Noticias

Filtrar por área:

Arrantza

  • Arrainaren eta mariskoaren kalitatea eta segurtasuna ebaluatzea eta kudeatzea 14/09/18

    FAOk argitaratu duen liburu batean biltzen dira arrain eta mariskoen segurtasunari eta kalitateari buruzko azken ezagutzak; besteak beste, sor daitezkeen arriskuei, klima-aldaketak mariskoen segurtasunean duen eraginari eta lege-esparruaren azken aldaketei buruzkoak. Liburuan zehatz berrikusten dira arrainei eragiten dieten eta osasun publikoari arazoak eragiten dizkieten arrantza-produktuen arriskuak, izan biologikoak (bakterio patogenoak, histamina, birusak, parasito eta biotoxinak),…

  • “Eskolar” eta “Eskolar beltza” arrainak kontsumitzeko gomendioak – AECOSAN 2014

    Arrain horiek kontsumitzeak urdail-hesteetako nahasmendua eragin dezake zenbait pertsonen artean. Beraz, oso garrantzitsua arrain-espeziearen etiketa (izen komertziala eta zientifikoa) identifikatzea eta kontsumitzaileari informazioa ematea espezie horiek kontsumitzeak izan lezakeen arriskuaren inguruan eta arrain horiek prestatzeko edo egosteko modurik egokienaren inguruan. Horixe da, hain zuzen ere, AECOSANek argitaratu berri duen triptikoan ematen duen gomendioa. Eskolarrak (Ruvettus…

  • 2014-2020 Akuikulturaren urte anitzeko plan estrategikoa 14/07/28

    Itsas hazkuntzen eta hezkuntza kontinentalen batzorde nazional aholkulariek onetsi egin dute Espainiako akuikulturaren urte anitzeko plan estrategikoa (2014-2020). Horren helburu nagusia da Europar Batasunean etorkizuneko jardueratzat jotzen den sektorea zabaltzen eta indartzen laguntzea. Egungo egoeraren eta sektore horretako hazkunde-ikuspegiaren azterketa oinarri hartuta, Planak ezarri egiten ditu uretako jardueraren garapen ordenatua eta iraunkorra babesteko jarraitu beharreko…

  • Animalia-jatorriko irinak erabiltzea akuikulturan 14/07/09

    Argitaratu egin dute 578/2014 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, elikagaietarako animaliak animalia-jatorriko zenbait pentsurekin elikatzeari buruzko Europar Batasuneko araua Espainian aplikatzeko xedapenak ematen dituena. Halatan, estatuko legedian sartzen dira Europako azken xedapenak. Horiek ahalbidetu egiten dute berriz erabiltzea eraldatutako animalia-proteinak (hausnarkariak ez diren animalienak) eta horrelakoak dituzten pentsuak berriz erabiltzea akuikulturan, animaliak elikatzeko. Araudi berriak ezartzen…

  • Eskualdeen Batzordearen aholkuak arrantzarako laguntzetarako 14/04/23

    Eskualdeen Batzordeak emandako irizpenean arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako estatuaren laguntzei buruzko arauak berrikustearen alde egiten da. Halaber, nabarmendu egiten da garrantzitsua dela berrikuste-lan hori Arrantza Politika Erkidearen (APE) berrikuspenean eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) zein beste finantzazio-programa batzuei buruzko negoziazioetan kokatzea. Batzorde horrek nabarmendu egin du sektoreak bizi duen paradoxa: alde batetik, beharrezkoa…

  • Arrantza-produktuen segurtasuna Espainian: FVOren ikuskaritzaren emaitzak 14/03/19

    Elikagaien eta Albaitaritzaren Bulegoak (FVO) argitaratutako azken txostenean jaso egiten dira lau autonomia-erkidegoetan arrantza-produktuen segurtasunaren inguruan eginiko ikuskaritzaren emaitzak. Euskadi izan da autonomia-erkidego horietako bat, eta ikuskaritza 2013ko maiatzaren 20tik 31ra bitartean egin zen. Bada, ikuskaritza-lan horren emaitza orokorra da Arrantza Produktuen Kontrol Ofizialeko Sistema onargarria dela. Gainera, hobekuntzak atzeman dira, aurreko ikuskaritzaren (2008an egin…

  • Kontserban dauden hegalabur-espezieen benetakotasuna ziurtatzeko metodo berria 14/03/04

    Metodo berri bat sortu da, kontserban dauden hegalabur-espezieen benetakotasuna 24 orduan ziurtatzeko. Zehazki, Azti-Tecnaliako laborategiek sortu dute, eta kontserban dagoen prozesatutako hegalaburraren DNA atzemateko sistema ENACek egiaztatu du. Bada, horren bidez posible da espezieak bereiztea (iparraldeko hegaluzea, yellowfina edo moja), baita elikagai prozesatuetan ere. Orain arte, DNA ezartzeko metodologia genetikoek zenbait egun behar dituzte, behin…

  • Animalien ongizatea akuikulturan 14/02/25

    Animalien Ongizatearen Batzorde Britainiarrak (FAWC) iritzi bat eman du akuikulturako arrainen ongizateari buruz. Horren bidez egiaztatu du azken urteotan hobetu egin direla akuikultura-ustiategi askoren diseinua eta kudeaketa, nahiz eta uste duten esparru horretan oraindik ere erronka asko dagoela. Batzordeak gaixotasunak eta parasitoak jo ditu arrainen ongizatearen arazo nagusitzat, eta operatzaileei eskatu die espezie berriak hazi…

  • Kontsumitzaileei arrantza-produktuez ematen zaien informazioaren betekizun berriak 14/01/08

    Argitaratu berri den 1379/2013 Araudiak (EE) araupetzen du kontsumitzaileei arrantza- eta akuikultura-produktuak saltzen zaizkienean eskaini beharreko nahitaezko informazioa, kontsumitzaileei elikaduraz ematen zaion informazioari buruzko 1169/2011 Araudiak (EE) ezarritako betebeharretan eragin gabe. Betebehar berri horiek 2014ko abenduaren 12tik aurrera ezarriko dira. Araudi berri horrek, halaber, araupetu egiten du produktuei borondatez ezar dakiekeen informazioa; hala nola, harrapatze-…

  • ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN ARLOKO BETEKIZUNAK ARRANTZA SEKOTAREAN – ELIKA 2014

    Atal honetan, ekoizpen primarioko langileek eta elikagaiak eraldatzeko industriakoek ezagutu eta aplikatu ahalko dituzte eguneroko ekintzan bete beharreko elikagaien segurtasuneko alderdiak. Bi informazio maila egongo dira, honako hauei zuzenduta: ELIKAGAIEN INDUSTRIARI: Bertan, hainbat gairi buruzko informazioa egongo da: osasun baimena eta berori lortzea, autokontrol sistema zer den eta nola ezar daitekeen, trazabilitatea jarraitzeko erregistratu beharreko…