Noticias

Filtrar por área:

Animalien elikadura

  • Berezi@ PNCOCA berria 16/05/23

    Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala (PNCOCA) Espainian elikakate osoan zeharreko kontrol ofizialeko sistemak deskribatzen dituen dokumentua da, lehen mailako ekoizpenetik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara iritsi arte. 2015. urtearen amaieran onetsi zen hirugarren Kontrol Ofizialeko Plana, "Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala 2016-2020" izenekoa. Artikulu osoa

  • Biodieselaren fabrikaziotik eratorritako lehengai seguruak lortzeko gida 16/01/29

    Biodiesel Fabrikatzaileen Europako Batzordeko (European Biodiesel Board; aurrerantzean, EBB) kideek gida bat argitaratu dute, biodiesel-operadoreei pentsu-fabrikatzaileentzako lehengai seguruak hornitzen laguntzeko. EBBk industria horrek prozesatzen dituen material nagusien lehengai-katearen arrisku-ebaluazioak egin ditu.Ebaluazio horiei esker, biodiesel-fabrikatzaileekberen kudeaketa-sistemaren autoebaluazioa egin dezaketepentsuen segurtasuna bermatzeko. EBBko kideek biodieselaz gain beste hainbat produktu ere ekoizten dituzte, eta produktuok animaliak elikatzeko eta…

  • Berezi@ Biozidak

    Biozidek gizakion edo animalien osasuna kalte dezaketen organismoei aurka egiten diete, produktu horiek dituzten substantzia aktiboen ekintzaren bitartez. Kontsumitzaileen osasuna babesteko, azken urteotan Europako Batzordeak biozidak baimendu ditu eta elikagaien arloko erabilera arautu du. Artikulu osoa

  • Etoxikina erabiltzea animalien elikagaietan 15/11/26

    Europako Batzordeak hala eskatuta, animalientzako elikagaietan erabiltzen diren substantzien eta gehigarrien adituen panelak (FEEDAP) animalia espezie guztientzat diren elikagaietan etoxikina erabiltzeak dituen arriskuak ikertu zituen. Etoxikina gaitasun antioxidatzaileak dituen gehigarri bat da, eta animalia espezie guztientzako elikagaietan erabiltzen da, gehienez ere 50 mg/pentsu kilogramoko balioetan. Etoxikina gehigarriaren osaera honakoa da: gutxienez % 91 etoxikina, ≤…

  • E bitamina pentsuetan 15/10/20

    Argitaratu berri da Batzordearen 215/1747 Exekuzio Araudia (EE), 2015eko irailaren 30ekoa. Joan den urriaren 2an sartu zen indarrean, eta, horren bidez, zuzendu egiten da 26/2011 Araudiaren (EB) eranskina, E bitamina animalia-espezie guztien pentsuen gehigarri gisa baimentzen duena eta E bitamina duten prestakinen erabilera eta merkaturatzea argitzen duena (gehigarri gisa erabil daiteke animalia-espezie guztien pentsuetan). E…

  • Txostena: Kataluniako SANDACHen inguruko kontrolak 15/07/30

    Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu du Katalunian 2013an SANDACHen harira egin ziren zaintza- eta kontrol-ekintzak azaltzeko. Txosten horretan, bestalde, hala Europar Batasuneko nola estatuko eta erkidegoetako araudian eta lan-ildoetan izan diren aldaketak ere jasotzen dira. Dokumentu hori “Gizakien kontsumorako ez diren animalien azpi-produktuen (SANDACH) zaintza eta kontrola” bildumako seigarren zenbakia da. Bilduma…

  • FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26

    Elikagaien eta Abeltzaintzaren Bulegoko (FVO, ingelesezko sigletan) ikuskatzaile-talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2014ko azaroan, ebaluatze aldera kontrol ofizialek zer-nolako ahalmena duten hausnarkari ez diren Animalien Proteina Eraldatuak (PAT) akuikulturanerabiltzea baimentzen duten salbuespen-kasuetako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Irismenari dagokionez, ikuskaritzak lege- eta administrazio-neurri berriak izan zituen ardatz; zehazki, 999/2001 Araudiaren (EB) azken aldaketaren bidez sartutakoak.…

  • Europako nekazaritzako elikadura-krisietarako kontingentzia-planak 15/05/22

    FVOk EBko 5 herrialde ikuskatu ditu (Danimarka, Txekiar Errepublika, Frantzia, Herbehereak eta Eslovenia), animalia-elikaduraren eta elikagaien alarmek eragindako krisialdietan kontingentzia-planetan jardunbide egokiko n arloak identifikatze aldera. Ildo horretatik, asmoa da hobeto hornitzea Europako Batasuna eta bertako estatu kideak; halatan, etorkizuneko krisiei aurre egin, osasun publikoa eta animalien osasuna hobeto babestu eta krisi horiek eragindako kalte…

  • Arrisku-ebaluazioa: nikelaren presentzia animalien elikaduran – EFSA 2015

    EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak ebaluatu egin ditu animalien elikaduran nikela egotearen arriskuak, hala animalien osasunean eta ingurumenean nola giza osasunean. Animalien osasuna Panelak zenbatetsi egin ditu nikelaren aurreko esposizio mailak, honako animalia hauentzat, elikaduraren bidez: behiak, txerriak, untxiak, ahateak, arrainak, txakurrak, oiloak, zaldiak, ardiak, ahuntzak eta katuak. Zenbatespen horiek atzeman gabeko ondorio kaltegarrien mailekin (NOAEL)…

  • FVOk ikuskatu egin du pentsuetarako gehigarri eta aurre-nahasteen ekoizpena Txinan 15/04/15

    2014ko ekainaren 19tik 30era bitartean, Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) ikuskatzaile-talde batek Txinako Errepublika Popularra bisitatu zuen, Txinako agintari eskudunek behar besteko bermeak ematen dituzten ebaluatze aldera; zehazki, aztertu egin dute Europar Batasunera (EB) esportatutako pentsuetarako gehigarriek eta aurre-nahasteek betetzen ote dituzten Europako legeriak pentsuetarako ezarritako betekizunak edo, gutxienez, horien parekoak. Ikuskatzaileen taldeak…