Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Arriskua Balioztatzea: elikagaietako alergenoak – ILSI 2011

    Txosten honetan biltzen dira elikagaietako alergenoen arloko 100 adituren ondorioak. Aditu horiek guztiek parte hartu zuten ILSI Europak antolatutako “Frontiers in Food Allergen Risk Assessment” sinposioan. Honako hauek dira ondorioetako batzuk: Badirudi lotuta daudela hirietako bizitza-moldea eta elikagaietako alergenoen prebalentzia handiagoa. Badira ebidentzia batzuk adierazteko garrantzi handieneko alergiak lurraldeen araberakoak izaten direla. Nolanahi ere, arrautzekiko…

  • Amina biogenoak elikagai hartzituetan – EFSA 2011

    EFSAk arriskuen balioespen kualitatiboa egin du, eta bertan honako ondorio hauek jaso ditu: Euren toxikotasuna dela eta, Elikagaien Segurtasunaren arloan garrantzi handieneko aminak histamina eta tiramina dira. Amina-mota horiek sortzeko, honako aurre-baldintza hauek egon behar dira: aminoazido libreak, mikroorganismo sortzaileak eta horiek hazteko baldintza egokiak (tenperatuta eta pH-a) egotea, bai eta mikroorganismo horien entzimek aminak…

  • 2008ko Europako txostena: elikagai irradiatuak – CE 2011

    Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du. Txosten horrek 2008. urteari egiten dio erreferentzia, eta erradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaiei eta osagaiei buruzkoa da. Bertan, irradiazio-instalazioetan eta merkaturatze-fasean egindako kontrolen emaitzak azaltzen dira. Honako hauek dira datu aipagarrienak: Europako Batasunean baimendutako irradiazio-instalazioetan 8.718,4 tona usain-belar lehor, espezie eta landare-ongailu tratatu ziren 2008. Urtean, eta horietatik 253 tona…

  • E. coli no-O157 bakterioaren arriskuaren profila – FSIS-USDA 2011

    Estatu Batuetako Nekazaritza Sailaren (USDA) Elikagaietako Ikuskapen eta Segurtasun Zerbitzuak (FSIS) txostena argitaratu berri du. Txosten horretan, batetik, balioztatu egiten da E. coli no-O157 bakterioari buruz eskura dagoen zientzia- eta epidemiologia-informazioa, eta, bestetik, definitu egiten da arriskuaren profila. Txostenean agerian geratzen da kutsadura-kasu gehienak ez direla elikagaien bidez gertatzen. Nolanahi ere, E-coli no-O157 serotipoak antzeman…

  • Arriskua Balioztatzea: Vibrio parahaemolyticus arrantza produktuetan – OMS 2011

    Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) Vibrio parahaemolyticus bakterioaren arriskua balioztatu dute itsaski eta arrainen artean. Bakterio horrek urdail eta hesteetako gaixotasunak eragiten ditu mundu osoan. Itsasoko mikroorganismo hori estuarioetan egoten da modu naturalean eta animalia iragazleetan metatzen da, besteak beste, moluskuetan (ostrak, muskuiluak, txirlak eta abar). Produktu horiek gordinik edo gutxi prestatuta kontsumitzea da bakterioa gizakietara…

  • Erabateko Dietari buruz Katalunian egindako azterlanaren lehenengo datuak (HAPk) – ACSA 2011

    ACSAk argitaratu berri ditu 2008an Erabateko Dietari buruz Katalunian egindako azterlanaren lehenengo datuak. Besteak beste, Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoei (HAPak) buruzko datuak eman dituzte gaur egun katalanen esposizio maila zenbatekoa den jakiteko. Azterlanaren arabera, erabateko mailarik altuenak honako elikagai talde hauetan antzeman dira: haragia eta eratorriak (38,99 μg/kg), olioak eta koipeak (18,75 μg/kg), eta esnekiak (7,57…

  • Azterlana: Furano maila Europako elikagaietan – EFSA 2011

    Azterlan honek 5.050 laginen datuak biltzen ditu. Lagin horiek 2004. eta 2010. urteen artean bildu ziren. Honako hauek dira emaitzak: Furano maila altuenak kafean eta haurtxoentzako elikagai ontziratuetan (barazkiz egindakoak) antzeman dira. Bi elikagai horiek areagotu egiten dute helduen eta haurren furano ingesta maila, hurrenez hurren. Elikagaietan antzeman diren batez besteko furano edukiak: Furano edukiak…

  • Esku-hartzeko muga berriak dioxina, furano eta PCBentzat – CE 2011

    Europako Batzordeak esku-hartzeko muga berriak ezarri ditu dioxina, furano eta PCBentzat pentsuetan eta elikagaietan. Gizakien konposatu horiekiko esposizioa batez ere elikagaien bidez gertatzen da, eta muga berri horien helburua da esposizio hori murriztea. Muga horien bidez, agintariek eta eragileek erabakitzen dute kutsadura iturria zein kasutan aztertu behar den, eta esposizioa murriztu edo ezabatzeko neurriak hartzen…

  • 2010eko txostena: Gipuzkoan Elikagaien bidez transmiti daitezkeen gaixotasunak – Eusko Jaurlaritza 2011

    Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak txosten bat argitaratu berri du. Txostena Zaintza Epidemiologikoari buruzkoa da. 2010. urtean elikagai jatorriko 8 broteren berri eman da; 89 pertsona kaltetu dituzte brote horiek. Orohar, 2010. urtean, 487 Salmonellosi kasu jakinarazi dira. Kopuru hori aurreko bi urteetako isolamenduen kopuruaren antzekoa da. Isolatutako serotiporik ohikoenak S. enteritidis (jakinarazpenen % 64) eta…

  • Zientzia-iritzia: ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinek osasunean izan dezaketen arriskua -EFSA-2011

    EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu berri du, ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen kopuru altuak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Europar Batasuneko 8 herrialdetan hartu zituzten azterlan hau egiteko laginak. Hala ere, laginen % 60 Alemaniakoak ziren. Azterketan honako aurkikuntza hauek egin dituzte: Ardien haragiaren laginetan antzemandako kopurua askoz ere txikoagoa zen gibelean…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad