. Izan ere, badirudi animaliarik kalteberenak direla substantzia hauen aurrean. Bestetik, kontsumitzailearekiko ondorioei bagagozkie,…

  • Plagiziden hondakinei buruzko 2007 urteko txostena – EFSA 2009

    2007an Europar Batasunean plagiziden hondakinen zaintza programa gauzatu ondoren, EFSAk programa horren emaitzekin batera argitaratu ditu kontsumitzaileak epe motzean eta luzean izan dezakeen arriskuaren balioztapena. Artikulu osoa

  • Berrikuspena: Fumonisinak, Trikotezenoak, eta Zearalenona zerealetan – IJMS 2009

    International Journal of Molecular Sciences izeneko aldizkariak berrikuspen bat argitaratu du hurrengo substantziei buruzko mailaz: fumonisinak, trikotezenoak, eta zearalenona. Berrikuspen irekia izan da, eta munduan merkaturatzen diren zerealetan oinarritu dira. Berrikuspen lan horretan hainbat datu jaso dituzte alde batetik zerealetan ager litezkeen mikotoxina mailei buruz; eta bestetik, horren gaineko ingesta datuei buruz hainbat kontinentetako herrialdeetan.…

  • Kadmioa: Ingestarako maila berria – EFSA 2009

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aldatu egin du kadmioaren Asteko behin-behineko Ingesta Toleragarrirako (PTWI) maila, hau da, gaur egunera arte erabilitako balorea. Ikerlan-talde batek lortutako emaitzak aztertu eta gero, Europako Agintaritzak erabaki du Asteko Ingesta Toleragarria (TWI) honako hau izan behar dela: 2,5 µg/kg gorputz pisu, eta ez 7µg/Kg gorputz pisu orain arte bezala. EFSAren…

  • 4-metilbenzofenonaren presentzia gosaltzeko zerealetan – EFSA – 2009

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) jakinarazpen bat argitaratu du substantzia honen gainean. Izan ere, substantzia hori gosaltzeko zerealak biltzeko kartoizko kaxetan erabiltzen da, kaxa horren tintan zehatzago adierazita. Jakinarazpen horretan estimazio bat jaso du Agintaritzak; eta, horretarako, aipatutako kasu bietan bildu diren datuetan oinarritu da. Gauzak horrela, diferentzia zehaztu du antzemandako esposizioaren eta Antzeman Daitezkeen…

  • Sor litezkeen arriskuak: elikagaietan eta pentsuetan aplikatzen diren nanoteknologiek eragindako arriskuak – EFSA – 2009

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-iritzi bat argitaratu du nanoteknologiei buruz eta horiek erabiltzeak ekar litzakeen arriskuei buruz bai elikagaietako industrian, bai animaliak elikatzeko produktuak ekoizten dutenetan. Nanomaterialen arriskua modu espezifikoan balioztatzeko metodologia garatzeko bidean dagoela baieztatu du EFSAk; eta, era berean, ziurgabetasun maila oso altua dela ere gaineratu du. Europako Agintaritzak baieztatu du hainbat…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad