Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste.

2020/2184 (EB) Zuzentarauak Europako araudi berri bat ezarri zuen giza kontsumorako uren kalitateari buruz. Berritasun nagusi gisa, uraren segurtasunerako arrisku-faktoreetan oinarritutako metodo berri bat ezarri zuen. Hala, uraren hornidura-kateko puntu bakoitzean arriskuaren ebaluazioa eta kudeaketa ezarri zen, inplementazio-kronograma honen baitan:

Katearen puntuaAzken egunaGehieneko aldizkakotasuna
Erauzketa-puntuak biltzeko gunea2027ko uztailak 126 urte
Hornidura-sistema2029ko urtarrilak 126 urte
Etxez-etxeko hornidura2029ko urtarrilak 126 urte

Giza kontsumorako ura ukitzen duten materialen zehaztapenen betearazpen-egintzen kronogroma bat ezarri zen, 11. artikuluan.

Uraren kontrolari dagokionez, estatu kideek beharrezko neurriak aplikatu behar dituzte uraren kalitatea aldizka kontrolatuz, A eta B zatietan II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Uraren kalitatea zehazteko kontrolatu beharreko parametroen gutxieneko baldintzen artean, I. eranskinean, berrikuntza gisa, B zatian (Parametro kimikoak), honako hauek daude:

ParametroaBalorea
A Bisfenola0,25 μg/l
Klorato0,25 mg/l
Klorito0,25 mg/l
Azido haloazetikoak (AHA)60 μg/l
Mikrozistina-LR1,0 μg/l
PFAS guztiak0,5 μg/l
PFAS batuketa0,10 μg/l
Uranioa30 μg/l

Zuzentarauaren 25. artikuluan, 2026ko urtarrilaren 12ra arteko aldi iragankorra ezarri zen parametro berri horiek kontrolatzeko; beraz, gaur egun, kontrolatu beharreko parametroak dira.

Eguneraketa data: 2026/04/29

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…