Noticias

Filtrar por área:

Abeltzaintza

  • Azken orduko egoera: HGaren Frantziako fokuak 16/03/14

    Gaur arte egoerak berdin jarraitzen du fokuen jakinaraziari dagokionez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak esandakoagatik: patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) 75 agerraldi berretsi dira Frantziako 8 hego-mendebaldean. FRANTZIAKO PATOGENOTASUN HANDIKO HEGAZTI-GRIPEAREN EGOERA – MAGRAMA, 16/02/16 Azken agerraldia urtarrilaren 4an izan zan, Landako departamentuan. Eragina nabaritu duten Frantziako departamenduak: Dordoina: 15 foku. Gers: 10 foku. Haute Vienne: foku 1.…

  • Azken orduko egoera: HGaren Frantziako fokuak 16/03/22

    Gaur arte egoerak berdin jarraitzen du fokuen jakinaraziari dagokionez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak esandakoagatik: patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) 76 agerraldi berretsi dira Frantziako 8 hego-mendebaldean. Azken agerraldia martxoaren 15ean izan da, Landako departamentuan, 800 ugaltze-ahateko baserri batean. Europako Batzordeak gaixotasunaren datuak aurkeztu zituen hegaztiengan : 2015/04: Koreako eta Japoniako jatorrizko H5N8. (Alemania, Holanda, Erresuma Batua, Italia…

  • Espainiak txertoa jarri du mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren aurka 16/02/09

    Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren aurkako derrigorrezko txertaketa ezarri da Aragoi, Katalunia eta Nafarroako Foru Erkidegoa autonomia-erkidegoen iparraldeko zenbait albaitaritza-eskualdetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, borondatezko txertaketa ezarri da. Frantzian duela gutxi jakinarazitako 8 serotipoen agerraldiek eragin dute hiru hilabete baino gehiagoko behi eta ardietan prebentziozko txertaketa ezartzea; hala ere, ez da inola ere mugatu animalien mugimendua…

  • Gipuzkoako teniasiari/zistizerkosiari buruzko azterketa 16/01/27

    Teniasi-zistizerkosiari erreferentzia egiten dion konplexu parasitarioa zoonosi bat da, eta parasito beraren forma helduak (Taenia Saginata) eta forma gazte edo larbarioak (Cysticercus Bovis) sorrarazten dute. Gizakia (forma helduaren behin betiko ostalaria) infektatzeko modua behi-haragia gordinik edo gutxi eginda jatea da. Behiek (bitarteko ostalariak), aldiz, ahotik bereganatzen dute parasitosia, pentsuen, bazken, uraren eta halakoen bidez. Horretarako,…

  • Animalia basatien laginak hartzeko gida 16/01/25

    "Ehiza larriko espezien laginak hartzeko gida" dokumentuaren helburua da azaltzea animalia basatien zer lagin hartu behar diren eta nola hartu behar diren, ondoren laborategira bidaltzeko. Gida hori NEIKER-Tecnaliak egin du, ELIKAren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin. Gainera, informazio-bideo bat egin da prestakuntza-ekintzei laguntzeko. Gida eta bideoa Euskal Herrian, ibilgailuren batek harrapatutako edo ageriko arrazoirik gabe hildako…

  • Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoa Frantzian 16/02/05

    2015eko irailaren 11n ANSESen Erreferentziazko Laborategi Nazionalak baieztatu egin zuen mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren lehen kasu bat agertu zela Frantziako Allier departamenduko artalde batean. Harrezkero, 158 foku jakinarazi dira guztira Frantzian. Erasandako eremuen mapa 2016eko otsailaren 4an (alim´agri). Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoa ez zegoen Frantzian 2010az geroztik, eta ez da kasurik jakinarazi munduan…

  • Abeltzaintzan antibiotikoak behar bezala erabiltzeko gida 15/12/23

    Animalietan Antibiotikoak Arduraz Erabiltzeko Europako Plataformak (EPRUMA) argitaratu du dokumentu hau; bertan azaltzen ditu antibiotikoek animalien osasunean dituzten zereginak eta onurak. Horrez gain, elikagaiak ekoizten dituzten animalien granjetan antibiotikoak erabiltzeko jardunbide egokiak deskribatzen ditu. Bertsio honetan, hobekuntzak egin zaizkio erakunde horrek 2008an argitaratutako dokumentuari. Gidak ikuspegi holistikoagoa eta espezifikoagoa ematen du, antibiotikoak arduraz erabil daitezen,…

  • Hegazti-gripearen egungo egoera Frantzian 15/12/21

    Iragan den azaroaren 24an, Frantziako ANSES – Ploufragan gripearen Erreferentziako Laborategi Nazionalak (LNR) H5NI oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP) andui bat identifikatu zuen. Ordutik hona, 15 foku baieztatu dira Frantziako hego-mendebaldeko 5 eskualde hauetan: 8 foku Dordoinako eskualdean: Azaroaren 24an, IAAPren (H5N1) foku bat aire zabaleko 32 oilotan. Azaroaren 28an, IAAP H5en foku bat 14.000…

  • IA H5N1aren fokua Frantzian 15/11/26

    Frantziako agintariek jakinarazi dute Frantzia hego-mendebaldean patogenotasun altuko H5N1 hegazti-gripearen foku bat aurkitu dutela. Foku hau da herrialdean azken zortzi urteetan agertu den lehena, eta azaroaren 24an baieztatu zuen Arriskuak Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak (ANSES), hegaztiak ezohiko eran hiltzen ari zirela ikusteak sortu zituen susmoen harira. H5N1 birusaren aldaera bat da eta patogenotasun maila altua du…

  • Artikulua: Abeltzaintzaren sektorearen egungo egoera eta bilakaera EAEn 25/11/25

    NEIKER eta ELIKA, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEn abeltzaintzaren sektorearen egungo egoera eta bilakaerari buruzko artikulu tekniko hau egin dute. Artikulu osoa