Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien industria

  • Aldaketak elikadura-gehigarriei buruzko legedian

    Elikadura-gehigarri bat baimentzeko segurtasuna ebaluatu behar da, eta hori Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) egiten du. Elikadura-gehigarri guztiak etengabe ber(ebaluatzen) ditu EFSAk, baimenduen zerrendako gehigarri guztien segurtasuna bermatzeko xedearekin. Berrebaluazio horren barruan, aldaketak egiten dituzte elikadura-gehigarriei eragiten dien legedian. Argitaratu berri dituzten bi araudik berrikuntzak ekarri dituzte gehigarrien arloan, bereziki bularreko haur eta haur txikientzako elikagaien eta…

  • Erregistro Sanitarioa (RGSEAA): zure elikagaien segurtasunaren oinarria

    Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorra (RGSEAA) datu-base publikoa da, eta helburu du osasun publikoa eta kontsumitzaileen interesak babestea. Erregistroan gizakiek kontsumitzeko elikagaiak ekoitzi, ontziratu, biltegiratu, banatu, garraiatu eta inportatzen dituzten elikagai-enpresen errolda jasotzen da. Ekoizpen primarioaren ondorengo faseetan jarduten duten elikagai-enpresa guztiek ez dute RGSEAAn inskribatuta egon behar, eta, gainera, badira elikagai-enpresen bestelako…

  • RASFF – ELIKAGAIAK: 2025eko hirugarren lauhilekoaren laburpena

    2025eko hirugarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1831 jakinarazpen izan dira. Horietatik 470 alertak izan dira (%25,5), 870 informazio-jakinarazpenak (%47,5) eta 491 mugan egin diren ukapenak (%27). Gehien jakinarazi diren kutsadurak: Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak: RASFF – ELIKAGAIAK: 2025eko hirugarren lauhilekoaren laburpena

  • Kutsadura gurutzatua eta alergenoak zuhurtziaz etiketatzea:interpretazio-oharra

    AESAN erakundeak interpretazio-ohar bat argitaratu du borondatezko prozedura bat deskribatzeko. Helburua da zuhurtziaz etiketatzea justifikatuko luketen baldintza batzuk zehaztea, nahi gabe alergenoak agertzen direnerako elikagai ontziratuetan. Codex Alimentariusen gidalerroetan berriki eman diren aurrerapausoek eta FAO/OMEko adituen txostenek bultzatu dute prozedura hori egitea. Irizpideak eman nahi dira alertak kudeatzean sortutako zalantzei erantzuteko. Hala, erreferentzia-dosietan eta ekintza-mailetan…

  • Sufre-dioxidoarekiko eta sulfitoekiko elikagaien esposizioa, elikadura-gehigarri gisa erabiltzean

    2022an, EFSAren elikadura-gehigarrien eta aromatizatzaileen panelak (FAF panela) sufre-dioxidoak eta sulfitoak berriro ebaluatu zituen (E220 – E228). Datu biologiko eta toxikologikoen faltagatik, ondorioztatu zuten egungo toxikotasunaren datu-basea ez zela nahikoa eguneroko ahorakin onargarri bat (EAO) finkatzeko, eta, ondorioz, taldekako behin-behineko EAO kendu zuten. Panelaren arabera, gehigarri horien elikadura-esposiziorako esposizio-tarteak (ET) gutxienez 80koa izan behar zuen.…

  • Gosarirako produktuen elikadura-kalitatearen arloko arau jakin batzuk aldatu dira

    Argitaratu berri da 1026/2025 Errege Dekretua, zeinaren bidez gosarirako produktuen elikadura-kalitatearen arloko arau desberdinak aldatzen diren. Horren bidez, estatuko esparruan gehitu dira Europar Batasuneko (EB) gosariari buruzko zuzentarauetan egindako aldaketak. Errege Dekretu horren bidez, elikagaien industrian berrikuntza sustatzen da, dieta osasungarriagoak bultzatu eta kontsumitzaileen eskura dagoen informazioa hobetu egiten baita, elikadura-hautu informatuagoak ahalbidetzeko. Aldaketen helburua…

  • Berritasunak animalia-jatorriko elikagaien higiene-arauetan

    Batzordearen 2025/1449 (EB) Erregelamendu Eskuordetua argitaratu da; horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 853/2004 (EE) Erregelamenduaren III. eranskina aldatzen da, etxeko ungulatuen premiazko hilketarako, gatzunetan izoztutako atunerako eta oso findutako produktuetarako berariazko higiene-neurriei dagokienez. Hauek dira Erregelamenduak barne hartzen dituen berritasun nagusiak: Etxeko ungulatuen premiazko hilketa: Animalia horietatik ateratako haragia giza kontsumora bidera liteke baldin…

  • Azido sorbikoaren eta potasio sorbatoaren erabilera tratamendu terminokorik jaso ez duten barazki-mousseetan

    Batzordearen 2025/2060 (EB) Erregelamendua argitaratu da; horren bidez, aldatu egin da elikagai-gehigarriei buruzko 1333/2008 (EE) Erregelamenduaren II. eranskina. Azken horrek baimentzen du, halaber, azido sorbikoa (E 200) eta potasio sorbatoa (E 202) erabiltzea, kontserbagarri gisa, tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseetan. Tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseek 3,5 eta 5,5 arteko pH-a dute, eta ezin…

  • Elikagai-osagarrien etiketatzearen eta osaeraren kontrolerako gida: interpretazio‑oharrak

    AESANek Elikagai-osagarrien etiketatzearen eta osaeraren kontrolerako gidako interpretazio-oharren hirugarren bertsio bat argitaratu du. 2016an eta 2023an beste bi bertsio argitaratu zituen. Interpretazio-oharrek Elikagai-osagarrien lantaldean adostutako araudia interpretatzeko irizpideak ezartzen dituzte. Dokumentuan zailtasun bereziak dituzten alderdiak, legezko hutsuneak edo agintaritza eskudunen arteko irizpide-aldeak jasotzen dira; eta helburua da kontrol ofizialerako tresna azkarra eta dinamikoa eratzea. Gida…

  • Berriz ebaluatzea K azesulfamoa (E 950) elikagai-gehigarri gisa

    EFSA Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak irizpen bat argitaratu berri du, K azesulfamoa (E 950) elikagai-gehigarri gisa berriz ebaluatzeko. K azesulfamoa (E 950) baimenduta dago Europar Batasunean (EB), 1333/2008 (EE) Erregelamenduarekin bat. Berriro ebaluatzeko, zehatz-mehatz berrikusi behar izan dira dauden baimenak, egindako ebaluazioak eta zientzia-datu berriak. Ikusi da K azesulfamoa (E 950) egonkorra dela zenbait baldintzatan;…