Noticias
Filtrar por área:
Arrantza
-
Tretzaontzi eta lantegi-ontzientzako Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburua 18/02/15
Legatzen, Zefalopodoen eta Askotariko Espezieen Ontzi Izoztaileen Ekoizleen Elkarteak (OPPC-3) Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburu bat argitaratu du lantegi-ontzi izoztaileentzat eta tretzaontzi izoztaile eta mistoentzat. Gidaliburu hori erabili ahal izango dute Arriskuen Analisiaren eta Kontrol Puntu Kritikoen eskuliburuak egiteko oinarri gisa. Gidaliburuaren helburua da armadoreei eta tripulatzaileei zenbait jarraibide ematea arrantzatutako produktuak manipulatzeko jardunbideak hobetzeko…
-
Akuikulturaren kudeaketa Sanitariorako Gida 17/11/02
Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) Akuikulturaren Kudeaketa Sanitariorako Gida bat argitaratu du. Bertan, Estatuko eta Europar Batasuneko uretako animalien gaixotasunen arloko araudi-esparrua aztertzen da eta akuikultura-ustiategiak kudeatzeko zenbait baldintza ematen dira, gaixotasun horiek agertzea saihesteko edo, hori ezinezkoa denean, gaixotasunak ahalik eta kosturik txikienarekin eta ahalik eta azkarrena kontrolatzeko. Baldintza…
-
Histaminak eragindako elikadura-intoxikazioa – Informazio-oharra 17/05/10
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren mendeko Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Agentziak jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzari histaminagatiko elikadura-intoxikazioa jasan duten pertsonen zenbait kasu agertu direla, atuna jateagatik. Erregistratu diren kasuen artean, 25 Andaluzian detektatu dituzte, 11 Madrilen eta 2 intoxikazio arin Euskadin. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren…
-
Elikagaietako mikroplastikoak 16/07/06
Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) eskari bat egin zion EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Adituen Panelari, elikagaietako mikroplastiko eta nanoplastikoen presentziari buruzko balorazio bat egin zezan, bereziki arrainei eta itsaskiei erreparatuta. Mikroplastiko primarioak neurri jakin batekin fabrikaturiko plastikoak dira, eta mikroplastiko sekundarioak, berriz, zatiketaren bidez sortutakoak. Nanoplastikoak, bestalde, ingeniaritzako materiala erabilita sor daitezke, edo hondakin mikroplastikoen…
-
Ostren heriotza-kausak eta prebentzio-neurriak – EFSA 2015
EFSAko Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Panelak ostren heriotza masiboen areagotzeari buruzko zientzia-iritzi bat argitaratu du. Horretan, OsHV-1 eta Vibrio aestuarianus birusen eta heriotza-tasa horren arteko harremana ikertzen da; halaber, prebentzio-neurrien eraginkortasuna eta gaixotasun horien kontrola aztertzen dira. 2008. urtetik, Pazifikoko ostren (Crassostrea gigas) heriotza masiboaren patroi berri bat aurkitu da Frantzian eta Europako beste herrialde…
-
3D animazioak Anisakisari buruz 15/02/20
Europako PARASITE proiektuaren esparruan, hiru dimentsioko bi animazio sortu dira, Anisakis parasitoaren bizitza-zikloarekin, giza infekzioarekin eta Anisakisari ematen zaion erantzun immunearekin lotuta. PARASITE proiektua VII. Esparru Programan dago kokatuta, eta helburutzat du ikerketak egitea arrainen bidez transmititutako arriskua atzemateko, zaintzeko eta murrizteko, aintzat hartuta EFSAk 2010eko Arrisku Ebaluazioan atzemandako ikerketa-beharrizanak. Proiektuan 13 herrialdek dute ordezkaritza;…
-
Puxika-arraina:informazio-oharra 14/11/11
Azken hilabeteotan ikusi da gure kostaldean puxika- edo danbolin-arrain (Lagocephalus lagocephalus) batzuk agertu direla. Arrain hori oso ezaguna da gure kostaldean; baina, 2014an areagotu egin dira arrain horren agerrerak Kantauri itsaso osoan. Bereziki, arrantzale afizionatuei ohartarazi behar zaie erantsitako dokumentuetako argazkietan agertzen den arrainaren antzeko bat aurki dezaketela. Hartutako prebentzio-neurriak Kontrol-ikuskatzeak: ikuskaritza horiek areagotu egin…
-
Arrantza-produktuak egoki etiketatzen ikasteko modulua – FDA 2014
Elikagai eta Sendagaien Estatu Batuetako Administrazioak (FDA) ikasketa-modulu bat sortu du, linean, arrantza-sektoreari laguntzeko arrantza-produktuak egoki etiketatuko direla bermatzen. Modulu hori hiru bideok osatuko dute, eta agintaritza eskudunei ere lagunduko die, kontrol ofizialak egoki ezarri ahal izan ditzaten. Moduluak arrantza-produktuak etiketatzeko lege-betekizunen ikuspegi orokorra ematen du, baita arrain eta mariskoak egoki etiketatzeko dokumentu edo giden…
-
Euskal itsasertzean kusku biko moluskuen ekoizpen-eremuak sailkatzea 14/10/10
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailak Agindu bat argitaratu du. Agindu horrek sailkatu egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzean kusku biko moluskuen ekoizpen-eremuak. Aginduak honako espezie hauei eragiten die: ostra, datila, berberetxoa, txirla, muxila eta muskuilua. Agindu horren bidez, Mundakako Okako estuarioko eremu batean baino ezin da kusku biko moluskurik hartu; zehazki, Arketaseko azpi-eremuan.…