Noticias
Filtrar por área:
Animalien elikadura
-
2016ko RASFF urteko txostena 17/11/30
2016an, RASFFen bitartez, jatorrizko (hasierako) 2.993 jakinarazpen egin ziren guztira. Jakinarazpen horietatik % 28 (847) alerta gisa sailkatu ziren; % 13 (378), jarraipena egiteko informazio gisa; % 20 (598), “laguntzarako” informazio gisa; eta % 39 (1.170); mugetako baztertzeen jakinarazpen gisa. Hasierako jakinarazpen horietatik, beste 7.288 jarraipen-jakinarazpen egin ziren ondoren; hau da, batez beste 2,4…
-
Gizakien eta animalien osasunerako arriskuak elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolaren ondorioz 17/09/21
Europako Batzordeak egindako eskaeraren harira, EFSAko adituen panelak (CONTAM) aztertu egin zuen gizakien eta animalien osasunean zer-nolako arriskua eragin dezaketen elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolak (DON), alde batetik, eta haren forma azetilatu eta aldatuek (3-azetil-DON (3-Ac-DON), 15-azetil-DON (15-Ac- DON) eta DON -3-glukosidoa), bestetik. Horretarako, aditu taldeak 2007 eta 2014 artean bildutako 27.537, 13.892, 7.270 eta 2.266…
-
Zearalenonaren presentziak animalien osasunean eragiten dituen arriskuak 17/08/04
Zearalenona (ZEN) mikotoxina bat da, batez ere Fusarium onddoek sortutakoa, eta zereal-aleetan sortzen da nagusiki. Europako Batzordeak irizpen zientifiko bat eskatu zion EFSAri pentsuetan dagoen ZENak eta haren forma eraldatuek animalien osasunean eragin dezaketen arriskuari buruz. Pentsuan dauden ZENaren forma eraldatuek I faseko metabolitoak (α-zearalenola (α-ZEL), β-zearalenola (β-ZEL), α-zearalanola (α-ZAL), β-zearalanola) eta II. faseko konjugatuak…
-
Pentsuetarako lehengaien katalogoaren hirugarren eguneraketa 17/06/29
Pentsuak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzko 767/2009 Araudiarekin (EE) araudiarekin bat etorrita, pentsuen ekoizpen-kateko EBko erakundeek hirugarren eguneraketa hau bultzatu dute, eta, hein handian, EBko agintariek eta estatu kideek babestu dute. 35 sarrera berri egin dira, eta, horrez gainera, sarrera ugariren izenak eta deskribapenak hobetu dira. Zehazki, honako hau egin da: Oleaginosoen irinak birrintzen eta fintzen…
-
Akuikulturan intsektuak erabiltzea baimendu da 17/05/29
Europako Batzordeak, 2017ko maiatzaren 24an, (UE) 2017/893 Araudia argitaratu zuen; horren bidez, aldatu egin dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 999/2001 Araudiaren I. eta IV. eranskinak eta Batzordearen (UE) 142/2011 Araudiaren X., XIV. eta XV. eranskinak, animalia-jatorriko proteina eraldatuari buruzko xedapenei dagozkienak. Araudi horren bitartez, Batzordeak baimena eman du granjako intsektuetatik eratorritako proteina erabiltzeko,…
-
Ikuskatu dute Espainian pentsuen inportatuen gainean egiten den kontrol ofiziala 17/03/30
Europako Batzordeko Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaileen talde bat Espainian izan zen 2016ko urriaren 3tik 7ra bitartean, aztertzeko, alde batetik, zenbateraino ezartzen diren animalia-jatorrikoak ez diren pentsuak inportatzeko behin-behineko neurriak, Batzordearen 98/51/CE Zuzentarauaren 6. artikuluan jasotakoak, eta, bestetik, ikusteko pentsu-enpresen operadoreek (OEAA) ezarritako kontrol ofizialen eta neurrien sistemak bermatzen ote duen Europako Batasunetik kanpoko…
-
Pentsuetarako materialak, etorkizuneko hondakinei buruzko legeditik kanpo 17/03/30
2017ko martxoaren 14an, Europako Parlamentuak Hondakinen Esparru Zuzentarauari eginiko zuzenketak bozkatu zituen; zuzentarau hori Ekonomia Zirkularraren Paketearen barnean dago. Pentsuak, zerealak, elikadurako azpiproduktuak eta abar fabrikatzearen eta ekoiztearen arloko elkarte nazionalak biltzen dituzten Europako federazio nagusiek (COCERAL, EFFPA, FEFAC eta PFP) adierazi dute Europako Parlamentuak pentsu gisa merkaturatzen diren lehengaiak Europako Batzordeak proposatutako Hondakinen Esparru…
-
Pentsuen arrisku-egoera Europan 17/02/08
Europako Batzordeko Osasunaren eta Elikagai Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak (DGSANTE) txosten bat argitaratu du, FVOk 2012 eta 2014 bitartean 21 estatu kidetan elikagaien segurtasunaren arloan eginiko ikuskaritzen laburpena jasotzen duena. Ikuskaritza horien helburu nagusia zen pentsuen ekoizpen-katean arriskuak identifikatzeko eta arriskuak kudeatzeko baldintzak aplikatzen diren aztertzea. Ikuskaritzetan, oro har, adierazi zen bisitatutako estatu kideek behar bezala…
-
Azido eruzikoak elikagai eta pentsuetan duen arriskua ebaluatu dute 16/11/17
EFSAk, Europako Batzordeak hala eskatuta, txosten zientifiko bat egin du pentsu eta elikagaietako azido eruzikoak animalien eta gizakion osasunerako dakartzan arriskuei buruz. Azido eruzikoa zis-13-dokosenoiko izeneko gantz-azidoaren izen arrunta da. Azido eruzikoaren kontzentrazio handiak aurki daitezke, nagusiki, Brassicaceae espezieen hazietan: koltza-haziak, ziape-haziak eta beste zenbait landare-laboreren haziak (aza eta arbia, esaterako). Koltza- eta ziape-hazien aldagai…
-
Pentsuek zenbat kobre eduki behar duten aztertu dute 16/09/06
EFSAk animalia-talde batzuen elikagaiek gehienez ere eduki behar duten kobre-kopurua aldatzea proposatu du. Hain zuzen, txerrikumeen, behi-aziendaren eta esne-behien elikagaietako gehieneko kobre-kopurua gutxitzea eta ahuntzen elikagaietakoa handitzea gomendatu du. Proposatu diren kobre-mailekin, kobre gutxiago askatuko litzateke ingurumenean, eta, horri esker, antimikrobianoen aurkako erresistentzia murriztea legoke. Animalien elikagaietan erabiltzen diren gehigarriak eta produktu edo substantziak aztertzen…