Irlandako Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plana eguneratzea 14/12/17

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agintaritzak (FSAI) argitaratu egin du Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Planaren lehenengo berrikustea eta eguneratzea. Plan horrek 2012-2016 aldia hartzen du bere baitan.

Planak lau zati ditu:

  1. Elikagaien Kontrol Ofizialerako Sistema
  2. Pentsuen Kontrol Ofizialerako Sistema
  3. Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Kontrol Ofizialerako Sistema
  4. Landareen Osasunaren Kontrol Ofizialerako Sistema

Sistema horietako bakoitzak honako alderdi hauek biltzen ditu: kontrol ofizialerako sistema jakinaren xede zehatzak; kontrol hori egiteaz arduratzen diren agintari eskudunak; halakorik balego, eginbeharrak eskualdatzea; izendatutako laborategi ofizialak; agintari eskudun bakoitzak egindako kontrolen antolaketa; kontrol zehatzen plana; prozedura dokumentatuak; kontrolak egiten dituzten langileen prestakuntza-planak; arrisku-planak; eta kontrol sistemaren inguruan gauzatzen diren kanpoko zein barruko ikuskatzeak.

Planak Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 Araudiak ezarritako irizpide hauek betetzen ditu:

  • Arriskuetan oinarritutako kontrolak
  • Gardentasuna eta interes-gatazka
  • Kontrol sistemen eraginkortasuna ziurtatzeko azterketak
  • Demandak eta zehapenak
  • Kanpoko laguntza

FSAIren Kontrol Ofizialerako Plana 2012-2016

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…