EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2023eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 493.664 analisi egin dira (2023an 548.194 lagin izan ziren, aurreko urtean baino gutxiago, baita ere).
Laginen % 0,13tan legez baimendutako gehieneko mailak baino handiagoak zeuden
Txosten honek hiru planen datu xehatuak aurkezten ditu lehenbiziko aldiz:
- Kontrolerako plan nazionala, estatu kideetako produkziorako arriskuan oinarritua: 266.477 lagin (ez-betetzea: % 0,16 eta aurreko urtean: 0,15%)
- Ausazko zaintza-plan nazionala: 10.165 lagin (ez-betetzea: % 0,22 eta aurreko urtean: 0,29 %)
- Kontrolerako plan nazionala, hirugarren herrialdeetako inportazioetarako arriskuan oinarritua: 6.061 lagin (ez-betetzea: 0,20% eta aurreko urtean: % 0,23)
Ondorio garrantzitsuenak
Arriskuetan oinarritutako Kontrol Plan nazionalaren barruan, gorakada txiki bat ikusi zen Antitiroideoetan (A1b), Esteroideetan (A1c), Koloratzaileetan (A3a) eta jaitsiera antiinflamatorio/glukokortikoideetan (B1d).
Kontrol Plan Nazional honetan, honako hauek izan ziren elikagai talde bakoitzeko desadostasun ehunekoak:
- Ardiak/ahuntzak: % 0,59 (A1c esteroideak nabarmentzen dira)
- Akuikultura: % 0,35 (handiena, batez ere A3a koloratzaileekin lotua)
- Behiak: % 0,24
- Esnea: % 0,22
- Txerriak: % 0,11
- Hegaztiak: % 0,03
Eguneraketa data: 2026/03/13
