Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
EEBren zaintza berrikustea zenbait estatu kidetan – EFSA 2010
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) eguneratu egin du indarrean egon den zientzia-iritzia Behien Entzefalopatia Espongiforme gaixotasunari buruz (EEB). Helburua izan da ezagutaraztea nolako arriskua duen gaixotasun horren zaintza berrikusteak hainbat estatu kidetako giza eta animalien osasunean. Horretarako, Panelak hainbat datu aztertu ditu, hain zuzen ere Europako legediko zaintza- sistemak…
-
Zientzia Iritzia: Barazkietako nitratoen arriskua umeentzat – EFSA 2010
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzia argitaratu berri du hosto berdeko barazkietan nitratoen presentziak ume txikien osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Iritziak baieztatu egiten du 6 eta 12 hilabeteko haurtxoek ziazerbak kontsumitzea ez dela arriskutsua euren osasunerako, aintzat hartuta ziazerbak dietaren parte direla pureen osagai gisa. Nolanahi ere, ziazerbak purearen…
-
Berrikuspena: Bisfenol A konposatuaren toxikologia eta eraginak osasunean – FAO/OMS 2011
Txostena FAO/OMSren adituek egin dute, eta bertan Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan litzakeen eraginei buruzko zenbait alderdi biltzen dira. Honako hauek dira ondorio aipagarrienak: Bisfenol A konposatuak eragin edo gara lezakeen toxikotasunari buruzko ikerketen arabera, dosi altuetan baino ez dira antzematen eraginak. Nolanahi ere, aurretik deskribatu gabeko zenbait eragin, gaur egun ikertzen ari direnak,…
-
Azterlana: Mikotoxinak elikagaietan Erresuma Batuan – FSA 2010
Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan. Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak. Gariari eta…
-
Gaixotasun transmitigarriei buruz Europa mailan egindako epidemiologia-txostena – ECDC 2010
ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2008. urteari dagokio. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETG) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek behera egin dutela 2008. urtean, 2007. urtean baino % 3 jakinarazpen gutxiago egin baitira. Bestalde, Europa mailan salmonellosiak gutxitzeko joera izaten jarraitzen du beste urte batez (29,75…
-
Balioespena: toxina naturalak murrizteko Nekazaritzako Praktikak
Berrikuspen horren xedea da balioestea laborantzan toxina naturalen (mikotoxinak, landarearen beraren toxinak eta fikotoxinak) presentzia murrizteko hartzen diren neurriak. Gaur egun, zenbait neurri prebentibo eta zuzentzaile erabiltzen dira toxinen kutsadura murrizteko nekazaritzan, batik bat, mikotoxinak murrizteko. Neurri horiek hiru talde nagusitan bana daitezke: laborantza egokia, Nekazaritzako Praktika Egokiak eta detosifikazioa. Toxinak murrizteko estrategia egokiena identifikatzearren,…
-
Azterlana: klima aldaketa eta elikagaien segurtasuna
Azterlan horren helburua da identifikatzea klima aldaketak nutrizioan, Elikagaien Segurtasunean izan dezakeen eragina, bai eta elikagaien sektorearen eta industriaren eragina ere; izan ere, azken horiek klima aldaketan zerikusia duten eragileak dira. Honako hauek dira azterlan horren emaitza azpimarragarrienak: Klima aldaketaren ondorioz, zenbait patogenok hartuko dute garrantzi handiena, hain zuzen dosi infektibo txikia dutenek (Shigella spp.,…
-
ELIKAk parte hartu zuen EFSAk elikagaiek sor litzaketen arriskuei buruz antolatu zuen zientzia-hitzaldian – 2010
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) antolatu zuen “Elikagaiek sor litzaketen arriskuak – Identifikatzetik komunikatzera” 15. zientzia-hitzaldia. ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa, gonbidatu zuten hitzaldian parte hartzera; izan ere, ELIKAk ezagutza eta eskarmentu handia du Elikagaiek sor litzaketen Arriskuen Identifikazioan, bai Europa mailako ERANET sareetan parte duelako, bai herrialde mailan Arriskuen Identifikazioa eta Balioespena bultzatzen…
-
Zientzia-iritzia: bifenilo polibrominatuak elikagaietan – EFSA 2010
EFSAk iritzi bat argitaratu berri du bifenilo polibrominatuei (PBBak) buruz. Iritzi hori emateko, 794 elikagai-lagin eta PBBak ez diren antzeko 16 konposaturen edukia aztertu dituzte. Konposatu horiek zuntz sintetikoetan eta polimeroetan erabili izan dira su-eragozle gisa. Nolanahi ere, gaur egun Europan ez dira ez ekoizten, ez merkaturatzen; baina, oso iraunkorrak dira ingurumenean. EFSAk dio dieta…
-
Berezi@ Merkurioa Elikagaietan
Merkurioren buruzko artikulu laburpena: toxikotasuna, elikagaietan neurriduna, euskal herritarren esposizio-maila eta murrizteko aukerak Artikulu osoa