Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Balioztapena: Norobirusak kozinatu gabeko moluskuetan – NZFSA 2010

    NZFSAk beste balioztapen bat argitaratu du norobirusek kozinatu gabeko moluskuetan eragin dezaketen arriskuari buruz. Birus horiek dira gizakien arteko gastroenteritisaren lehenengo eragile ez bakterianoak. Kusku biko moluskuentzat, berriz, ur beltzak dira norobirusez kutsatzeko bide nagusia. Zelanda Berrian ostra gordinen kontsumoa da birus mota horrek eragin dezakeen intoxikazioaren arrazoi nagusia. NZFSAren Balioztapena

  • EFSAren 2008ko txostena: Zoonosien eta zoonosiak eragiten dituzten faktoreen gaineko joerak eta iturriak Europan – EFSA 2010

    Txosten horretan, honako gai hauen gaineko informazioa bildu da: gizaki, animalia eta elikagaien artean antzemandako zoonosien eta zoonosiak eragiten dituzten faktoreen gaineko joerak eta iturriak. Txostenaren arabera, campylobakteriosia gizakien artean gehien antzeman den zoonosia izan da berriro ere. Nolanahi ere, 2007. urtearekin erkatuz gero, aurten kasuen kopuruak % 5 egin du behera. Ondoren salmonelosia izan…

  • Elikagaietako koloratzaile gisa erabilitako likopenoarekiko esposizioaren gaineko datu berriak – EFSA 2010

    EFSAk berriro aztertu ditu likopenoarekiko esposizioari buruzko datuak eta zehaztu du esposizioa, koloratzaile gisa erabiltzearen ondoriozkoa edo modu naturalean gertatzen dena, eguneko 200 πg/kg bw-koa dela, hau da, Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino zertxobait txikiagoa. Kopuru horri eransten badizkiogu konposatu horren bidez sendotutako elikagaiak, nabarmen altuagoa izango da; batik bat, umeetan. EFSAren txostena

  • Arrainetan dauden parasitoen arriskuaren ebaluazioa – EAEko Elikagaien Segurtasunerako Batzordea – ELIKA 2010

    EFSAren BIOHAZ Paneleko Arrainen Parasitoei buruzko Lan-taldeak 4. bilkuran egindako aurkezpena, 2010eko urtarrilaren 15a Artikulu osoa

  • Txostena: Salmonellaren eta Campylobacterren presentzia oilaskoen haragian – FAO/OMS 2010

    Txostena, FAO/OMS erakundeen aditu talde batek bakterio mota horri eta kontsumitzaileen osasunean duen eraginari buruz ateratako ondorioen emaitza da. Agiri horretan eskaintzen dira, batetik, patogeno horien kontrolaren gaineko zientzia-informazioa, eta, bestetik, arriskua murrizteko jarduera praktikoen adibideak. Txostena oso erabilgarria da Elikagaiek sor litzaketen Arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileentzat, Elikagaien Segurtasun arloko agentzientzat, zientzia komunitatearentzat, ekoizleentzat…

  • Balioztapena: Elikagaietan erabilitako ke aromak – EFSA -2009

    EFSAk Europar Batasunean elikagaietan erabilitako 11 ke aroma balioztatu ditu. Balioztapenaz arduratu den Panelak ondorioztatu du balioztatutako arometako biren (Scansmoke SEF7525 eta Smoke Concentrate 809045) segurtasun-tartea ez dela arriskua sorrarazteko adinakoa, betiere erabilera-zehaztapenak betetzen badira. Balioztatutako arometako zortzik (TRADISMOKE A MAX, Scansmoke R909, Scansmoke PB 1110, SmokEz C-10, SmokEz Enviro 23, Unismoke, Zesti Smoke Code…

  • Iritzia: EETak kutsatzeko arriskua semenaren edo enbrioi-transferentziaren bidez – EFSA 2010

    BIOHAZ panelak ondorioztatu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarriak (EETak) kutsatzeko arriskua, Scrapie klasikoa duten hausnarkari txikien semena edo enbrioiak erabiltzeari lotutakoa, txikia dela edo ez dagoela ia arriskurik. Nolanahi ere, daturik ezean, ezin da horrelakorik ziurtatu. Hausnarkari txikietan Scrapie klasikoa eta BSEren patogenia oso antzekoak direnez, BSEk ere antzeko arriskua eragin dezake. Bestalde, egiaztatu egin dute…

  • Kontsumitzaileen esposizioa furanoarekiko – FERA 2009

    Elikagaiak eta Ingurumena Aztertzeko Britainiako Agentziak txosten bat egin du, eta EFSAri igorri dio. Txosten horretan kontsumitzaileen furanoarekiko esposizioa kalkulatu dute. Horretarako, tenperatura altuko tratamenduak aplikatu dizkiete zenbait elikagairi, eta zehaztu egin dute elikagai horiek tratamenduaren aurretik eta ondoren izan duten furano maila, bai eta kuzinatzean giroan zein mailatan kontzentratzen den ere. Emaitzek baieztatu egin…

  • Palitoxina taldeari buruzko iritzi zientifikoa

    CONTAM Panelak 200 µg/ kg b.w.-ko Erreferentziako Dosi Agudoa (ARfD) zenbatetsi du toxina multzo honentzat. Kopuru honetan oinarrituta eta izaniko zalantzak eta toxina hauen espezie sortzaileen aldakortasuna ikusita, 1.000ko babes faktorea aplikatzea erabaki du Panelak. Honen ondorioz, 60 kg-ko pertsonak ez du toxina mota honetako 12 µg baino gehiago kontsumitu behar (kontsumituriko guztiak gehi ostrocina-D…

  • Elikadura Espainian – 2009

    Mercasak 2009 urteari dagokion “Alimentación en España” gida argitaratu du. Bertan elikagaien ekoizpen eta kontsumoari buruzko informazioa dago sektoreka eta autonomia erkidegoka zehaztuta. Gida osoa

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad