Alergenikoak izan daitezkeen elikagaien kontsumoari lotutako arriskuak

AESANen Batzorde Zientifikoak azterketa bibliografikoa egin du aitortu beharrik egon ez arren Espainian garrantzia izan dezaketen elikadura-alergenoei buruz, zehatz esateko, arrosaren familiako frutak, lekadunak, kiwiak eta pinaziak. Azterketa horren xedea izan da alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten substantzien edo produktuen zerrendan sartzeko eskatzea, Europar Batasunean nahitaez aitortu behar baitira.



Espainian diagnostikatutako elikadura-alergien % 23,6 dira gutxi gorabehera, bereziki garrantzitsua da melokotoiari zaion alergia, eta jarraian sagarra dator, batez ere 5 urtez gorako pazienteetan.

Pertsona sentsibilizatuek erreakzio alergiko oso larriak izan ditzakete melokotoiaren edo sagarraren azalarekin kontaktuan egon ondoren, alergenoa batez ere azalean baitago. Jan ondoren anafilaxia izaten da askotan; gutxi gorabehera alergia horiek izaten dituzten pertsonen % 45ek izaten du.

Europan kiwiari zaion alergiaren prebalentzia % 0 eta 1,06 artekoa da haurrengan, eta Espainia da prebalentzia handieneko herrialdea (% 1,06). Europako biztanleria helduari dagokionez, prebalentzia globala % 0 eta 1,34 artekoa da eta Espainiakoa % 0,64koa.

Beraz, alergia pediatriko garrantzitsua da, eta urdail-hesteetako sintoma larriak (kiwiari alergia dion pazienteen % 15-35) eta anafilaxia (alergia hori duten pazienteen % 1-5) izan daitezke.


Kakahuetea eta soja kontuan izan gabe, gainerako lekadunei alergia die Espainian elikagaiei alergia dion biztanleriaren % 7 inguruk. Zehatz esateko, helduen % 6,9k eta haurren % 5,3k.

Dilista da erreakzio alergiko gehien duen egoskaria.

Sintoma larrien (anafilaxia) maiztasunari dagokionez, helduen % 5 inguru direla uste da.


Elikadura-alergietan oso ohikoa da (elikadura-alergiaren bat duen biztanleriaren <% 1) nahiz eta anafilaxia izateko aukera handiarekin lotu dela ikusi den (larria: pazienteen % 75-80) kontzentrazio baxuetan (elikagaiaren < 10 mg).


AESANen Batzorde Zientifikoak, argitaratutako prebalentziaren eta larritasunaren datuak eta inkestatutako mediku espezialistek emandako informazioa oinarri hartuta, ondorioztatu du behar adina oinarri badela elikagai horiek alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten substantzien edo produktuen zerrendan sartzea proposatzeko, ordena honetan: arrosa familiakoak, lekadunak, kiwiak eta pinaziak, nahitaez aitortu beharrekoak Europar Batasunean (EB 1169/2011 Erregelamendua).

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…