Burdinaren eta kobrearen erreferentziazko dietetika-balioak – EFSA 2015

EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) burdinaren eta kobrearen erreferentziazko dietetika-balio berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat.

Burdina

Dietatik eratorritako burdina-ingestaren premia fisiologikoen konbertsiorako, Panelak honako xurgatze-balio hauek erabili ditu: % 16 gizonentzat eta % 18 emakumeentzat, ferritina serikoaren 30 mg/l-ko kontzentrazioa aintzat hartuta.

Gizonei dagokienez, aintzatetsi da egunean batez beste 6 mg behar dituztela. Aintzat hartuta egunean 0,95 mg burdina gal daitekeela eta 97,5 pertzentilekoek izaten dituzten dieta-beharrak, Herritarrentzako Erreferentziazko Ingesta (PRI) ezarri da: 11 mg/egun.

Emakumeei dagokienez, berriz, bereizi egiten ditu menopausia igaro duten emakumeak (gizonezkoentzako adinako erreferentziazko ingesta ezarri da) eta menopausiara iritsi ez diren emakumeak. Azken horientzat aintzat hartu behar da hilekoarekin galtzen duten burdina.Hori dela eta, menopausiara iritsi ez diren emakumeen % 95en beharrak asetzeko,16 mg/eguneko Herritarrentzako Erreferentziazko Ingesta (PRI) ezarri da.Haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeentzat, menopausiara iritsi ez diren emakumeentzat adinako erreferentziazko balioak ezarri dira.

Umeentzat, zenbatespena egitean aintzat hartu dira hazteko premiak. Hortaz, honako Erreferentziazko Ingesta hauek ezarri dira, adinaren arabera:

  • Bularreko umeak (7-11 hilabete):11 mg/egun
  • 1 eta 6 urte bitarteko neska-mutilak:7 mg/egun
  • 7 eta 11 urte bitarteko neska-mutilak:11 mg/egun
  • 12 eta 17 urte bitarteko mutilak:11 mg/egun
  • 12 eta 17 urte bitarteko neskak:13 mg/egun

Iritzi hau argitaratuta, EFSAk argitu egin ditu nerabezaroan eta hilekoa hasten denean izaten den burdina-premiaren inguruko zalantzak.

Kobrea

Kobrearen biomarkatzaile egokirik ez dagoenez eta eskura dauden azterlanak mugatuak direnez, Panelak ezin izan du Erreferentziazko Ingestarik (PRI) ezarri. Hori dela eta, Ingesta Egokiaren (IE) mailak baino ez ditu definitu, Europako hainbat herrialdetako batez besteko ingestan oinarrituta; izan ere, ez dago ebidentziarik Europako herritarrekkobre gutxiegi dutela frogatzeko.

Panelak Ingesta Egokiaren (IE) honako balio hauek proposatzen ditu herritar-taldeentzat:

  • Bularreko umeak (7-11 hilabete):0,4 mg/egun
  • 1 eta 3 urte bitarteko haurrak:0,7 mg/egun
  • 3 eta 10 urte bitarteko haurrak:1 mg/egun
  • 10 eta 18 urte bitarteko mutilak eta neskak:1,3 mg/egun mutilentzat eta 1,1 mg/egun neskentzat.
  • Herritar helduak:1,6 mg/egun gizonentzat eta1,3 mg/egun emakumeentzat.
  • Haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeak:1,5 mg/egun, aintzat hartuta kobre gehiago behar dela haurdunaldian umekian eta kareneanpilatutako kobre-kopurua betetzeko. Halaber, aintzat hartu da edoskitzaroan behar den kobre-kopurua.

Burdina:

Scientific Opinion on Dietary Reference Values for iron

Burdinaren Zientzia Iritziaren zirriborroaren gainean jendeari egindako kontsultari buruzko txostena

Kobrea:

Scientific Opinion on Dietary Reference Values for copper

Kobrearen Zientzia Iritziaren zirriborroaren gainean jendeari egindako kontsultari buruzko txostena

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…