Noticias
Filtrar por área:
Elikadura osasungarria
-
Elikagaietako trans gantzen edukia, 2015 – AECOSAN 2016
AECOSAN agentziak Espainiako elikagaiek duten trans gantz-azidoen (TGA) edukiari buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. 2015. urtean kontsumo handiko 277 elikagairen TGA edukia, koipe kopuru osoa eta koipe kopuru osoarekiko TGAen ehunekoa aztertu zituzten. Emaitzen arabera, elikagai talde guztietan, TGAen batez besteko edukia 0,6 g/100 g produktu baino txikiagoa zen, gurinen kasuan izan ezik: gurinetan, 2,0…
-
Burdinaren eta kobrearen erreferentziazko dietetika-balioak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) burdinaren eta kobrearen erreferentziazko dietetika-balio berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat. Burdina Dietatik eratorritako burdina-ingestaren premia fisiologikoen konbertsiorako, Panelak honako xurgatze-balio hauek erabili ditu: % 16 gizonentzat eta % 18 emakumeentzat, ferritina serikoaren 30 mg/l-ko kontzentrazioa aintzat hartuta. Gizonei dagokienez, aintzatetsi da egunean batez beste 6 mg behar…
-
IARCren jakinarazpena: haragi gorriaren eta prozesatuaren kartzinogenotasuna – IARC 2015
IARCek (Minbiziaren Ikerketarako Agentziak) haragi gorria eta haragi prozesatua gehitu ditu Sailkapen Estandarraren zerrendan.Zerrenda hori lau talde handitan dago banatuta: 4. taldetik ("Seguruenik ez da kartzinogenoa gizakiarentzat") 1. taldera ("Kartzinogenoa gizakiarentzat") Haragi gorria Haragi gorria 2A taldean sartu dute (seguruenik kartzinogenoa gizakiarentzat). Horrek esan nahi du badirela ebidentzia argiak esan ahal izateko ondorio hori eragiten…
-
E bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) E bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat. EFSAko adituek uste dute jada ez dagoela ebidentzia zientifiko sendorik herritarrentzako batez besteko beharrak eta erreferentziazko ingestak ezartzeko; beraz, Ingesta Egokiaren (IE) balioak ezarri dituzte, Europako herritar osasuntsuengan, hau da, bitamina horren gabeziarik ez dutenengan, ikusitako α-tokoferolaren…
-
B12 bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) B12 bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat, kobalaminaren Estatuko biomarkatzaile-konbinazio batean oinarrituta. Hona hemen hainbat herritar-talderentzat ezarritako erreferentziazko balioak: Helduentzat, kobalaminaren Ingesta Egoki hau ezarri da: 4 µg/egun. Horretarako, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan behatutako ingestak hartu dira kontuan, 4,2 eta 8,6 µg/egun artekoak- Haurrentzat…
-
Kafeina:EFSAren zientzia-irizpena – EFSA 2015
EFSAk kafeinaren inguruan eman duen azken zientzia-irizpenean honako datu hauek aurki ditzakegu: Helduak (haurdunak izan ezik) Ingesta akutua 200 mg kafeinako ingesta bakar batek (3 mg / gorputz-pisuaren kg 70 kg-ko heldu batentzat) ez da arriskutsua heldu osasuntsu batentzat. Kopuru horrek berak ez du arriskurik eragiten, balin eta ariketa fisikoa egin baino 2 ordu lehenago…