Zientzia-iritzi berria: beauverizina eta eniatina mikotoxinak 14/08/20

Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion zientzia-irizpena emateko elikagai eta pentsuetan beauverizinaren eta eniatinaren presentziak gizakien eta animalien osasunari eragin diezaioketen arriskuari buruz. Xede horretarako, elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko aleetan beauverizinarekin eta eniatinarekin loturiko analisien 12.685 emaitza ebaluatu ziren guztira.

Beauverizina eta anitinak Fusariumen hainbat espeziek sortutako mikotoxinak dira. Eniatinak ebaluatzeko, A, A1, B eta B1 eniatinen batuketa hartu da kontuan. Beauverizinaren eta eniatina guztien esposizio kronikoan garrantzi gehien duten faktoreak honako hauek dira: zerealak eta zereal-aleekin eginiko produktuak, bereziki “ogia eta opilak", "okintza fineko produktuak" eta "pasta".

EFSAko adituen taldeak honako ondorio hauek atera ditu:

  • Gizakien osasunerako ez dago beauverizina eta eniatinen esposizio altua atzemateko moduko arriskurik. • Ziurgabetasuna dago esposizio kronikoari dagokionez; izan ere, ez dago arriskua ebaluatzen laguntzen duen datu esanguratsurik.
  • Beharrezkoa da toxikotasunari buruzko datuak in-vivo osatzea, gizakiengan izan dezakeen arriskua ebaluatzeko.
  • Animalien artean beauverizina eta eniatinen esposizioa sortzen da, nagusiki, zereal-aleak eta zerealen azpi-produktuak kontsumitzearen ondorioz.
  • Ebaluatutako informazioaren arabera, ez dirudi beauverizinarekiko eta eniatina guztiekiko esposizio altua duten eskortako animalien eta laguntza-animalien osasunean kontrako ondoriorik atzeman daitekeenik.
  • Era berean, eta datuen arabera, ez dirudi ondorio kaltegarriri ager daitekeenik eskortako hegaztiak esposizio kronikoan egoteagatik. Bestalde, ez dago datu nahikorik esposizio kronikoa gainerako animalia-espezieetan baloratzeko.

EFSAren iritzia – beauverizinak eta eniatinak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…