Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
INFOSANen oharra: Bisfenol A – FAO/OMS 2009
INFOSAn sareak laburpen bat argitaratu du Bisfenol Ari buruz. Txosten horretan aurki daitezke, batetik, konposatu honi buruzko datu garrantzitsuenak, eta, bestetik, zein eragin izan dezakeen osasunean. Laburpenean adierazten da EFSAk 2006an zehaztu zuela konposatu honen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI): 0,05 mg BPA/Kg bw. Horretarako, 100eko babes-faktorea aplikatu zuen. EFSAk jakinarazi zuen konposatu honekiko esposizioak ez…
-
Txosten eguneratua: Mikotoxinak – IFST 2009
IFSTak mikotoxinen gaineko txostena eguneratu du. Txosten horretan ondoko gaiak jaso dituzte: hainbat mikotoxinaren identifikazioa; giza osasunean duten eragina; Europar Batasunak erregulaturiko gehienezko mugak; elikagaietako analisi-metodoak, kontrol-metodoak eta aurretiaz ekiditeko metodoak. Txostena
-
Sinposioa BfRen: Norobirusak elikagaietan – BfR 2009
Azken urteotan gora egin du norobirusek eta rotabirusek eragindako gaixotasunen gaineko jakinarazpen-kopuruak. Birusen jokaera bakterioena ez bezalakoa denez, horiek kontrolatzeko beste estrategia batzuk behar dira. Horregatik, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federalak (BfR) sinposioa antolatu du, elikagaiek transmititu ahal dituzten birusei buruz. Sinposioan 100 aditu baino gehiago elkartu dira, eta honako gai hauek aztertu dituzte: transmisio bideak,…
-
Gaixotasun Transmitigarriei buruz Europa mailan eginiko epidemiologia- txostena – ECDC 2009
ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2007. urtetik 2008. urtera bitarteko aldiari buruzkoa da. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETAk) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek gora egin dutela 2007. urtean, 2006. urtean baino % 15 jakinarazpen gehiago egin baitira. Eta Europan horixe da, hain zuzen, beste urte…
-
Zientzia-iritzia: artsenikoa elikagaietan – EFSA 2009ko urrian
EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du elikagaietako artseniko mailari buruz. Iritzia emateko, Europako 15 herrialdek igorritako laginak aztertu dituzte. Erabilitako tekniken bidez antzemangarriak diren mugetatik beherako baloreak izan dituzte lagin horietako bi herenek. Mailarik altuena honako elikagai hauetan antzeman dute: arrainak, itsaskiak, itsasoko algez egindako elikagaiak, zerealak eta eratorriak (batik bat, arroz-elikagaiak), ernamuina eta zahia. Hauek dira…
-
Batzordearen datuak: pestizidak Europan – CE – 2009ko Urriak
Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan…
-
H5N1 Hegazti-Gripeari buruzko informazioa – FAO 2009
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) H5N1 Hegazki-Gripearen egoera mundialen informazioa argitaratzen du Informazioa
-
Iritzi zientifikoa: Itsas-biotoxinak itsaskietan – EFSA – 2009
EFSAk laburpen bat argitaratu du. Laburpen horrek biltzen ditu moluskuetan den itsas biotoxinei buruz argitaratu berri diren zientzia-iritzi guztiak. Substantzia horiek arautzen dituzten legeak aurki ditzakegu bertan, bai eta Europako biztanleen esposizio maila substantzia horien aurrean ere. Bestalde, nahiz eta legeak mugak ezartzen dizkien azido okadaikoari eta antzekoei, azaspirazidoari, saxitoxinei eta azido domoikoari, arestian aipaturiko…