Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Berezi@ Mikotoxinak elikagai eta pentsuetan ELIKA 2012

    Azken hamarkadan ikusi da elikagai eta pentsuetan mikotoxina-kopuru handiagoa zegoela, nagusiki berotze orokorraren ondorioz, zelaietako uztetan onddoak (mikotoxinen ekoizleak) haztea errazten baitu. Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunerako agentziak balizko arrisku emergenteak balira bezala tratatzen dituzte. Artikulu honetan elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxina nagusiak aurkezten dira, baita gizakion osasunean dituzten ondorio kaltegarriak eta murrizteko neurriak ere.…

  • E coli no-O157aren arrisku-profila – FSIS 2012

    Estatu Batuetako Ikuskaritza eta Elikagaien Segurtasunerako Aginteak (FSIS) sigatoxinak ekoizten dituen Escherichia coli no-O157aren arrisku-profil bat egin du. Profil horretan bakterio horri dagokion zientzia-ebidentziaren egungo egoera azaltzen da; izan ere, horrek elikagaien segurtasunean duen eraginari buruzko kezka gero eta handiagoa da. STEC bakterioak E. coli bakterio-taldeak dira eta sigatoxinak ekoizten dituzte. Sigatoxina mota batzuek infekzioak…

  • Elikagaiek gaur egungo krisi ekonomikoan eragiten dituzten arriskuak – FSA 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) Krisi-sasoian Elikagaien Segurtasunaren Astea antolatu du ekainaren 11tik 17ra. Bertan aurkeztutako azterlan baten ondorioek adierazten dute kontsumitzaileek elikagaiekin lotutako arrisku handiagoak bizi dituztela etxean gaur egungo krisi ekonomikoaren sasoian. Azterketa horretarako, FSAko ikertzaileek 18 eta 64 urte bitarteko 1.906 kontsumitzaileri egin dizkiete inkestak, erosketa-, manipulazio- eta biltegiratze-ohiturak aztertzeko eta horiek…

  • Elikaduran erabiltzen diren olio mineralekiko esposizioa – EFSA 2012

    EFSAk berraztertu egin ditu elikaduran erabiltzen diren mineral-olioen –hidrokarburoak– (MOH) inguruko datuak, eta jakinarazi du eragina izan lezaketela kontsumitzaileen osasunean. Konposatu horiek elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (besteak beste, birziklatutako paperezko edo kartoizko ontzietan eta material horietan inprimatzeko tintetan) erabiltzen dira, bai eta plastikoak zein bilgarriak egiteko gehigarri gisa ere. Halaber, elikagaietako gehigarri eta laguntzailekide gisa…

  • Arriskuaren ebaluazioa: Dioxinak eta DL-PCBak Alemaniako arrautzetan – BfR 2012

    Joan den maiatzean dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak atzeman ziren Ipar Renania-Westfaliko oilo erruleen ustiategi handi bateko arrautzetan. Ondorioz, BfR-k Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen eta orain ohar bat zabaldu du, ebaluazio horren ondorioen berri emateko. Ebaluazio horretan honako hauek ondorioztatzen dira: Analisietan atzemandako maila handienekiko esposizioak (30 pg dioxinak eta PCBak, dioxina/koipe-gramo motakoak) gainditu egiten…

  • Arriskuaren ebaluazioa: elikaduran eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahastea – ILSI 2012

    Arriskuaren ebaluazioa: elikaduran eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahastea ILSIak (Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutua) txosten bat argitaratu du, erakunde horrek egindako ebaluazioaren berri emateko. Hain zuzen, azterlan hori Europan giza elikadurarako eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahasteak dakartzan arriskuak ebaluatzeko egin da. Arriskuaren ebaluazioa egiteko, ILSIk zenbait egoera alderatu…

  • Barazkiek lurzoruko beruna xurgatzea – RIVM 2012

    Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) metodologia berria sortu du, barazkiek lurzorutik zenbat berun xurgatzen duten aurreikusteko. Eredua 32 uzta ezberdineko 2.800 laginen datuekin egin da, eta lagin guztietan, barazkien berun-edukiaz gain, honako hauek ere aintzat hartu dira: pH balioak, buztin-edukia, lurreko materia organikoa eta lurzoruaren berun-edukia. Horrela, lagin bakoitzean berun-bilketaren faktorea (lurzorua…

  • Artikulua: Antibiotikoekiko Erresistentzia Espainian – ELIKA 2012

    Laburpen honetako datuak “The European Union Summary Report on antimicrobial resistance in zoonotic and indicator bacteria from humans, animals and food in 2010” txostenekoak dira. Txosten hori 2012an argitaratu da eta antibiotikoekiko erresistentziak Espainian gaur egun duen joeraren eta prebalentziaren berri ematen du. Artikulu osoa

  • Zientzia-ebidentzia eta Zalantzak Arriskuen Ebaluazioetan

    Arriskuen Ebaluazioak egiteko beharrezkoa da zientzia-ebidentziak oso zehatz biltzea. Bada, ebidentzia horiek zenbait zalantza eragiten dituzte, eta nahitaezkoa da horiek baliatzea. Europako Batzordearen Berriki Identifikatutako Osasun Arriskuen edo Osasunerako Arrisku Emergenteen Zientzia Batzordeak (SCENIHR) dokumentu bat argitaratu du, izendapen horien erabilera azaltzen duena, alderdi interesdunek euren txostenak hobeto uler ditzaten. Arriskuen ebaluazio guztietako lehenengo fasea…

  • Arrisku Emergenteen Europako Sarearen 2011 urteko txostena – EFSA 2012

    Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN) 2010ean ezarri zen, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasunaren esparruko arrisku emergenteei buruzko informazioa trukatzeko EFSAren eta Estatu kideen artean. Txosten horretan 2011n 14 estatu kidek atzemandako 29 arrisku emergenteri buruzko informazioa biltzen da. Arrisku gehienak kutsagarri kimikoek eragindakoak dira, ondoren arrisku mikrobiologikoak eta, maila txikienean, beste alderdi batzuk: kontsumitzailearen joera berriak,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad