Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Radioaktibitate-dosiak Erresuma Batuko elikagaietan eta ingurumenean 2011n – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak, Erresuma Batuko ingurumen-agentziekin elkarlanean, duela gutxi argitaratu ditu 2011n Zaintza Erradiologikoko Urteko Programan jasotako laginen emaitzak. Programaren helburua da elikagaietan erradioaktibitate-maila txikiak mantentzen direla egiaztatzea eta erradioaktibitate-isurien dosiak kontsumitzaileentzat onargarriak direla ziurtatzea. Elikagaietan atzemandako mailak lagungarri dira Erresuma Batuko zentral nuklearren inguruan hazitako elikagaien kontsumitzaileentzako dosi potentziala kalkulatzeko. Halaber, zentral…
-
BFR emergenteak elikagaietan – EFSA 2012
Agiri honetan zerrendatu egiten dira BFRen familiako konposatu posibleak. Horiek ere aintzat hartu beharko dira BFRekiko esposizioa balioestean. Gaur egunera arte deskribatutako BFRez gain (giza esposizioan eragin handiena dutenak), badira beste BFR batzuk: “berriak” edo “emergenteak" deitutakoak. EFSAk honako hauek identifikatu ditu: Genotoxikoak eta kartzinogenoak, zaindu beharrekoak: TDBPP: tris (2,3-dibromopropila) fosfatoa DBNPG: Dibromoneopentil glikola Arriskua…
-
Arriskua balioztatzea: dioxinak, furanoak eta PCBak katalanentzako elikagaietan 12/10/08
ACSAk 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak; batetik, dioxinei (PCDD), furanoei (PCDF) eta bifenilo polikloratuei (PCB) buruzkoak, eta, bestetik, horiek giza osasunean eragiten dituen arriskuei buruzkoak. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Dioxinak eta furanoak (PCDD/F) konposatu lurrunkorrak dira, errekuntza…
-
Azpiegiturak ebaluatzean aintzat hartu beharreko ingurumen-kutsatzaileak – ANSES 2012
Elikagaien Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) argitaratu egin ditu “Azpiegituren inpaktu-azterketen testuinguruan osasun-arriskuen ebaluazioak egitean aintzat hartu beharreko kutsatzaileak hautatzea” izeneko zuzentarauko ondorio eta aholkuak. Argitaratu berri den azterlan horretan, Agentziak azpiegitura berri bat probatzean aztertu beharreko substantziak hautatu ditu; izan ere, arauak hala ezartzen duelako, zenbait ingurumen-faktoreri buruzko ebaluazio-azterlanak egin behar dira, hala nola, airearena,…
-
Ebaluazioa: nutrienteen ingesta eta elikagaien kontsumoa umeen artean (ikerketa pilotua) – EFSA 2012
EFSAk PANCAKE proiektuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitza horiek lanabesak eta protokoloak ezartzen dituzte, bularreko umeen eta 10 urte bitartekoen elikagaien kontsumoari buruzko inkestaren etorkizuneko bateratze paneuroparrerako. Proiektuan zehar bi tresna garatu, probatu eta ebaluatu dira, eta biek elikagaiei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen dute: hiru egunean kontsumitutako elikagaien egunerokoa, adingabearen familiarekin edo zaintzailearekin erkatuta. ondoz…
-
Arriskuaren profila: toxoplasma Erresuma Batuan – FSA 2012
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziako (FSA) Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikoari buruzko Aholkularitza Batzordeak (ACMSF) toxoplasmaren arriskuaren profila egin du elikakatean, Erresuma Batuan. Batzorde horrek berrikusi egin du gaur egungo toxoplasmosiaren prebalentzia Erresuma Batuko animalien artean, elikagaietan zein gizakien artean, eta identifikatu egin ditu, batetik, ikerketa-lan handiena zein arlotan egin behar den jakiteko zein kutsadura-maila dagokien elikagaiei, eta,…
-
Azterlana: Erabateko Dietari buruzko Azterketak Europako iparraldeko herrialdeetan. 2012/09/17
Elikagaien Segurtasuneko Europako iparraldeko agentzia eta erakundeek NORDIRA proiektuaren emaitzak argitaratu dituzte. Proiektu horren xedea zen 2000. urtetik 2012. urtera bitartean egindako Erabateko Dietari buruzko Azterketak biltzean jasotako esperientzia partekatzea eta Arriskuen balioespenean aplikatzea. Proiektuak hiru urte iraun du eta hiru urte horietan balioetsi egin dute elikagaietan dauden zenbat kutsatzaile kimikorekiko esposizioa. Honako hauek dira,…
-
EFSAren Europako adituen datu basearen jarduerak 2011n 12/09/03
EFSAren adituen datu basea (EDB) 2008an osatu zen. Helburu nagusia zen EFSAri eta estatu kideei elikagaien segurtasunaren eta pentsuen arloan (nutrizioa, toxikologia, kimika, animalien osasuna eta ongizatea, eta landareen osasuna zein babesa barne) aholkuak eman ahal dizkieten zientzialari adituen datu-basea osatzea. Aditu horiek EFSAri laguntzen diote zientzia-aholkularitza bikaina ematen, denbora errealean, Europako arriskuen kudeatzaileei (Europako…
-
Arraina izozteko betekizunak lasaitu egin dira Erresuma Batuan – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) iragarri du Erresuma Batuan gordinik jateko hazten diren arrain-espezieak ez direla zertan izoztu erabili aurretik. Izozteko neurriak lasaitu egin dira Eskoziako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak egiaztatu egin duelako parasitoek ez dutela arriskurik eragiten arrain-haztegietako izokinetan. EFSAk 2010ean arrainetako parasitoei buruz argitaratutako zientzia-iritziaren ondoren, Europako Batzordeak arrainaren higieneari buruzko legeria berrikusi zuen…
-
Berezi@ Kutsazaile Organiko Iraunkorrak – ELIKA 2012
Kutsatzaile Organiko Iraunkorrak (KOI), nazioartean ingelesezko POP (Persistent Organic Pollutants) akronimoarekin ezagutzen direnak, ezaugarri berezi jakin batzuk (iraunkortasuna, biometaketa eta toxikotasuna) dituzten substantzia kimikoak dira. Hain zuzen, ezaugarri horien ondorioz dira giza osasunerako eta ingurumenerako mehatxu garrantzitsuak mundu-mailan. Hori dela eta, Nazioarteko Komunitateak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken hamarkadetan, horiek erregulatu eta kontrolatzeko. Artikulu honetan,…