Ikuskatu dute Espainian pentsuen inportatuen gainean egiten den kontrol ofiziala 17/03/30

Europako Batzordeko Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaileen talde bat Espainian izan zen 2016ko urriaren 3tik 7ra bitartean, aztertzeko, alde batetik, zenbateraino ezartzen diren animalia-jatorrikoak ez diren pentsuak inportatzeko behin-behineko neurriak, Batzordearen 98/51/CE Zuzentarauaren 6. artikuluan jasotakoak, eta, bestetik, ikusteko pentsu-enpresen operadoreek (OEAA) ezarritako kontrol ofizialen eta neurrien sistemak bermatzen ote duen Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetatik inportaturiko pentsuak EBn kokaturiko ordezkariak dituzten establezimenduetatik baino ez datozela eta EBn ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

 

Estatuko sisteman nahitaez erregistratu behar dira pentsuen inportatzaile guztiak, baita beste estatu kide batean ordezkariren bat erregistratua duten EBtik kanpoko establezimenduetako pentsuen inportatzaileak ere. FVOren arabera, sistema aurreikusitako moduan ezarri da, eta, oro har, ondo kudeatuta dago.

 

FVOk adierazi duenez, baina, EBtik kanpoko elikagai-establezimendu baten ordezkari bat erregistratzean, agintari eskudunek ez dute bestelako bermerik eskatzen establezimendu horrek EBko eskakizunak betetzen dituela ziurtatzeko. 

 

Bestalde, FVOk ohartarazi du pentsu-enpresen operadore guztiak biltzen dituen datu-base nazionala ez dela erabilgarria beste estatu kide batzuentzat; izan ere, beste estatu batzuetako pentsu-operadoreek edo agintari eskudunek ezin dute datu-basea kontsultatu ikusteko ea EBtik kanpoko herrialde bateko OEAA batek baduen ordezkaririk Espainian erregistratua. Gainera, erregistroa Espainiako agintari eskudunek baino ezin dute erabili.

 

Era berean, FVOren txostenean azaltzen denez, ikuskatutako bi autonomia-erkidegoetako (Madril eta Katalunia) OEAA eta agintari eskudun guztiek oro har prozedura egokiak ezarri dituzte pentsu inportatuak kaltegabeak direla bermatzeko.

 

Bi autonomia-erkidegoek, ordea, ikuspegi desberdinak zituzten kontrolak egiteko hautatzen diren establezimenduekin lotutako arriskuaren inguruan. Katalunian, esaterako, hango ikuspegia dela eta, gerta liteke jardunbide oneko historia duten OEAA batzuk (pentsuen inportatzaileak barne) ez kontrolatzea 2016-2020 aldian. 

 

Bestalde, FVOren iritziz, autokontrolen eraginkortasuna egiaztatzeko kontrol-sistema ofiziala behar bezala dokumentatuta eta ezarrita zegoen.

 

DGSANTEren txostena – Pentsuen inportazioa Espainian

 

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad