Animalientzako sendagaien kontrola Katalunian 15/10/15

Kataluniako Generalitateak 2013. urteari dagokion animalientzako sendagaien ikuskaritza eta kontrol ofizialaren baitan egindako jardueren emaitzak argitaratu ditu.

ABELTZAINTZAREN ARLOKO EMAITZARIK AIPAGARRIENETAKO BATZUK
ESTABLEZIMENDU MOTA EGINDAKO KONTROLAK BALDINTZAK BETETZEN EZ DITUZEN ESTABLEZIMENDUAK ESPEDIENTEA ABIARAZTEA
Banaketa-biltegiak 6 5 0
Zentro banatzaileak 23 10 0
Albaitari pribatuak 11 4 0
Abeltzaintza-ustiategiak 945 81 9

Hautemandako gabeziak irregulartasun edo arau-hauste gisa sailkatu dira, larritasunaren arabera:

  • Irregulartasunak: kontrol-jardueran hauteman diren jarduera hauek ez dute zehapen-espediente bat abiaraztea eragiten.
  • Arau-hausteak: gabezia hauek zehapen-espediente bat abiaraztea eragiten dute, hala gabezia larria delako edo gabezia konpontzeko ezarritako epea errespetatu ez delako.

Katalunian 2013an hauteman ziren irregulartasun gehienak dokumentalak izan ziren (lan-prozedurak, erregistroak, errezetak…).

Animalientzako sendagaien eta haien hondakinen gaineko ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak Katalunian

Hauek dira animalientzako sendagaien eta haien hondakinen gaineko programak Katalunian:

  1. Animalientzako sendagaien erabilera arrazionalerako kontrol-plana: Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Sailak (DAAM) egiten du.
  2. Hondakinen ikerketa-plana: DAAMaren eta Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziaren (ASPCAT) eskumena da.

Horrez gain, DAAMak beste programa batzuk ere baditu, animalientzako sendagaien erabilera arrazionalerako kontrol-planarekin zerikusia dutenak. Hauek dira, besteak beste:

  1. Abeltzaintza-ustiategietan higienea kontrolatzeko plana.
  2. Animalien elikadura kontrolatzeko plana.

DAAMek behi, ardi eta ahuntz esne gordinean inhibitzaileen presentzia ere kontrolatzen du, Behi, ardi eta ahuntz esne gordinaren ekoizpen primarioaren baldintza higieniko-sanitarioen ebaluazio- eta kontrol-programa izenekoaren bitartez.

Animalientzako sendagaien erabilera arrazionalaren kontrola

Animalientzako sendagaien erabilera arrazionalaren kontrol-planaren helburua da animalientzako sendagaien banaketa-, aginte- eta emate-baldintzak bermatzea, bai eta elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren animalietan sendagai horiek arrazionalki erabiltzen direla bermatzea ere. Planak honako hauek hartzen ditu barne:

  1. Animalientzako farmaziako produktu berezituak eta aurrez fabrikatutako sendagaiak.
  2. Sendagaidun pentsuak egiteko erabiltzen diren aurre-nahasketa sendagarriak.
  3. Albaitariaren aginduz farmazialari batek prestatutako formula magistralak eta prestakin ofizinalak.
  4. Animalientzako autotxertoak.

Ikuskatzeak hemen egin dira:

  1. Animalientzako sendagaien banaketa-biltegietan.
  2. Animalientzako sendagaien zentro banatzaileetan.
  3. Animalientzako autotxertoak egiten dituzten zentroetan.
  4. Albaitari pribatuetan.
  5. Abeltzaintza-ustiategietan.

Ikuskatzea honetan datza:

  • Administrazio-kontrola bisita egin aurretik, beharrezko baimenak dituela ziurtatzeko (edo, albaitarien kasuan, albaitaritza botika-kutxa duela jakinaraztea).
  • Instalazioetara bertaratzea, ikuskatzeko, eta animalientzako sendagaian daudela eta bertan gordetzen direla egiaztatzeko.
  • Hornitzaileen erregistroen, sarreren, trazabilitatearen, errezeten eta tratamenduen kontrol dokumentala.

Katalunian, sendagaien ikuskaritza- eta kontrol-jardueren osagarri, Sendagaidun pentsuen kontrola eta Animalientzako sendagaien erabileraren alerta-kudeaketa ere egiten dira.

Txostena "Animalientzako sendagaien eta animalietan zein animalia-jatorria duten elikagaietan aurki daitezkeen sendagai hondakinen ikuskaritza eta kontrola Katalunian" GENCAT

Eguneraketa data: 2025/11/11

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…