Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Espainiako dieta-ingestari buruzko lehenengo inkestaren emaitzak
Espainiako dieta-ingestari buruzko lehenengo inkestaren emaitzak argitaratu ditu AESANek. Inkesta hori 18 eta 64 urte arteko 3.000 herritarren artean egin da, eta helburua izan da herritarren elikadura ohiturak eta egoera nutrizionala aztertzea. Inkestaren datuak elikagai-talde ezberdinen kontsumoari buruzkoak dira, eta adin-taldeka xehatuta daude. Datu horiek guztiak oso baliagarriak dira elikagaien kontsumoaren arriskuekiko esposizioa balioesteko. Emaitzen…
-
Oilaskoetan Salmonellaren kutsadurarekin lotura duten faktoreak
EFSAk 2008an azterlan bat egin zuen Campylobacter bakteriak eta Salmonellak oilaskoetan eragindako kutsadurari buruz, eta orain argitaratu du azterlan horren azken zatia. Zenbait faktore identifikatu dituzte haragiaren kutsadurarekin lotuta. Ondorioz, EFSAk gomendatu du aintzat hartzea faktore horiek zoonosi horiek kontrolatzeko programak diseinatu eta ezartzean. Azterlanaren zati horretan, aldagai anitzeko erregresioa aztertu da. Horretarako, 561 hiltegitako…
-
Azterlana: substantzia perfluoroalkilatuak elikagaietan – EFSA 2011
EFSAk azterlan bat argitaratu berri du elikagaietako Substantzia Perfluoroalkilatuen (PFAS) edukiari buruz. Azterlana egiteko 4.881 lagin aztertu ditu 2000. eta 2009. urteen artean. Hona hemen azterlanaren emaitzak: PFASen familiatik honako hauek aurkitu dira gehienbat aztertutako laginetan: PFOS (% 31.1), PFTriDA (% 17.2), PFOSA (% 16.6), PFOA (% 11.5), etab. Honako elikagai hauetan antzeman dira batez…
-
Txostena: Gaixotasun transmitigarriak Europako Batasunean – ECDC 2011
Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC) urteko txostenaren 4. edizioa argitaratu du, Europan derrigorrean jakinarazi behar diren gaixotasunen zaintza epidemiologikoari buruz. Gaixotasun kategorien artean daude elikagaien bidez transmiti daitezkeen gaixotasunak eta zoonosiak. Azken talde horretan bi gaixotasunek baino ez dute goranzko joera: campilobacteriosiak eta yersiniosiak. Txostena
-
Jakinarazpena: Kadmioaren ingesta toleragarriaren maila – EFSA 2011
EFSAren CONTAM Panelak 2009an ezarri zuen kadmioaren ingesta toleragarriaren maila (2,5 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). JECFAk, berriz, beste ingesta maila bat, behin-behinekoa, proposatu zuen 2010ean (5,8 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). Bi maila horien arteko aldea nabarmena da. Alde hori argitzeko, EFSAk konparazio-azterlan bat egin du baloreak ezartzeko erabili diren bi metodologien artean eta…
-
Zientzia lankidetza EFSAren eta estatu kideen artean-2011
Estatu kideen lankidetza ezinbestekoa da; izan ere, lankidetza horri esker, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ziurta dezake kontsumitzaileen babesa eta osasun arloko politika oinarrituta egongo direla zientzia-ebidentzia sendoan eta fidagarrian. Hori dela eta, EFSAren Zientzia Lankidetzarako Unitateak txosten tekniko bat osatu du. Txosten horretan bildu ditu EFSAren eta estatu kideen arteko lankidetza jarduera nagusiak. Horiek…
-
Arrisku Metaketa Balioztatzea: landare-osasunerako produktuen ingesta – EVIRA 2011
Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) urteak daramatza landareak babesteko substantzia aktiboen ingestak kontsumitzaileen osasunean izan dezakeen arriskua balioesten. Orain arte substantzia horiek banaka balioetsi izan ditu; baina, horrek ez zuen erabateko esposizioaren ikuspegi orokorrik ematen. Oraingo honetan, berriz, EVIRAk metaketa simulatzen duten metodoak erabili ditu, substantzia ugariekiko esposizioa balioesteko. Arriskuen Metaketa Balioztatzeko, elikagaien 10.565 lagin…
-
Arriskuen Balioespenak: Landare-osasunerako produktuen hondakinak elikagaietan – FAO/OMS- 2011
2010eko irailean bildu ziren, batetik, FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) elikagaietan aurki daitezkeen Landare-osasunerako Produktuen Hondakinen arloko Adituen Panela eta, bestetik, OMSren (Osasunerako Mundu Erakundea) Landare-osasunerako Produktuen Hondakinak Balioesteko Taldea. Helburua zen elikagaietan aurki daitezkeen landare-osasunerako 22 produkturen hondakinak kontsumitzearen arriskua, epe luzera zein motzera, balioestea. Ondorioztatu zuten landare-osasunerako bi produkturen epe motzera…
-
Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011
LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek…
-
Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011
LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek…