Noticias
Filtrar por área:
Arrantza
-
Ikastaroa Erauzte-Arrantzaren lehen mailako ekoizpenean higienearen kontrol Ofizialerako programa 2013 – AURKEZPENAK (PHPE)
2013ko irailaren 23an izandako ikastaroan, arrantza ikuskariei zuzenduta, "Erauzte-arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenean Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa (PHPE)" emandako aurkezpenak. Aurkezpenak
-
Omega 3 naturala logo berria arrantza-produktuetarako -MAGRAMA 2013
MAGRAMAk "Omega 3 imagotipo" berria sortu du arrantza-produktuetarako, eta arrantzaren esparruko elikagaien industria-sektorearen esku jarri da, bereizte-faktore bat emate aldera. Laster ezarri ahal izango zaizkie arrantza-produktuei logo horiek, betiere produktuek ezarritako irizpideekin bat egiten badute. Imagotipo hau bi motatakoa izan daiteke, OMEGA 3aren edukiaren arabera: Omega 3 gantz-azidoen iturria. Gutxienez 0,3 g azido alfa linoleniko…
-
Ebaluazioa: Baltikoko sardinzarra eta izokina kontsumitzeak dituen arriskuak/onurak – SLV 2013
Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentziak Baltikoko arraina kontsumitzearen arriskua/onura ebaluatu du, aztertze aldera Dioxinen eta dioxinekin pareka daitezkeen PCBen kutsaduraren ondorioak osasun publikorako. Ebaluazioak arrisku handiena duten identifikatutako bi taldeak ditu jomugan: haurrak eta emakume ugalkorrak, kutsatzaile horien aurrean talde horiek baitira minberenak. Nolanahi ere den, azterlanean ebaluatu egin da, orobat, arrainaren kontsumoak dakartzan onurak, kate…
-
Berezi@ Molusku Bibalbioak: Arriskuak Saihesteko Neurriak – ELIKA 2013
Artikulua Molusku bibalbioek paira ditzaketeen arriskuei buruz. Arriskuak saihesteko neurriak ere ematen du. Artikulu osoa
-
Akuikulturan probiotikoak erabiltzea – AZTI 2013
Akuikulturak metodologia eraginkorrak eta ziurrak behar ditu produktibitatea eta merkaturatzen diren produktuen kalitatea areagotzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ingurune urtarreko ingurumenaren narriadura murrizteko aukera ematen duten alternatibak garatzea eta arrainen gaixotasunak kontrolatzea. Hori guztia aplikatzea erraza eta ekonomikoki errentagarria izan beharko da. Akuikulturan probiotikoak erabiltzeak etorkizun handia dauka, baina jarduera onuragarria izango da…
-
Trazabilitatea erauzte arrantzaren sektorean – ELIKA 2013
Arrantza-produktuen ekoizpen-kateko etapa guztietan trazabilitate-sistemak abiarazteak handitu egiten du horien Elikagaien Segurtasuna, eta, aldi berean, bermatu egiten du harrapatze guztien jarraipen zorrotza eta ur-baliabideen ustiapen iraunkorra gauzatuko dela. Artikulu osoa
-
Arrain-haztegien Osasun Zaintza, arriskuetan oinarrituta – EFSA 2013
EFSAk eredu bat sortu du, akuikultura-ustiategiak animalien gaixotasunen arabera kategorizatzeko (1614/2008 Errege Dekretua, 2006/88/EE Zuzentaraua aldatzen duena. Arrisku-sailkapen hori ezartzea izango da arriskuan oinarritutako zaintza abiarazteko oinarria. Eredu horren oinarrizko printzipioa da akuikultura-ustiategi bakoitzeko arrisku kuantitatiboa ezartzea. Horretarako, lehenengo eta behin, identifikatutako arrisku-faktore bakoitzari puntuazio indibidual bat eman behar zaio, eta, ondoren, arrisku globalaren baitan…
-
Histamina bidezko intoxikazioari buruzko informazio eguneratua – FAO/MOE 2013
FAOk eguneratu egin du arrainaren bidezko intoxikazio histaminikoari buruzko informazioa, duela gutxi zientzia-irizpen batek berrikusi eta eguneratu egin dituelako kutsatzaile horretarako erreferentziazko mailak. Intoxikazio histaminikoa koadro toxiko bat da, eskonbrotoxina bidezko intoxikazio gisa ere ezaguna eta, oro har, histamina-maila altuak dituzten arrainak kontsumitzearekin lotuta dago, baita beste amina biogeniko batzuen maila altuekin ere, histidinaren bakterio-deskarboxilaziotik…
-
Medusen eragina arrain-biztanleriaren murrizketan 13/06/03
FAOk argitaratutako txosten batek medusa-kopuruaren gorakadaz ohartarazi du; izan ere, kopuru-handitze hori izan daiteke Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean atzemandako arrain-murrizketen eragilea. Medusek arrautzak, arrain-larbak eta arrain gazteak jaten dituzte, eta arrain-biztanleriak berreskuratzeko duen ahalmena murrizten dute. Txostenak lotu egiten du gertakizun hori arrainen biztanleria murriztearekin. Orain arte ez da egoera hori aztertu, eta FAOren ustez,…
-
Akuikulturako arrainen osasuna eta ongizatea – FVE 2013
Orain gutxi egin dute Bruselan “Arrainen osasunaren eta ongizatearen zaintza: Akuikulturaren arrakastarako faktore kritikoa” izeneko jardunaldia, Europako Albaitarien Federazioak antolatutakoa. Helburua izan da akuikulturako arrainen osasun- eta ongizate-arloko arazoak identifikatzea, eta gai horietan albaitari profesionalaren zeregina aztertzea. Honako hauek dira jardunaldiko ondorio nagusiak: Europar Batasunak ez du aski bere buruarekin arrantza-produktuei dagokienez; beraz, akuikulturako ekoizpenaren…