Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Europak azpiegitura hobeak behar ditu elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketetarako – EuroDISH 2015
EuroDISH proiektuak Europar Batasunaren finantzazioa du hiru urterako (2012ko iraila – 2015eko abuztua). Proiektu horren helburua da aztertzea zer beharrizan dauden elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketen azpiegiturei dagokienez. Helburu hori erdiesteko, emaitza hauek lortu ditu orain arte: 1. Ikerketarako azpiegiturak: EuroDISHek Europa osoko azpiegituren mapa bat zehaztu eta marraztu du. Mapa horretan, elikadurarekin, nutrizioarekin eta…
-
Ontziratutako arrain freskoaren arriskuen ebaluazioa – EFSA 2015
EFSAk argitaratu berri du txikizka ontziratutako arrain freskoarekin lotutako arrisku nagusiak aztertzen dituen zientzia-iritzi bat, eta arrisku horiek saihesteko zenbait gomendio eman ditu. Txostenean zehaztuta daude arraina prozesatzean tenperatura desegokia erabiltzeak eragiten dituen arrisku nagusiak; kasurako, histamina sortzea eta Listeria monocytogenes, Clostridium botulinum eta Yersinia enterocolitica bakterioak haztea. EFSAko zientzialariek, txikizkako biltegiratzean eta garraioan dauden…
-
Ireki dute H2020 erronketarako I+G+b estatu-programaren diru-laguntzen deialdia – MINECO 2015
Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak argitaratu du jada Europako eta nazioarteko kolaborazio-ikerketen proiektuak finantzatzeko programazio bateratuko ekintzen deialdia. Deialdi horren asmoa da finantzazioa ematea nazioarteko deialdietan gai jakin batzuetan batera parte hartu duten eta gizarteko H2020 erronkei aurre egitean balio gehigarria erakusten duten Espainiako kolaborazio-proiektuetarako. Erronka globalei batera aurre egiteko, erabilgarri dauden baliabideak arrazionalki erabiltzeko eta…
-
Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta Zoonosiak Bizkaian 2014 – Osasun Publikoa EJ 2015
Bizkaiko Osasun Publikoko Lurralde Ordezkaritzak egindako 2014ko Zaintza Epidemiologikoari buruzko Txostenak zenbait Informazio Sistemei (SIM, EDO, etab…) bidalitako datuak biltzen ditu. Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak: GORA EGIN DUTE Salmonellak 293 isolatze jakinarazi ziren, aurreko urtean baino 19 gehiago.Kasuen % 45 10 urtetik beherako haurretan gertatu ziren, % 32 10 eta 59 arteko pertsonetan, eta…
-
Elikagaietako nitrofuranoak eta metabolitoak izan dezakeen arriskuaren ebaluazioa – EFSA 2015
EFSAk elikagaietan nitrofuranoa egoteak giza osasunean izan ditzakeen arriskuak aztertu ditu, eta, halaber, egiaztatu du ea 1,0 µg/kg-ko metabolitoetarako erreferentzia-puntua (RPA) egokia den osasun publikoa babesteko.Irizpen honetan nitrofurano hauek hartu dira aintzat: furazolidona, furaltadona, nitrofurantoina, nitrofurazona eta nifursola. Era berean,hauek dira nitrofurano horiek sortzen dituzten metabolitoak: 3-amino-2-oxazolidinona (AOZ), 3-amino-5-metilmorfolino-2-oxazolidinona (AMOZ), 1-aminohydantoin (AHD) nitrofurantoinarentzat, erdikarbazida (SEM)…
-
Elikagaien kloratoak eragindako arriskuen ebaluazioa – EFSA 2015
EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Paneleko (CONTAM) adituek azterketa bat egin dute, elikagaietan aurki daitekeen kloratoak gizakien osasunean eragin ditzakeen arriskuak ebaluatzeko eta erreferentziazko balioak ezartzeko. Elikagaiek kloratoa izatearen arrazoi nagusia da elikagaiak prozesatzean eta elikagaien industriako instalazioetako makinak desinfektatzean ur kloratua erabiltzea. Panelak kloratoarekin kontaktuan egoteak zer eragin dituen aztertu zuen, hala kontaktua kronikoa denean nola…
-
Arriskuen kudeaketan gardentasunez jokatzeko gomendioak – HoA 2015
FSAk zenbait herrialdetako adituek eginiko txosten bat argitaratu du. Txostenak, hain zuzen ere, Europan Elikagaien Segurtasunaren arloko erabakiak hartzean gardentasuna eta zorroztasuna sustatzeko modua aztertzen du. Era berean, Arriskuen Kudeaketaren arloko erabakiak gardentasunez hartzeko ikuspegien gakoak eta ezaugarri nagusiak azaltzen ditu, eta agentziei gomendatzen die zuhur joka dezatela beren planteamenduetan, eta kasu egin diezaietela txostenean…
-
Elikaren webgunean ikusgai daude “Ustiategietako azpiproduktuak kudeatzea” ikastaroko aurkezpenak 15/06/29
Abeltzaintzako ustiategietan hondakinak eta azpiproduktuak egoki erabiltzeari buruzko ikastaro bana egin zuten Fraisoroko eta Derioko nekazaritza-eskoletan, ekainaren 9an eta 10ean, hurrenez hurren. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, HAZIko nekazaritza-eskolek eta ELIKAk antolatu zuten ikastaroa, Euskal Herriko abeltzaintza-ustiategietako aholkularientzat. Helburua zen aztertzea zer-nolako eskakizunak ezartzen dituen legeriak abeltzaintza-ustiategietan sortzen diren hondakinak eta azpiproduktuak egoki kudeatzeko eta ezabatzeko.…
-
Artsenikoa arrozean eta arrozaren eratorrietan – BfR 2015
BfR institutuak Arriskuen Ebaluazio bat egin du arroza eta arrozaren eratorriak jateagatik hartutako artseniko inorganikoari buruz. Ebaluazioaren ondorioa da elementu hori hartzeak minbizia izateko aukerak handitzen dituela. Elikagaietako kutsatzaile kimikoak ikertzen dituzten eskualdeko agintariek egindako azterketek baieztatu dute arrozak eta produktu arrozdunek (esaterako, pastelak eta jaioberrientzako arroz-kremak) artseniko inorganikoaren kopuru nahiko handiak izan ditzaketela. Hori…
-
FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26
Elikagaien eta Abeltzaintzaren Bulegoko (FVO, ingelesezko sigletan) ikuskatzaile-talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2014ko azaroan, ebaluatze aldera kontrol ofizialek zer-nolako ahalmena duten hausnarkari ez diren Animalien Proteina Eraldatuak (PAT) akuikulturanerabiltzea baimentzen duten salbuespen-kasuetako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Irismenari dagokionez, ikuskaritzak lege- eta administrazio-neurri berriak izan zituen ardatz; zehazki, 999/2001 Araudiaren (EB) azken aldaketaren bidez sartutakoak.…