Amina biogenoak elikagai hartzituetan – EFSA 2011

EFSAk arriskuen balioespen kualitatiboa egin du, eta bertan honako ondorio hauek jaso ditu:

  • Euren toxikotasuna dela eta, Elikagaien Segurtasunaren arloan garrantzi handieneko aminak histamina eta tiramina dira.
  • Amina-mota horiek sortzeko, honako aurre-baldintza hauek egon behar dira: aminoazido libreak, mikroorganismo sortzaileak eta horiek hazteko baldintza egokiak (tenperatuta eta pH-a) egotea, bai eta mikroorganismo horien entzimek aminak sortzeko behar dituzten baldintza egokiak izatea ere (zehazki, pH baxua). Elikagai hartzituek betetzen dituzte aldeko baldintza horiek guztiak.
  • Honako hauek dira histamina sor lezaketen elikagai-taldeak, beheranzko hurrenkeran: beste arrain eta arrantza-produktuen taldea, saltxitxa hartzituak, gazta, arrain-saltsak eta barazki hartzituak.
  • Honako hauek dira, berriz, tiramina sor lezaketen elikagai-taldeak, beheranzko hurrenkeran: garagardoa, gaztak, saltxitxa hartzituak, arrain-okela hartzitua, haragia kontserban.

Balioespen honetan, halaber, definitu egin dira zein diren ondorio kaltegarriak eragiten ez dituzten amina biogenoen gehienezko kopuruak.

  • Histaminari dagokionez, hauxe da gehienezko kopurua: 50 mg pertsona osasuntsuentzat, baina, betiere, histaminari intolerantzia diotenen muga detektagarriaren azpitik.
  • Tiraminari dagokionez, berriz, hauxe da gehienezko kopurua: 600 mg pertsona osasuntsuentzat. Monoamino oxidasaren inhibitzaileren bat (IMAOak) hartzen dutenentzat, berriz, kopuru hori murriztu egiten da: 50 mg hirugarren belaunaldiko IMAOak hartzen dituztenentzat eta 6 mg ohiko IMAOak hartzen dituztenentzat.

Amina Biogenoak EFSA

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…