Noticias

Filtrar por área:

Abeltzaintza

  • Euskal Herrian ustiategietan hildako abereak merkaturatu ahal izango dira 15/11/25

    Arlo horretan eskumena duten agintariek erabaki dute zer baldintza bete behar diren okela hori giza kontsumorako erabiltzeko. Baldintzok Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agindu honetan daude jasota: "Hiltegietatik kanpo premiaz hildako etxeko ungulatuen haragia: jarraibideak. Merkaturatzeko esparrua". Horrela, Euskal Herrian giza kontsumorako erabil daiteke ganadu-haztegietan premiazko arrazoiengatik hildako etxeko ungulatuen haragia (behiena, ardiena, txerriena, zaldiena…). Zein…

  • Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburua hegaztien hiltegientzat 15/10/26

    Kataluniako Generalitateko Osasun Sailak Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburu bat (HJEG) argitaratu du oilategiko hegaztien hiltegientzat. Kataluniako elikagaien segurtasun arloko erakunde eskudunek ofizialki onartu dute gidaliburua. Dokumentuak Kataluniako oilategiko hegaztien hiltegietako errealitate guztiak jasotzen ditu. Elikagaien enpresek Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Azterketa (APPCC) ezarri eta mantendu behar dute; alabaina, enpresa txikiek, jardunbide egokien gidaliburuak erabil ditzakete…

  • Animalientzako sendagaien kontrola Katalunian 15/10/15

    Kataluniako Generalitateak 2013. urteari dagokion animalientzako sendagaien ikuskaritza eta kontrol ofizialaren baitan egindako jardueren emaitzak argitaratu ditu. ABELTZAINTZAREN ARLOKO EMAITZARIK AIPAGARRIENETAKO BATZUK ESTABLEZIMENDU MOTA EGINDAKO KONTROLAK BALDINTZAK BETETZEN EZ DITUZEN ESTABLEZIMENDUAK ESPEDIENTEA ABIARAZTEA Banaketa-biltegiak 6 5 0 Zentro banatzaileak 23 10 0 Albaitari pribatuak 11 4 0 Abeltzaintza-ustiategiak 945 81 9 Hautemandako gabeziak irregulartasun edo…

  • Eutanasia eta zorabialdia animalietan 15/09/30

    Galiziako Xuntak gida bat egin du animalien eutanasiari eta zorabialdiari buruz, ahal den neurrian, animalien sufrimendua saihestearren. Eutanasiak "minik gabeko heriotza" esan nahi du, eta gida honetan uste da minik gabeko heriotzarako baldintzak honako hauek direla: berehala eragitea konorterik eza, eta, jarraian, heriotzara arte mantentzen den arnasa- edo bihotz-gelditzea. Eutanasia egoera anitzetan aplikatzen da, baita…

  • Gida: elikakateari buruzko informazioa 15/09/23

    Albaitarien Europako Federazioak (FVE) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, hiltzeko espezie guztietako animaliek eraman behar duten informazioari buruz. Xedea da tartean dauden alderdi guztiei laguntzea, legeei eta dauden zientzia-ezagutzei dagokienez, haragi-ikuskapenak modernizatze aldera. 853/2004 Araudiak (EE) xedatzen du hiltegiko operadoreak eskatu, jaso, egiaztatu eta esku hartu behar duela, animalien jatorrizko ustiategiko erregistroetan dagoen elikakateari buruzko informazioa…

  • Trikina atzemateko xedapen berriak 15/08/31

    Europako Batzordeak 2015/1375 Araudia argitaratu du, haragiko trikina kontrolatzeari buruzkoa, 2075/2005 Araudia indargabetzen eta honako hau ezartzen duena: Txerri-haragia post mortem ikuskatzea hiltegian Hazteko txerri-eme eta ordotsen kanal guztiak aztertuko dira, edo, gutxienez, urte bakoitzean ustiategi bakoitzetik hiltzera igortzen diren animalien kanalen % 10, haien estabulazio-baldintza kontrolatuak ofizialki aitortu direnean. Sistematikoki aztertuko dira estabulazio-baldintza kontrolatuak…

  • Prezi: ONGIZATE BETEKIZUNAK ANIMALIAK GARRAIATZEAN 15/08/19

    Europako legeriak jarduera ekonomiko baten ondorioz animaliak garraiatzean bete beharreko animalien ongizateko betekizunak ezartzen ditu. Legeria horrek ezartzen ditu, esate baterako, ibilgailuek eta garraiolariek bete beharreko baldintzak, dentsitate-betebeharrak, bidaiaren iraupena, beharrezko dokumentazioa eta abar. Betekizun horien guztien berri erraz jakin ahal izateko, ELIKAk, Eusko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin eta Euskadiko sektoreko eragileekin lankidetzan, informazio hori guztia emango…

  • Elikaren webgunean ikusgai daude “Ustiategietako azpiproduktuak kudeatzea” ikastaroko aurkezpenak 15/06/29

    Abeltzaintzako ustiategietan hondakinak eta azpiproduktuak egoki erabiltzeari buruzko ikastaro bana egin zuten Fraisoroko eta Derioko nekazaritza-eskoletan, ekainaren 9an eta 10ean, hurrenez hurren. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, HAZIko nekazaritza-eskolek eta ELIKAk antolatu zuten ikastaroa, Euskal Herriko abeltzaintza-ustiategietako aholkularientzat. Helburua zen aztertzea zer-nolako eskakizunak ezartzen dituen legeriak abeltzaintza-ustiategietan sortzen diren hondakinak eta azpiproduktuak egoki kudeatzeko eta ezabatzeko.…

  • Animalien gaitzen egoera, zugandik klik bakarrera 15/06/23

    Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak (OIE) gune berria argitaratu du sarean, "Munduko animalien osasuna" izenekoa. Bertan, mundu osoan zehar animalien gaitzen egoera zein den azaltzen da, baita zoonosiaren egoera ere. Lehen, "Munduko animalien osasuna"-ri buruzko informazioa paperean argitaratzen zen, eta urtero eguneratzen zen. Orain, Interneten dago eskuragarri, eta urte osoan zehar informazio eguneratua eskaintzen da. Gainera,…

  • Esne-behien ustiategi txikien ongizatea 15/06/23

    Europako biztanleek gero eta gehiago eskatzen dituzte tokian tokiko ustiategietan ekoitzitako elikagaiak, eta, era berean, ustiategi horietan animalien ongizatea bermatzeko ere eskatzen dute. Hori aintzat hartuta, Europako Batzordeak (EB), beste hainbat ekimenekin batera, esne-behien ustiategi txikietan animaliak nola zaintzen diren ikertzea erabaki du. Horretarako, EFSAk ikerketa bat egin du. Ikerketa horren emaitzak "Ustiapen txikietako esne-behien…