Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • EFSAren berrikuspena: birus enterikoak -EFSA 2011

    EFSAk berrikuspen bat egin berri du. Berrikuspen horretan aztertu egin dute elikagaien bidez transmiti daitezkeen birusen biologiari, epidemiologiari, diagnosiari eta osasun publikoan duen eraginari buruz bildutako informazio guztia. EFSAren adituen panelaren arabera, ez dago garbi zenbat gaixotasun biral eragiten dituen EBn elikagaien kontsumoak. Halaber, adierazi behar da oraindik ez dagoela zehazterik zein diren elikagai jatorriko…

  • Txostena: Mikrobioen aurkako erresistentzia EBn – EFSA/ECDC 2011

    EFSAk eta ECDC txosten bat argitaratu berri dute. Txosten horretan jaso dira gizakiei, animaliei eta elikagaiei eragiten dieten bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da. Txostenaren arabera, bakterioen kontrako erresistentzia antzeman da agente zoonotikoen (Salmonella, Campylobacter…) eta adierazle gisa erabiltzen diren agente ez patogenoen (E.Coli., Enterococci…) artean. Campylobacterri…

  • MSPSIk jakinarazpena egin du E. coli-ri buruzko agerraldiari buruz 11/07/01

    Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak jakinarazi du Egiptotik zetozen fenogreko alhoba haziak, E.Coliren agerraldiaren sorburu izan litezkeenak, Europako herri batzuetan banatu zirela eta herri horietako bat Espaina izan daitekeela. Honako hau gaineratu du: Haziak Espainiara 2010 urtean helduko ziren eta dagoeneko euren trazabilitatea zein den jakiteko behar diren jarduerak egiten ari dira. Espainian gaurdaino…

  • EFSA/ECDCk elkarrekin emaniko gomendioa erneriko agerraldiei buruz – 2011

    Frantzian Sindrome Hemolitiko-Uremiko (SHU) zenbait kasu agertu ondoren, ECDCrekin batera EFSAk arren eskatzen du EZ kultibatzeko erneriko agerraldirik, ez eta produktu hauek kontsumitzeko baldin eta aurretik kozinaturik ez badago. Fenogreko agerraldien kontsumoak Alemaniako eta Frantziako kasuekin zerikusirik duelako ustea dago, bi herri horietan identifikatu den E. coli O104: H4 agente patogenoaren jatorria izan baitaiteke. EFSA/ECDCren…

  • Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak elikagaietan – ELIKA 2011

    Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoei buruzko txosten laburra. Artikulu osoa

  • Iritzia: Elikagaietako zearalenonaren eragina osasunean – EFSA 2011

    EFSAren iritzi honetan aldatu egiten da 2000. urtetik indarrean zegoen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI). Orain arteko TDI 0,2 µg-koa zen gorputz-pisuaren kiloko eta hemendik aurrera 0,25 µg-koa izango da. Halaber, iritzi horretan hainbat baieztapen biltzen dira mikotoxina horrekiko esposizioari buruz. Hona hemen horietako batzuk: 2005. eta 2010. urteen artean 23.000 lagin hartu ziren 19 estatu…

  • Azterlana: Ftalatoekiko esposizioa dietaren bidez – COT 2011

    COTek azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Azterlan hori Erresuma Batuan egin dute dietaren bidez ftalatoekiko esposizioa balioztatzeko. Hauek dira emaitzarik aipagarrienak: • Aztertutako 20 elikagai taldeetan substantzia horren bi ester hauek agertu dira maizenik: DEHP (aztertutako 20 elikagai taldeetatik 11tan) eta DBP (20 taldeetatik 7tan). DEHPk, di-(2-etilhexil)-ftalatok, eragiten du esposizio maila handiena, eta haurren…

  • Alemanian E. colik eragindako brotea 11/06/11

    Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 11n eguneratua). Artikulu osoa

  • Zientzia-txostena: E. coli VTEC barazkietan – EFSA 2011

    Txosten honen arabera, Alemaniako brotea eragin duen anduia VTECren antzekoa da (E. coli Verotoxigenikoa, STEC izenez ere ezaguna), bai eta EAECren (E. coli Enteroagregatiboa) antzekoa ere. VTECren gordailua animaliak izaten dira; EAECren gordailu nagusia, berriz, gizakiak izaten dira. E. coli mota hori oso ezaguna da aspalditik; beraz, anduia hori ezin da “berritzat” jo. Nolanahi ere,…

  • 2009ko txostena: albaitaritza-botiken hondakinak elikagai eta animalietan -EFSA- 2011

    2009. urtean 764.736 analisi jaso ziren 27 estatu kideetan, eta analisi horiek guztiak biltzen ditu txosten honek. Analisi horietatik 1.406k (% 0,32) ez zituzten betetzen legezko mugak, eta horien % 0,46 agente antitiroideoak ziren, % 0,39 esteroideak, % 0,17 azido resorzilikoaren laktonak, % 0,01 beta-agonistak, % 0,07 debekatutako substantziak, % 0,21 antibakterianoak, 0,16% antihelmintikoak, 1%…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad