Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Aldaketak elikadura-gehigarriei buruzko legedian
Elikadura-gehigarri bat baimentzeko segurtasuna ebaluatu behar da, eta hori Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) egiten du. Elikadura-gehigarri guztiak etengabe ber(ebaluatzen) ditu EFSAk, baimenduen zerrendako gehigarri guztien segurtasuna bermatzeko xedearekin. Berrebaluazio horren barruan, aldaketak egiten dituzte elikadura-gehigarriei eragiten dien legedian. Argitaratu berri dituzten bi araudik berrikuntzak ekarri dituzte gehigarrien arloan, bereziki bularreko haur eta haur txikientzako elikagaien eta…
-
Euskadik 2026-2030 aldirako Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana eguneratu du
Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpena argitaratu du, zeinaren bidez Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (EKOP) argitaratu den 2026-2030 aldirako. Autonomiako Kontrol Ofizialerako Plan hori funtsezko tresna da euskal ekoizpen-sektorean elikagaien segurtasuna bermatzeko, eta, ondorioz, ziurtatzeko ekoizten ditugun elikagaiak kontsumitzen dituzten pertsonen osasunak babes-maila altua duela. Plana estrategia global gisa garatu da,…
-
Elikagaietan egoten diren albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko 2024ko txostenaren azterketa
EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2023eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 493.664 analisi egin dira (2023an 548.194 lagin izan ziren, aurreko urtean baino gutxiago, baita ere). Laginen % 0,13tan legez baimendutako gehieneko mailak baino handiagoak zeuden Txosten honek…
-
Esne gordinarekin egindako gaztak: Ebaluazio teknikoa eta intoxikazio-arriskua minimizatzeko neurriak
Elikagaien, Ingurumenaren eta Lanaren Osasun Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) ebaluazio zientifiko berri bat argitaratu du esne gordinarekin egiten diren gaztei buruz, gazta horien kontsumoari lotutako elikadura-intoxikazio arriskuak txikitzeko neurri eraginkorrak identifikatzeko. Agiri hau aurretiazko ebaluazio baten bigarren zatia da; aurreko hartan arrisku mikrobiologikoak eta gaztarik kalteberenak identifikatu zituen ANSESek. Identifikatutako arrisku mikrobiologiko nagusiak Aurreko ebaluazioan…
-
Alergenikoak izan daitezkeen elikagaien kontsumoari lotutako arriskuak
AESANen Batzorde Zientifikoak azterketa bibliografikoa egin du aitortu beharrik egon ez arren Espainian garrantzia izan dezaketen elikadura-alergenoei buruz, zehatz esateko, arrosaren familiako frutak, lekadunak, kiwiak eta pinaziak. Azterketa horren xedea izan da alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten substantzien edo produktuen zerrendan sartzeko eskatzea, Europar Batasunean nahitaez aitortu behar baitira. Frutei alergia 1. Arrosaren familiakoak Espainian…
-
Oilasko-haragian amina biogenoak egoteak haurrei eragiten dien arriskuaren ebaluazioa
AESANen Batzorde Zientifikoak 3 urtetik beherako haurrek kontsumitutako oilasko-haragiarekin prestatutako elikagaietan amina biogenoen presentziaren ondoriozko elikadura-intoxikazioaren arriskua ebaluatu du, eta ondorioztatu du arrisku hori prebenitzeko kontrol-neurriak hartu behar direla, hala nola oilasko-haragia tenperatura egokian hoztuta mantentzea eta kontsumitu aurretik biltegiratuta egoen den denbora mugatzea. Aminen edukia oilaskoan Oilasko-haragi freskoan eta haragi freskoarekin prestatutako plateretan dauden…
-
Argitaratu da Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala 2026-2030
AESANek argitaratu du 2026-2030 aldirako Plan Nazional hori, funtsezko tresna kontrol ofizialen antolakuntzarako eta osoko planifikaziorako, lurralde nazional osoan modu uniforme, eraginkor eta proportzionalean gauzatuko dela bermatzen baitu. Plan hori lagungarria da elikagaien segurtasun- eta kalitate-arloko estandar altuak mantentzeko eta elikagaiak kontrolatzeko sistemari buruzko konfiantza indartzeko. Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN), Planaren koordinatzaile…
-
Zereulida toxina: arriskuaren ebaluazioa bularreko haurrentzako prestakinetan
2025eko abendutik 2026ko urtarrilera bitartean, bularreko haurrentzako zenbait prestakin merkatutik atera eta itzuli egin dira mundu osoan, ardura-neurri gisa, produktu horretan zereulida toxinaren presentzia detektatu delako. Toxina horren presentziaren ondoriozko arriskua kudeatzeko erabakiak hartzeko, Europako Batzordeak aholkularitza zientifikoa eskatu zion EFSAri, produktuak merkatutik ateratzeko kutsadura-atalasea finkatzeko. Hauek dira EFSAren hasierako arrisku-ebaluazioaren emaitzak: Erreferentziazko Dosi Akutua…
-
Elikadura osasuntsua eta jasangarria haur-hezkuntzako lehenengo zikloan: adostasun-dokumentua
Bizitzaren lehenengo urteetan elikadurak ezinbesteko garrantzia dauka; izan ere, nutrizio-egoera ona emateaz gainera, bizitzaren gainerako etapetarako ohitura osasuntsuak hartzen lagundu dezake. 2010ean ikastetxeetako elikadurari buruzko adostasun-dokumentu bat onartu zen. Agiri horretan, hiru urtetik aurrerako ikasleentzako menuak programatzeko baldintza nutrizionalak ezarri ziren. Ondoren, gaiari buruzko zenbait araudi argitaratu dira, eta 2020an, 2021-2025 aldiko Elikakatearen Kontrol Ofizialerako…
-
Hegazti-gripearen antigorputzak antzeman dira Holandako esne-behi batean
Holandako osasun-agintariek A H5N1 hegazti-gripearen birusaren aurkako antigorputzak identifikatu dituzte esne-behi baten esnean. Osasun agintari horien arabera, aurkikuntzak iraganean birusarekiko esposizioa izan zuela adieraziko luke. Bestalde, Gaixotasunen Prebentziorako Europako Zentroak (ECDC) adierazi du birusak ez diela eragin ustiategi horretako beste animaliei, eta, era berean, ez dela sintomarik antzeman aziendarekin kontaktuan egon ziren pertsonen artean. H5N1…