Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Artikulua: elikagai-alergiak eta intolerantziak – ELIKA 2012

    BBVA fundazioak duela gutxi argitaratu zuen Gaixotasun Alergikoei buruzko liburua, eta artikulu tekniko honek liburu horretan jasotako elikagai-alergien inguruko informazioa laburbiltzen du. Liburua, funtsean, Alergia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak (SEAIC) 2007an argitaratu zuen Alergologiari buruzko tratatuan oinarrituta dago. Horrez gain, artikulu honek elikagai-intolerantziei buruzko informazioa ere jasotzen du. Artikulu osoa

  • Plagiziden hondakinak elikagaietan – JMPR 2011

    FAOk eta OMEk 2011ko irailaren 20tik 29ra bitartean Genevan Plagiziden Hondakinak (JMPR) aztertzeko elkarrekin egin zuten batzarretik eratorritako txostena argitaratu berri dute. Batzar horretan parte hartu zuten OMEko Plagizida Hondakinak Ebaluatzeko Taldeak eta FAOko Elikagaietan eta Ingurumenean dauden Plagizida Hondakinen Adituen Panelak. Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu lehenengoz: zortzi substantziaren ebaluazioa (azetamiprida, bentzoatoa, emamektina, flutriafola,…

  • E. coli bidez Kutsadura Gurutzatua gertatzeko Arriskuaren kontrola – FSA 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, eta Escherichia coli bidezko kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua kontrolatzeko argibideak ematen ditu. Dokumentuko berrikuntzen artean daude etxeko sukaldean ezarri beharreko neurri zuzentzaileen irismenari buruzko informazio berria, sukaldeko tratamendurik ez duten elikagaiak prestatzeko argibideak, harraska erabiltzeari buruzkoak, sukalde-gainak eta elikagaiek ukitzen dituzten azalerak garbitzeari buruzkoak, sukaldean termometroak…

  • Arriskuaren ebaluazioa: artsenikoa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, artsenikoarekiko esposizioa dietaren bidez eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean eragiten duen arriskua. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Artsenikoa elikagaietan aurki daiteke modu organikoan zein ez-organikoan, baina artseniko ez-organikoa toxikoagoa da bere bioeskuragarritasuna eta pertsonetan eragiten dituen…

  • Zientzia-iritzia: Ergot alkaloideak elikagai eta pentsuetan – EFSA 2012

    EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu du. Iritzia kutsatzaileetan adituen panelak egin du eta elikagaietan eta pentsuetan Ergot alkaloideen (AE) presentziari buruzkoa da. AEak Hipocrelaes eta Euroiales ordenako zenbait onddo espeziek sortzen dituzte. Europan, Hipocreales ordenaren barruan, Claviceps purpurea espeziea da hedatuena. Adituen taldeak elikagaietan eta pentsuetan egindako 20.558 analisiren emaitzak aztertu ditu eta arriskuaren balioespena egin…

  • Dioxinen eta PCBen mailak Europako elikagai eta pentsuetan – EFSA 2012

    Europan 1995etik 2010era bildutako elikagai eta pentsuen laginekin EFSAk egindako ikerketak dioxinen, dioxinak ez bezalako PCBen (NDL-PCBak) eta dioxinen antzeko PCBen (DL-PCBak) mailak aztertu ditu. Honako hauek dira azterlan horretatik ateratako ondorio batzuk: Lagin gehienetan zegoen, gutxienez, dioxina edo DL-PCB mota bat. NDL-PCBen maila, bestalde, % 68,4koa zen pentsuetan eta % 82,6koa elikagaien laginetan. Elikagai-laginen…

  • Arriskuaren ebaluazioa: kadmioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, kadmioarekiko eta merkurioarekiko dietaren bidezko esposizioa eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean duen arriskua. Balioespen horren emaitzak, berriz, orain argitaratu eta 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Emaitzen artean, besteak beste, honako hauek azpimarra daitezke: Merkurioa: Erabateko merkurioari dagokionez, atzeman da merkurio…

  • Europako herritarren berunarekiko esposizioa elikagaien bidez – EFSA 2012

    EFSAk, bederatzi urtean elikagaien laginak bildu eta aztertu ondoren (guztira 144.206 emaitza analitiko egin dira), honako hauek ondorioztatu ditu: Aztertutako elikagaien erdiak baino gehiagok zuen atzemate- edo zenbatze-mugen azpiko berun-maila. Honako hauek dira elikagai garrantzitsuenak, esposizioari egiten dioten ekarpena dela eta: ogia eta okintzako produktuak (% 8,5), tea (% 6,2), txorrotako ura (% 6,1), patatak…

  • Arriskuaren ebaluazioa: kadmioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, kadmioarekiko eta merkurioarekiko dietaren bidezko esposizioa eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean duen arriskua. Balioespen horren emaitzak, berriz, orain argitaratu eta 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Emaitzen artean, besteak beste, honako hauek azpimarra daitezke: Merkurioa: Erabateko merkurioari dagokionez, atzeman da merkurio…

  • Erresuma Batuan landatutako fruitu eta barazkietan metal astunak neurtzeko azterketa – FSA 2012

    Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britaniarrak (FSA) fruitu eta barazkietako kadmio, berun, kobre, zink eta artseniko mailak aztertu ditu, hain zuzen ere, 2010eko udazkenetik 2011ko udara bitartean Erresuma Batuko laborantzan nahiz saltokietan jasotako fruitu eta barazkietako 1266 laginetan. Emaitzek honako hau erakusten dute: Produktu horietan dauden kadmio, berun eta zink mailak baliokideak dira. Hosto berdeko barazkiek (letxugak,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad