Patogenoen presentzia jatetxeetako menuetan – BCC 2016

Basque Culinary Center-ek (BCC) ikerketa bat egin du, jatetxeetako menuak irakurtzen dituzten kontsumitzaileen eskuen eta jatetxe horietan kontsumitzen diren elikagaien artean gerta daitekeen bakterio bidezko kutsadura gurutzatua ikertzeko.

Emaitzak ikusita, jatetxeetako menuak elikagaien bidez transmititzen diren zenbait gaixotasunen bektore izan daitezke, baldin eta ez badira erregulartasunez garbitzen eta desinfektatzen.

Ikerketa hau egiteko, BCCren artxibo historikoko paperezko, kartoizko eta plastikozko hamabi menu eta Donostiako hainbat jatetxetako plastikozko hamabi menu (jada ez dago paperezko menurik) aztertu ziren, mikroorganismo aerobiorik bazegoen aurkitzeko, bereziki E. coli eta S. aureus.

Emaitzen arabera, ez dago patogenorik BCCn artxibatutako menuetan, denbora luzez kontserbatu direlako, baina bai jatetxeetako menuetan.E. coli bakterioak 12 ordu iraun dezake bizirik, eta S. aureus bakterioak, 24 ordu.Hori dela eta, mikroorganismoa hauek 24 orduan kartetatik hatz-mamietara igaro daitezke.

Zerbitzarien eta manipulatzaileen zein bezeroen higiene faltak eragiten du nagusiki gainazalen, menuen, eskuen eta elikagaien arteko kutsadura gurutzatua.

Ikerketan ondorioztatu da arazo hau saihesteko ezinbestekoa dela eskuak garbitzea, baita elikagaiekin harremanetan dauden gainazalak eta kartak desinfektatzea eta garbitzea ere.

Adituek diote menuak aurkezteko higienikoagoa dela papera erabiltzea plastikoa erabili beharrean, kutsadura handiagoa baita plastikoan, ura bertan gelditzen delako eta horrek bakterioak haztea eragiten duelako.Gainera, paperean tinta egoteak murriztu egiten du bakterioak bertara atxikitzea.Horrez gain, paperezko kartak maizago aldatzen dira, zikinkeria hobeto ikusten delako plastikozkoetan baino.

 

BCCren azterlana: Pathogen Persistence in Restaurant Menus

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…