Akuikulturan intsektuak erabiltzea baimendu da 17/05/29

Europako Batzordeak, 2017ko maiatzaren 24an, (UE) 2017/893 Araudia argitaratu zuen; horren bidez, aldatu egin dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 999/2001 Araudiaren I. eta IV. eranskinak eta Batzordearen (UE) 142/2011 Araudiaren X., XIV. eta XV. eranskinak, animalia-jatorriko proteina eraldatuari buruzko xedapenei dagozkienak.

 

Araudi horren bitartez, Batzordeak baimena eman du granjako intsektuetatik eratorritako proteina erabiltzeko, baldin eta proteina hori honako baldintza hauek betez ekoitzi bada, besteak beste:

 

a) Intsektuak espezie hauetakoak izango dira: — soldadu euli beltza (Hermetia illucens) eta euli arrunta (Musca domestica), — irin-harra (Tenebrio molitor) eta oheko kakalardoa (Alphitobius diaperinus), — etxeko kilkerra (Acheta domesticus), kilker marraduna (Gryllodes sigillatus) eta kolore biko kilkerra (Gryllus assimilis).

 

b) Intsektuak elikatzeko substratuak animalia-jatorrikoak ez diren produktuak baino ezingo ditu izan, edo 3. kategoriako materialaren animalia-jatorriko produktu hauek: 

— arrain-irina

— hausnarkariak ez diren animalietatik datozen hemoderibatuak

— animalia-jatorriko fosfato dikaltziko eta trikaltzikoa

— Hausnarkariak ez diren animalien proteina hidrolizatuak

— Animalia hausnarkarien azal eta larruetako proteina hidrolizatuak 

— Hausnarkariak ez diren animalien gelatina eta kolagenoak 

— arrautzak eta arrautza-produktuak

— esnea, esnearekin egindako produktuak, esnekiak eta oritza

— eztia

— ateratako gantzak

 

c) Intsektuak elikatzeko substratua eta intsektuak edo haien larbak ez dira kontaktuan egon b) letran aipatu ez diren animalia-jatorriko materialekin, eta substratuan ez zegoen simaurrik, sukaldeko hondakinik edo bestelako hondakinik.

 

Soil-soilik granjako intsektuetatik eratorritako produktuekin lan egiten duten establezimenduetan baino ezingo da ekoitzi intsektuetatik eratorritako animalia-jatorriko proteina eraldatua.

 

(UE) 017/893 Araudia

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…