Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
2009. urteko txostena: produktu kimikoak elikagaietan – COT/COM/COC 2010
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziaren (FSA) Toxikotasun (COT), Mutagenotasun (COM) eta Kartzinogenotasun Batzordeek (COC) 2009. urteko txostena argitaratu berri dute. Txostena elikagaietan erabilitako produktu kimikoei, kontsumo-produktuei eta ingurumenari buruzkoa da. Txostenak hainbat laburpen jasotzen ditu iaz harturiko akordioen gainean, hauen artean: Artseniko, Kadmio, Akrilamida eta Fumagilina. COT/COM/COC Txostena 2009
-
Berunaren toxikologia-maila berriro balioztatu du – JECFA 2010
Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Berunaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17). Horretarako, datu berriak hartu ditu kontuan, neurologia-garapenean duen efektuen eta odol-presio sistolikoak duen eraginaren gaineko datuak, hain zuzen. Eta datu horiei esker, dosi-erantzun erako analisi bat egin du. Batzordeak erabaki du aldez aurretik ezarritako ISTPak (25…
-
Kadmioaren toxikologia-maila berriro balioztatu du – JECFA 2010
Epidemiologia-ikerketa berriak argitaratu dira non lotura zuzena ezarri den gernuko biomarkatzaileen eta kadmioaren esposizioaren artean. Ikerketa horiek oinarritzat hartuta, Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Kadmioaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17). Batzordeak erabaki du egokiagoa dela hileko erreferentzia zehaztea erreferentziazko toxikologia maila zehatzeko orduan. Izan ere, kadmioaren batez…
-
OTAk piperrautsean eragiten duen kutsadura murrizteko Praktiken Kodea- AESAN 2010
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Agentzia Espainiarrak (AESAN) Praktiken Kodea osatu du A Okratoxinak (OTA) piperrautsean eragiten duen kutsadurari aurrea hartzeko eta murrizteko. Kodea duela gutxi aurkeztu diote Europako Batzordeari. Agiri horren helburua da erreferente izatea piperrautsaren ekoizpen-sektorearentzat, OTA maila 2012ko uztailean indarrean jarriko diren gehienezko mugetaraino (105/2010 Araudia) murriztu ahal izateko. Praktiken kodea ezarri ostean,…
-
EFSAren adierazpena: H1N1 gripe berria eta elikagaiak kutsadura iturri gisa – EFSA 2010
EFSAk adierazpen bat argitaratu du, H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari buruzko txostena egin ostean. Adierazpen horrek honako ondorio hauek biltzen ditu: Antzeman da gizakiak birusa transmititu ahal diola hegazti- eta txerri-aziendari. Nolanahi ere, gaur egunera arte ez dago ebidentziarik alderantzizko transmisioa (aziendarengandik gizakiengana) gerta daitekeela ziurtatzeko. Birusa ez da haragira iristen eta ez du…
-
Balioespena: elikagaietako koloratzaileekiko Europako umeen esposizioa -Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak-2010
Elikagaien Segurtasuneko Europako zenbait agentziak eta Osasun Publikoko zenbait erakundek balioetsi egin dute 40 elikagaietako koloratzailerekiko esposizio maila epe luzean, Europako 11 herrialdetako umeen artean. Esposizio horren balioespena egiteko, kontsumoari buruzko zenbait datu konbinatu dituzte. Datu horiek eskuratzeko, urte 1 eta 10 urte bitarteko umeen kontsumoa (Txipren 11 eta 14 urte bitartekoena ere bai) aztertu…
-
Kutsatzaile kimikoen ingesta Katalunian -ACSA-2010
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) eta Rovira i Virgili Unibertsitateak aztertu egin dute kutsatzaile kimikoen maila Katalunian kontsumitzen diren elikagaietan 2005-2007 urteko artean. Halaber, balioetsi egin dute Kataluniako herritarren dietaren bidezko esposizioa kutsatzaile horiekiko. Kutsatzaile kimiko hauek aztertu dituzte, besteak beste: metal astunak, dioxinak, PCBak, furanoak eta HAPak. Kutsatzaile horietatik gehienen ingesta askoz ere txikiagoa…
-
Azterlanak: adingabekoen Kromoarekiko eta Selenioarekiko esposizioa epe luzera – EFSA 2010
EFSAk kanpo-txosten bi argitaratu ditu. Honako hau izan da txosten horien azterlana: Europako zenbait herrialdetako adingabekoen kromoarekiko eta selenioarekiko esposizioa epe luzera. Bi kasuotan, herrialdeak alderatuz gero, esposizio maila ezberdinak daude; izan ere, aztertutako herrialdeetako herritarren kontsumo ereduak ere ezberdinak dira. Aldeak alde, herrialde guztietan behera egiten du bi elementu horiekiko esposizioak, umearen adinak gora…
-
Zientzia-iritzia: Q sukarra – EFSA 2010
EFSAk iritzi bat argitaratu du Q sukarrari eta gaixotasun horrek animalien eta gizakien osasunean izan dezakeen eraginari buruz. Animalien artean (behiak, ahuntzak, ardiak…) Coxiella burnetii bakteriak (gaixotasunaren eragilea) eragiten duen infekzioa endemikoa da Estatu Kide gehienetan. Nolanahi ere, oso animalia gutxik garatzen dute gaixotasuna. Gaixotasuna heda ez dadin, honako epe luzerako neurri hauek identifikatu dira:…
-
Europako Batasuneko adingabekoen berunarekiko esposizioa epe luzera – EFSA 2010
EFSAk ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horretan Europako Batasuneko adingabeen (urte bat eta hamalau urte bitartean) berunarekiko (Pb) epe luzerako esposizioa aztertu dute. Emaitzek ondorioztatu dute elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, batez besteko esposizioa 07 eta 4,1 µg-koa dela gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Honako elikagai hauek dira dietari berun kopuru handiena…