“Eskolar” eta “Eskolar beltza” arrainak kontsumitzeko gomendioak – AECOSAN 2014

Arrain horiek kontsumitzeak urdail-hesteetako nahasmendua eragin dezake zenbait pertsonen artean. Beraz, oso garrantzitsua arrain-espeziearen etiketa (izen komertziala eta zientifikoa) identifikatzea eta kontsumitzaileari informazioa ematea espezie horiek kontsumitzeak izan lezakeen arriskuaren inguruan eta arrain horiek prestatzeko edo egosteko modurik egokienaren inguruan.

Horixe da, hain zuzen ere, AECOSANek argitaratu berri duen triptikoan ematen duen gomendioa.

Eskolarrak (Ruvettus pretiosus) beste izen komertzial batzuk ere hartzen ditu: Escolar clavo (Andaluzian), Escolar rasposo (Kanariar irletan), Llima (Katalunian) edo Cochinilla (Galizian).

Baimenduta dago merkaturatzea, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

  • Paketatuta edo ontziratuta baino ezin da merkaturatu, eta
  • Behar bezala etiketatu beharko da, kontsumitzaileari informazioa emateko, batetik, arrain horiek prestatzeko edo egosteko modurik egokienaren inguruan eta, bestetik, urdail-hesteetako nahasmendua eragiten duten substantzien presentziarekin lotutako arriskuaren inguruan.

Kontsumitzeko hainbat gomendio daude, besteak beste:

  • Ahalik eta gantza gehiena kendu behar da. Gomendatzen da azala eta ikusten den gantza kentzea.
  • Ez dira erabili behar arrain horiek gordinik jatekoak diren jakietan.
  • Plantxan edo egosirik prestatzen badira, INOIZ ez dira erabili behar zartaginean edo egosteko saldan geratzen diren hondarrak, hor egoten baita gantz-kopuru handiena.
  • Kopuru txikia jan behar da, kontsumitzen den lehenengo aldian.
  • Urdail-hesteetako sintomak atzemanez gero, ez da berriro kontsumitu behar.
  • Talde kalteberek (umeak, adinekoak, haurdunak, eta aurretik urdail-hesteetako patologiak dituzten pertsonak) ekidin egin behar dute arrain-espezie horiek kontsumitzea.

Triptikoa – “Eskolar” eta “Eskolar beltza” arrainak kontsumitzeko gomendioak – AECOSAN

Eguneraketa data: 2025/04/01

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…