Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Arriskua balioztatzea: IAAP birusa hegazti-produktuetan – USDA 2010

    Ipar Amerikako zenbait agentziak egin dute balioespen hori. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen birusak (HPAIV) Osasun Publikoan duen eragina balioetsi dute, zehazki oilategi-hegaztien haragia, arrautzak, eta horien produktu eratorriak kontsumitzeak izan dezakeen eragina. Arrisku balioespen horrek bi helburu ditu: 1) Kalkulatzea, batetik, HPAIVk kutsatutako produktu horiekiko esposizioa eta, bestetik, produktu horiek kontsumitzeagatik egon daitekeen gaixotzeko…

  • Campylobacterren arrisku-faktoreak hegazti-hazkuntzan – EFSA 2010

    Txosten honetan zerrendatzen dira Campylobacterren arrisku faktoreak oilasko taldeetan eta horien kanaletan. EFSAk adierazi du Campylobacterrek kutsatutako hegazti-taldeek Campylobacterrek kutsatutako kanal gehiago eragiten dituztela (30 aldiz gehiago, hain zuzen), eta kutsatutako taldeek joera handiagoa dutela Campylobacter bakteria gehiago dituzten kanalak eragiteko. Nolanahi ere, txostenak zehazten du kutsatutako kanal horiek kutsatu gabeko taldeetakoak ere izan daitezkeela,…

  • EFSAren urteko txostena: Landare-osasunerako produktuen hondakinak 2008 – EFSA 2010

    2008an 70.000 elikagai-lagin aztertu ziren, eta EFSAk egin duen txostenean jakinarazi du lagin horien % 96,5k ez zituztela gainditzen Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak). Halaber, adierazi du 2007an laginen % 4,2k gainditzen zituztela LMRak, eta 2008, berriz, laginen % 3,5k baino ez. Bestalde, azterketa egin zuten urtean ez zen hondakinik antzeman laginen % 62,1ean. Aurreko urteetan…

  • Berezi@ Dioxina, Furano eta Dioxinen antzeko PCBak – ELIKA 2010

    Dioxinen, Furanoen eta dioxinen antzeko PCBen berrikustea, besteak beste, toxikotasun maila, euskal herritarren espozizio-maila eta arriskua murrizteko aukerak Artikulu osoa

  • Belgikako herritarren dioxinen, furanoen eta DL-PCBen eguneko ingesta-maila – 2010

    Belgikako herritar helduen dioxinen, furanoen eta dioxinen antzeko PCBen (DL-PCBak) eguneko ingesta-maila ezarri dute: 0,72 pg TEQ gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Ingesta maila zehazteko, aintzat hartu dituzte 2008. urteko intzidentziari eta 2004. urteko kontsumoari buruzko datuak (TEF-OMS 1998). Balore hori askoz ere baxuagoa da Europako Batzordeko Elikagaien arloko Zientzia Batzordeak ezarritako Asteko Ingesta Toleragarria (14…

  • T-2 toxinaren eta HT-2 toxinaren presentzia elikagaietan, pentsuetan eta lehengaietan – RIKILT 2010

    Ikerketa lan honek hainbat datu biltzen ditu T-2 toxinaren eta HT-2 toxinaren presentziaz elikagaietan, pentsuetan eta lehengaietan. Ikerketak Europa osoko datuak hartu ditu kontuan. Eta azterlan horretatik atera ahal ditugun ondorioak honako hauek dira: Eskuragarri ditugun datuen arabera, oloa izan liteke oso kutsatuta egon daitekeen zereala. Garagarrari dagokionez, toxina hauen presentzia eta kontzentrazioa areagotu egin…

  • 2008. urtean Europar Batasunean landutako Txostena: Mikrobioen kontrako Erresistentzia – EFSA 2010

    Txosten honetan jaso dira 2008. urtean animalia- eta elikagai-jatorriko bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da. Salmonellari dagokionez, maizen erabiltzen diren antibiotikoekiko (tetraziklina, ampizilina eta sulfonamida) erresistentzia % 13 eta % 47 bitartekoa izan da aztertutako laginen artean, betiere Estatu kidea zein izan den kontuan hartuta. Azterlanaren arabera,…

  • T-2 eta HT-2 trikotezenoen toxikotasunari buruzko txostena – EFSA 2010

    Trikotezenoen A multzoko T-2 eta HT-2 toxinei buruzko informazioa biltzen du toxikologia-txosten honek. T-2 toxina berehala metabolizatzen da HT-2ra, eta biok toxikotasun maila berean daudela ulertzen da. Trikotezenoak landareetan eta landareetatik datozen produktuetan daude; beraz, Animalien Osasunean eta Osasun Publikoan eragina izan dezakete. Arriskua aztertzeko garaian atera daitezkeen ondorio nabarmenenak honako hauek dira: toxikotasuna oro…

  • Anisakisen presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduak – ACSA 2010

    Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) bibliografia bilduma bat egin du Anisakis parasitoaren presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduez eta berorien eraginkortasunaz. Gauzak horrela, gaur egunera arte dagoen zientzia informazioa erabili du. Horretarako, bilduman jaso ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) egindako balioztapenak, bai eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) egindakoak ere. Ondorio gisa adierazi du…

  • Plagizida-hondakinekiko esposizioa balioztatzea Belgikako herritarren artean – FASFC 2010

    Elikakatearen Segurtasuneko Belgikako Agentziak (FASFC) balioztatu du landare-osasunerako produktuen hondakinekiko esposizioa Belgikako herritarren artean, fruta eta barazkien kontsumoari dagokionez. Belgikako herritar helduen artean (15 urtetik gorakoak) pestizida gehienekiko esposizioa 100 aldiz baxuagoa da Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino. Umeei dagokienez, fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituztenek, bereziki, IDA gaindi lezakete. Hori dela eta, Agentziak ondorioztatu…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad