Elikaduran erabiltzen diren olio mineralekiko esposizioa – EFSA 2012

EFSAk berraztertu egin ditu elikaduran erabiltzen diren mineral-olioen –hidrokarburoak– (MOH) inguruko datuak, eta jakinarazi du eragina izan lezaketela kontsumitzaileen osasunean.

Konposatu horiek elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (besteak beste, birziklatutako paperezko edo kartoizko ontzietan eta material horietan inprimatzeko tintetan) erabiltzen dira, bai eta plastikoak zein bilgarriak egiteko gehigarri gisa ere. Halaber, elikagaietako gehigarri eta laguntzailekide gisa ere erabiltzen dira: ez itsasteko agente gisa okintzan/gozogintzan, estalgarri gisa gozogintzan, giza kontsumorako laboreen aleetan erabilitako hauts-ezabatzaile gisa eta abar.

EFSAk hainbat ziurgabetasun egiaztatu ditu MOHren nahasketen osaera kimikoari eta esposizio iturriei dagokienez. Nolanahi ere, elikakateko edozein gunetan kutsadura-iturri posibleak identifikatzea gomendatzen du, konposatu horien zaintzarako programa diseinatu ahal izateko.

Bestalde, FSAk duela gutxi argitaratu zuen azterlan bat, elikagaiekin kontaktuan dauden kartoizko bilgarri edo ontzietan inprimatzeko tintetan (olio mineralez egindakoak) konposatu-mota horiek erabiltzeari buruzkoa. Azterlan horren arabera, bide hori ez da esposizio-iturri garrantzitsua. Hala ere, uste du, EFSAren berrikuspenaren ostean, beharrezkoa izango dela hidrokarburo horiekiko beste esposizio-iturri batzuen inguruan aztertzen jarraitzea.

EFSAren iritzia: olio mineralak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…