Aurrera jarraitzen dugu GUSTOS proiektuko esku-hartze hezigarriekin eskola-jantokietan

10 ikastetxek ekintza hezigarriak ezarri dituzte eskola-jantokietan, elikagaien xahuketa murrizteko dituzten ondorioak aztertzeko.

Martxoan, GUSTOS proiektu europarraren esku-hartze hezigarriak garatu dituzte 20 eskola parte-hartzaileetako 10etan, 2 Euskadin eta 8 Katalunian. Horietan, aurretik, beren eskola-jantokietako elikagaien xahuketaren hasierako zenbaketa egin zuten.

Esku-hartze hezigarri horiek Espigoladors Fundazioak koordinatu ditu, eta hiru jarduketa-lerrotan egituratu dira: jantokiko langileentzako prestakuntza, jolas hezigarrien dinamizazioa jantokiko orduan, eta ikaskuntza- eta zerbitzu-proiektuak garatzea ikastorduetan. Ikastetxe bakoitzak esku hartzeko tipologia bakar bat aplikatu du. Hortaz, horien eraginkortasuna alderatu ahal izango da benetako testuinguruetan.

ELIKAk laguntza teknikoa eman du bitartekaritza- eta jarraipen-prozesuan, bildutako datuen kalitatea bermatuta. Ildo horretan, ikastetxeak elikagaien xahuketa monitorizatzen ari dira esku-hartzeak gauzatu aurretik, bitartean eta ondoren, benetako inpaktua ebaluatzeko helburuarekin.

Esku-hartze hezigarriak aplikatu ez dituzten ikastetxeetan, esku-hartze gastronomikoak maiatzaren amaieran ezarriko dira, GOe Tech Centerrek koordinatuta, Euskadiko 8 ikastetxetan eta Kataluniako 2 ikastetxetan

Proiektuaren helburu nagusia da parte hartzen duten eskola-jantokietan gutxienez elikagaien xahuketaren % 15 murriztea, eta, horren bidez, ebidentzia sortzea horrelako soluzioak beste testuinguru batzuetan errepikatzeko.

Eguneraketa data: 2026/05/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…