Noticias
Filtrar por área:
Elikadura jasangarria
-

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu
| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea indarrean sartu berri denez, elikadura-kateko agente guztiek lehentasun-hierarkia bat jarraitu behar dute elikagaiak galtzea eta alferrik galtzea prebenitzeko, eta hor…
-
FutureFoodS lankidetzaren proposamen osoak aurkezteko epea gaur irekitzen da
Aurkeztutako 224 proposamenak ebaluatu ondoren, 46 proposamen gonbidatu dira azken proposamenak aurkeztera; horien artean ikerketa eta berrikuntzarako euskal zentro baten parte-hartzea duen proposamen bat dago.
-
Eskola-jantokietako elikagaien xahuketaren analisia, GUSTOS proiektuaren barruan
Hemen aurkezten ditugu EAEko eta Kataluniako 19 eskola-jantokitan egindako elikagaien xahuketaren hasierako neurketaren emaitzak.
-

Aurrera jarraitzen dugu GUSTOS proiektuko esku-hartze hezigarriekin eskola-jantokietan
10 ikastetxek ekintza hezigarriak ezarri dituzte eskola-jantokietan, elikagaien xahuketa murrizteko dituzten ondorioak aztertzeko
-

Euskadiko 10 eskolak bat egin dute GUSTOS proiektu europarrarekin
Euskadiko 10 eskola pilotuk bat egin dute GUSTOS proiektu europarrarekin. Horren barruan, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa saihesteko neurketa eta …
-
Plastikoen zirkulartasuna bizkortzeko neurri-sorta berria
Ekonomia zirkularra funtsezko faktorea da Europako ingurumen- eta klima-helburuak lortzeko, eta ezinbestekoa da segurtasun ekonomikoa, erresilientzia eta lehiakortasuna bermatzeko. Benetako ekonomia zirkularrerako urratsak motelegiak dira oraindik.
-
Ez bota janaririk Gabonetan
Azken urteetan bezala, beste kanpaina batekin gatoz, euskal gizartea elikagaiak alferrik galtzearen inguruan kontzientziatzeko. Mezuak eta aholkuak oraingoan etxeetan elikagaiak alferrik galtzeko arrazoi nagusian oinarrituko da: plateretan utzitako soberakinak. Mezu hauek Gabonetako denboraldian zabalduko dira sare sozialen eta irrati-iragarkien bidez. Gainera, erreferentziazko zenbait preskriptorek beren sareen bidez zabalduko dute kanpaina. Sare sozialetan jarraitzera eta argitaratuko…
-
Euskadiko Elikagaien Ontzi eta Bilgarrien Berrikuntzarako hirugarren Topaketako emaitzak
ontzi | BASQUE FOOD PACKAGING Innovation Hub sendotu egin da 3 urteren ostean, eta ia 600 agente atxiki zaizkio, hala nola berrikuntza kolaboratiboko plataforma, euskal enpresari elikagaien bilgarriaren iraunkortasuna hobetzen laguntzen diona. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ontziak eta bilgarriak jasangarriagoak izan daitezen aktiboki lanean ari diren euskal elikagaien sektoreko 25…
-
2025eko Euskadi Kontsumo Saria
Zorionak Plataforma-kideok! Zorionak elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma osatzen dugun enpresa eta erakunde guztiei. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EAEko Kontsumoko Euskadi 2025 Saria eman berri dio gure plataformari, 2. kategorian, kontsumo arduratsua sustatzen duten «enpresa-jardunbide egokiei» ematen zaiena. Sari garrantzitsu hau, Plataforma egiten ari den lanaren aintzatespena da, eta osatzen duten eragile guztien lan ona berresten…
-
Eurostatek Europako 2023ko elikagaien xahuketaren zifrak argitaratu ditu
Eurostatek Europar Batasuneko elikagai-hondakinen kopuruaren lehen jarraipen estatistiko espezifikoaren emaitzak aurkeztu ditu, sektore ekonomikoaren arabera, 2023. urterako.