Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Azterketa: merkurioa atun-sushietan – 2010

    Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako…

  • Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN 2010

    Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN – 2009 2009ko maiatzean, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (EASAN) Zientzia Batzordeak baloratu zuen ea arrantza praktiken bidez murriztu daitekeen Anisakis parasitoaren prebalentzia eta intentsitatea arrainetan. Gaur egun, igo egin da erauzketa-arrantzaren jarduera kala guztietan eta, ondorioz, itsasora botatzen dira arrain eta zefalopodoen erraiak eta beste…

  • Txostena: Mikrobioen aurkako Produktuekiko Erresistentzia animalietan eta elikagaietan – EFSA 2010

    Txosten horrek ematen dituen datuen bidez, honako hau egiaztatu da: zenbait estatu kidetan jakinarazi da oso altua dela fluorokinolonekiko erresistentzia oilategi-hegaztietan hartutako Salmonella laginetan, eta oilategi-hegaztietan, txerri-aziendan eta behi-aziendan (bai eta haragian ere) hartutako Campylobacter laginetan, zehazki, % 5 eta % 38 Salmonellaren kasuan eta % 20 eta % 64 artean Campylobacteren kasuan. Beste kasu…

  • Oilo erruleetan Salmonella murrizteko helburuaren aldaketa balioestea – EFSA 2010

    EFSAk duela gutxi garatu duen Arriskuaren Balioespen kuantitatiboaren ondorioen arabera, harreman zuzena legoke S. enteritidisak kutsatutako taldeen kopuruaren eta bakterioak kutsatutako arrautzen kopuruaren artean. Emaitza horiek aintzat hartuta, Europako oilo erruleen taldeetan gaur egungo batez besteko prebalentzia teoria mailan % 3,1etik % 2ra murriztuko bagenu, herena egingo luke behera S. enteritidisak kutsatutako arrautzen kopuruak. Ildo…

  • Analisietako emaitzak: Albaitaritza arloko hondakinak eta beste substantzia batzuk elikagaietan – EFSA 2010

    EFSAk argitaratu du txosten hori. 2008. urtean 707.058 lagin hartu ziren animalia jatorriko elikagaietan, eta txosten horretan adierazten dira lagin horien emaitzak. Laginen % 0,27k baino ez zuten gainditzen substantzietan baimendutako muga. Mikrobioen aurkako produktuek eragin zuten gainditze kopuruaren ia erdia (% 46). Gainerako kasuak honako hauek eragin zituzten: albaitaritza produktuak (% 18), kutsatzaileak (%…

  • Arrisku balioespena: beruna elikagaietan – EFSA 2010-

    EFSAren Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzi bat argitaratu du elikagaietan berunaren presentziak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Berunak ingurumena kutsatzen du eta elikakatean sar daiteke. Beruna, batik bat, laboreen, barazkien eta edateko uraren bidez kontsumitzen dugu. Gainera, aintzat hartu behar da umeek izaten duten esposizioa etxeko eta lurzoruko hautsaren bidez. Panelak aztertu egin ditu…

  • Salmonellaren Arrisku Biologikoaren Balioespena hazteko eta hiltegietako txerrietan – EFSA 2010

    EFSAk zientzia iritzi bat argitaratu du hazteko eta hiltegietako txerrietan egindako Salmonellaren Arrisku Biologikoaren Balioespenari buruz. Aintzat hartuta Europan salmonelosi kasuen % 10 eta % 20 bitartean bakteria horren gordailu den txerri-aziendan antzeman direla, murriztu egingo balitz % 70 eta 80 artean bakteriaren prebalentzia animali horien nodulu linfatikoetan, neurri berean egingo luke behera gizakien gaixotasun…

  • Arrainetan dauden parasitoen arriskuaren ebaluazioa – EFSA 2010

    EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira. Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean…

  • Zientzia-iritzia: Melanina elikagai eta pentsuetan – EFSA 2010

    Zientzia-iritzi honetan balioesten da melaninaren eta antzeko egitura dutenen (azido zianurikoa, amelina eta amelida) presentzia elikagai eta pentsuetan. Konposatu horiei buruzko zenbait ikerketa esperimental aztertu eta ziurgabetasunak daudela onartu ondoren, EFSAk proposatu egin du Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) melaninarentzat 0,2 mg/gorputz pisu kg-koa dela. Aldaketa ikusita, EFSAk gomendatu du gainbegiratzea Migrazioaren Berariazko Mugak (SMLak) elikagaiekin…

  • Emaitzak: Elikagaietan eta pentsuetan dioxinen kontrola – EFSA 2010

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 7.270 laginen emaitzak argitaratu ditu. Lagin horiek 1999 eta 2008 urteen artean hartu ziren 19 estatu kidetan, Norvegian eta Islandian eragin toxiko berdintsuak dituzten dioxinen, furanoen eta PCBen kontzentrazio maila aztertzeko. Aztertutako laginen % 8k gainditu egin zuten jarduera dioxinikoko dioxinen edo PCBen gehienezko mugaren bat, eta % 4k gainditu…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad